Bilboko Udal Musika Eskoleak zazpi prestakuntza tailer antolatu ditu

Bizkaie! 2013-01-31 10:13   Musikea

Zazpi prestakuntza tailer antolatu ditu Bilboko Udal Musika Eskoleak ikasturte honetan, zezeiletik apirilera bitartean. Oboe, fagot, biola eta biolinaren interpretazinoa izango da mintegion ardatza; horrezaz gan, jazz musika, Finale informatika programea eta euskal jantza tradizionalen jatorria be aztergai izango ditue.

Eric Claptonek disko barria kaleratuko dau martian

Bizkaie! 2013-01-30 10:39   Musikea

Eric Patrick Clapton (Ripley, Surrey, Erresuma Batua, 1945eko martiak 30) gitarrista eta kantari estadubatuarrak datorren martiaren 12an argitaratuko dau bere ibilbideko 21.a izango dan diskoa, Old Sock izenburupean. Gitarrista handiaren lan barria bere zigilu propioan plazaratuko da, hau da, Bushbrach Records diskoetxean, eta CD eta binilo bikotxean kaleratuko da, 12 abesti barri batuz.

James Ruskin britainiarra, aurtengo lehenengo GauArt saioan

Bizkaie! 2013-01-29 17:34   Musikea

James Ruskin britainiarra Europako techno musikaren DJ ezagunenetakoa izango da GauArteko protagonistea zezeilaren 1ean, Artium museoan. Kasper musikari madrildarrak eta Kastil arabarrak be saioan parte hartuko dabe.

The Black Crowes eta The Smashing Pumpkins, Azkena Rock jaialdiko kartelburu

Bizkaie! 2013-01-25 14:53   Musikea

Azkena Rock jaialdiko kartelburuen barri emon dabe antolatzaileek: The Black Crowes eta The Smashing Pumpkins. Bagilaren 28 eta 29an egingo da jaialdia, Mendizabalan, Gasteizen.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Inazio Bastida 'Etxeberritxo' pandero-jotzaileren hiletea gaur egingo dabe Azpeitian

Bizkaie! 2013-01-25 12:09   Musikea

Gaur barikua, hilak 25, egingo dabe Inazio Bastida Uranga Etxeberritxo pandero-jotzaileren hiletea Azpeitiko Soreasuko Sebastian Donearen parrokian, 19:00etan. Eguenean hil zan, bihotzekoak jota, 70 urte zituala.

Romano, Sclavis eta Texier hirukoteak edegiko dau aurtengo 365 Jazz Bilbao egitaraua

Bizkaie! 2013-01-23 17:09   Musikea

365 Jazz Bilbaok zazpi kontzertu eskainiko ditu 2013an, lehenengoa Romano, Sclavis eta Texierrena izango da, zezeilaren 8an, Guggenheim museoan. Horrezaz gan, beste 16 emonaldi antolatu ditu Bilbao 700 Fundazinoak uriburuko hoteletan.

2zio taldeak 'Pausuz pausu' diskoa zuzenean aurkeztuko dau Santurtziko La Kelo gaztetxean

Bizkaie! 2013-01-23 10:51   Musikea

2zio hirukoteak Pausuz pausu lehenengo diskoa zuzenean aurkeztuko dau zapatuan, hilak 26, Santurtziko La Kelo gaztetxean, Norte Apache taldeagaz batera. Gorka, Jo eta Odei Barrosok osotzen daben taldeak rapa euskeraz egiten dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Dana prest BizBAK Indie Festival jaialdiaren bigarren edizinorako

Bizkaie! 2013-01-22 10:09   Musikea

Aurtengo kartelean estilo ausarta eta egungoa daben taldeak dagoz, besteak beste, Tachenkoren pop argitsua, Ariesen psikodelia, Mursegoren esperimentazinoa, Pony Bravoren rock eklektikoa eta Los Separatistas taldearen inprobisazinoa. Kontzertuak zezeilaren 22an eta martiaren 1ean eta 8an egingo dira Bizkaia Aretoan.

Disko zaparradea udabarrian

Bizkaie! 2013-01-21 14:09   Musikea

We Are Standard, Hesian, Gari, Eñaut Elorrieta, EH Sukarra, Igelaren Banda eta Mandoilek taldeen disko barriak helduko doguz udabarrian.

Donostiako 48. Heineken Jazzaldian joko daben bertoko taldeak aukeratzeko kontzertuak urtarrilaren 22an hasiko dira

Bizkaie! 2013-01-21 13:08   Musikea

Hautaketa kontzertu honeetan parte hartuko daben taldeak ondorengo honeek dira: Guagua & Co Latin Ensemble, Sky Beats, Seminal Jazz, Maldataskull Trio, Pablo Campos Trio, De 2 en Blues Band, Z-Bone Project, The Soulbros, La Prima Janis, The Rising Circus, Gintonic, Roberto Nieva With Strings, North Atlantic Jazz Connection, Borja Arias Trio eta Paul San Martin.

John Zornek hamabi musikari batuko ditu Masada Maratoi saioan, Donostiako 48. Jazzaldian

Bizkaie! 2013-01-17 17:03   Musikea

John Zorn saxofoi-jotzaileak hamabi talde batuko dituan Masada Maratoi saioa egingo dau garagarrilaren 27an, Donostiako 48. Heineken Jazzaldiaren barruan. Europan egingo dauen bakarra izango da.

Belceblues talde bergararrak Munduko Blues Txapelketan parte hartuko dau

Bizkaie! 2013-01-10 13:26   Musikea

Bergarako Belceblues hirukoteak Euskal Herria ordezkatuko Munduko Blues Txapelketan hilaren amaieran. Bai kanporaketak bai finala AEBetako Memphis urian egingo dira

My Favourite Robot hirukoteak disko barria aurkeztuko dau urtarrileko Art After Dark saioan

Bizkaie! 2013-01-09 14:33   Musikea

My Favourite Robot hirukotea, eta Maadraassoo eta DJV Sound Dj-ek ipiniko dabe martxan aurtengo Art After Dark egitaraua, Bilboko Guggenheim museoan, urtarrilaren 18an. Kontzertuen sarrera ordainduta, museoan ikusgai dagozan erakusketez gozetako aukerea dago.

EHZ jaialdia Lekornen egingo da aurten

Bizkaie! 2013-01-07 12:06   Musikea

Lekornen egingo dabe 2013ko Euskal Herria Zuzenean jaialdia, bagilaren 28tik 10era. Nafarroa Beheran eta Zuberoan izan ostean, lehenengo aldiz izango da Lapurdin.

Maite Idirin kantari bizkaitarrak 'Gabon kantak' diskoa argitaratu dau

Bizkaie! 2013-01-03 17:08   Musikea

Gabon Kantak lana kaleratu barri dau Maite Idirin sopranoak AusArt Records diskoetxeagaz. Orain zortzi urte Hendaiako Abbadiako gazteluan, Muriel Dupin harpa -jotzailea eta Maryse Graciet flauta-jotzaileagaz batera egindako emonaldiaren grabazinoa jaso dabe.

On hirukoteak emakumeen begiradea dau nagusi lehenengo diskoan

Bizkaie! 2013-01-02 13:59   Musikea

Itsaso Gutierrez musikariak sortutako On taldeak hainbat zuzenekoz estreinauko dau urtea, hilaren 11n, berbarako, Munitibarko Gaztetxean. Taldearen lehenengo diskoko kanta guztietan emakumeen begiradea da nagusi.

'160 metro', Bizkaiko rock-aren istorio bat Internet estreinau eta crowdfunding bidez finantzauko da

Bizkaie! 2012-12-28 10:18   Musikea

StereoZona-k web bidezko dokumentala sortuko dau musikearen ikuspuntutik abiatuta eta Bilbo Handian 90. hamarkadan zehar izan ziran aldaketa sozialak islatuko ditu.

Fatboy Slim, The Hives eta Biffy Clyro be BBK Liven

Bizkaie! 2012-12-27 14:32   Musikea

VIII. Bilbao BBK Live jaialdirako musika taldeen zerrendan Fatboy Slim, The Hives eta Biffy Clyro be sartu behar doguz Alt J eta Toy, eta Estaduko Stanstill, Miss Caffeina eta Fuel Fandango, Argentinako Banda de Turistas taldeagaz batera.

Capsula taldeak estreinauko dau 2013. urtea Bilboko Kafe Antzokian

z 2012-12-26 12:34   Musikea

Capsula taldeak abiatuko dau 2013. urtea Bilboko Kafe Antzokian. David Bowieren Dreaming of The Rise and Fall of Ziggy Stardust and the Spiders from Mars diskoko kanten bersinoak abestuko ditue 1:30etik aurrera.

Jennifer Cardini paristarra 2012ko azkenengo Art After Dark saioan

Bizkaie! 2012-12-14 10:32   Musikea

Jennifer Cardini, Stefan Storm eta Mr. Chaseren emonaldiek zarratuko dabe 2012ko Art After Dark saioen egitaraua, gaur, 22:00etatik aurrera, Bilboko Guggenheim museoan.