Benito Lertxundik 2016ko Adarra saria jasoko dau
2016-05-12 09:15 MusikeaDonostiako Udalak Orioko kantariaren ibilbide luze eta oparoa gogoan hartuko dau sari horregaz, eta kantutegi tradizionala berreskuratzeko egin dauen ahalegina.
Aneguria, Pet Fennec eta Dekot dira Gaztea Maketa Lehiaketako finalistak
2016-05-11 12:15 MusikeaGaztea Maketa Lehiaketearen finala maiatzaren 27an izango da Bilboko Kafe Antzokian, eta epaimahaiak hautatu ditu dagoeneko oholtza gainera igoko diran taldeak: Aneguria, Pet Fennec eta Dekot.
XVI. Eleizetan musika jaialdiak Amorebieta-Etxanoko ermita eta eleizak ganbera-musikaz beteko ditu
2016-05-10 18:28 MusikeaMaiatzean Amorebieta-Etxanoko ermita eta eleizetan ganbera-musikearen arloan Euskadin egiten dan programarik berezienetako bat entzun ahal izango da, XVI. Eleizetan jaialdian.
Leioako XVI. Pop Rock Lehiaketeak baditu finalak
2016-05-05 14:17 MusikeaAterpe Leioa Gazteguneak jakinarazo dauenez, Leioako XVI. Pop Rock Lehiaketearen XVI. edizino honetan, danetara, 53 taldek hartu dabe parte: 37 Pop Rock talde eta 16 Metala jorratzen dabenak; 3 leioaztarrak dira, 32 Euskal Herrikoak eta 18 beste jatorri batzuetakoak izan dira.
Viviane Hagner eta Zoe Nicolaidou konbidau ditue Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren ziklo barrira
2016-05-04 10:31 MusikeaGaur, maiatzak 4, hasi eta hilaren 12ra arte eskainiko dauen zikloan, bakarlari bik parte hartuko dabe Euskadiko Orkestra Sinfonikoko musikariakaz: Viviane Hagner biolin-joleak eta Zoe Nicolaidou sopranoak. Bilbon, Donostian, Iruñean eta Gasteizen izango dira kontzertuak.
Ken Zazpi taldeak zabalduko ditu aurten Getxoko Ereaga hondartzako kontzertuak
2016-05-03 12:06 MusikeaDatorren barikuan, maiatzak 6, Ken Zazpi taldeak Phoenicoperus bere azken lana aurkeztuko dau 22:00etan eta hurrengo egunean, zapatuan, hilak 7, Guda Dantza, Rubia eta El Inquilino Comunista bertoko taldeek Getxon eginiko soinuak erakutsiko ditue gaueko 21:00etan hasita. Urtero legez, saioetarako sarrerea dobakoa izango da.
Musika Eskolen Europako Jaialdiak 8.500 ikasle baino gehiago ekarriko ditu gurera
2016-05-03 11:16 MusikeaDonostia 2016ren eskutik, 59 udalerri, Europa osoko musika eskoletako 8.500 ikasle baino gehiagok eskainiko dituen 120 kontzertu ingururen agertoki bilakatuko dira maiatzaren 4tik 7ra, EMUSIK, Musika Eskolen Europako Alkarteak (EMU) antolatzen dauen Musika Eskolen Europako Jaialdia, ospatuko baita.
Abian da Bilboko Aste Nagusiko XXXI. Metal, Bertoko Pop Rock Erakustaldia
2016-05-02 15:36 MusikeaBilboko Udalak, Bardintasuna, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako sailaren bitartez, Aste Nagusian egingo dan Metal eta Bertoko Pop Rock Erakustaldiaren XXXI. edizinoa martxan jarri dau. Izena emoteko epea datorren maiatzaren 4an hasiko da eta maiatzaren 31rarte egongo da horretarako aukerea. Parte hartu nahi daben taldeek izena emotea online egin behar izango dabe www.bilbao.eus orrialdean.
Brahms, musikalak eta Gernikako bonbardaketea, BOSen denporaldi barriaren ardatzak
2016-04-25 17:20 MusikeaBilbao Orkestra Sinfonikoaren 2016-17 denporaldia aurkeztu dabe, ehun kontzertu baino gehiagoko egitarau zabal eta askotarikoa. Abonu tematikoak Johannes Brahms ezagutzen lagunduko deutse entzuleei eta, ganera, musikalakaz lotutako emonaldiak egongo dira. Era berean, Gernikako bonbardaketearen 80. urteurrena gogoratzeko kontzertu berezia egongo da.
Prince, pop musikearen printzipea hil da
2016-04-22 10:28 MusikeaRoger Nelson, Prince ezizenez ezaguna hilda topau dabe bart, Minnesotako Paisley Park herrian eukan etxean, Yvette Noel-Schure haren publizisteak baieztatu dauenez. 57 urte zituan abeslariak.
Uriko auzoetan zortzi kontzertu emongo ditu Bilboko Koral Alkarteak
2016-04-21 14:23 MusikeaLehenengo aldiz antolatu dabe aurten Bilboko Korala Gertutik zikloa. Zortzi auzotan, beste horrenbeste kontzertu emongo ditu Bilboko Koral Alkarteak, apirilaren 23an Otxarkoagan hasita. Koralak eta Bilboko Udalak eratutako ekimenaren helburua, auzotar guztiei kulturea eta musikea hurreratzea da eta, horregaitik, dobakoak izango dira emonaldi guztiak.
Abian da 365 Jazz Bilbao zikloaren bederatzigarren denporaldia
2016-04-19 13:51 MusikeaApiriletik zemendira egingo dan zikloaren bederatzigarren edizinoan punta-puntako artistak izango dira Bilbon, besteak beste, Regina Carter biolin-jotzailea (Apirilaren 26an), Sendecki eta Olejniczak bikotea (Irailaren 21ean), John Scofield gitarra-jotzailea (urriaren 19an) eta San Francisco Jazz Collective taldea (Zemendiaren 9an).
Aurrekoak baino disko baikorragoa dakar Pettik, 'Hotzikarak'
2016-04-15 14:04 MusikeaEtxeko Uzta bandeagaz batera, laukote formatuan grabau dau Pettik Hotzikarak diskoa (Elkar). Doinu indartsuak eta sentimenduei lekua egiteko une lasaiagoak tartekatu ditu lan barri honetan. Musika ilunaren eta letra baikorren arteko nahastea dakar zuzenekoetan pentsauta sortutako diskoak.
Euskal Herriko Trikitixa Eguna, apirilaren 23an Beasainen
2016-04-15 11:28 MusikeaEuskal Herriko Trikitixa Alkarteak, Beasaingo Udalak eta bertako Loinatz musika eskoleak antolatuta, apirilaren 23an egingo dabe 2016ko Trikitixa Eguna. Egun guztiko egitarauaren barruan, kalejirea, bazkaria eta erromeria egongo dira. Euskal Herri guztiko trikitilariak alkartzea eta zaletasuna bultzatzea dira helburu nagusiak.
Sr. Chinarro, Adrian eta Claude VonStroke apirilaren 15eko 'Art After Dark' saioan, Guggenheim Bilbao Museoan
2016-04-14 10:12 MusikeaHilebetean behin, barikuetan, eta joan dan 2008ko urriaren 31tik aurrera, Guggenheim Bilbao Museoan musikea eta artea buztartzen dituan gaueko programea da Art After Dark, Fever klubaren laguntzinoagaz atondua.
Ondo landutako sei kanta dakarz Eskean Kristö taldeak 'Ezkurrik onenak' diskoan
2016-04-13 13:55 MusikeaAurreko lanakaz alderatuta, disko helduagoa da Ezkurrik onenak (Baga-Biga), estudiora joan baino lehen ondo preparautakoa. Iraganeko talde mitikoei begira, nortasun handiko rocka dakar Arratiako boskoteak diskoko sei kantetan. Letra eta musika indartsuen bidez, lokatzetan sartzeko ikararik ez dau euki Eskean Kristök eta emoitzea, urrezko sei ezkur dirala dinoe.
Noites do Fado zikloak bost emonaldi eskainiko ditu Bilbon apirilaren 20tik aurrera
2016-04-11 15:46 MusikeaV. Noites do Fado ziklorako Bilboko BBK Salak klasizismoa eta abangoardia batzen dituan programazioa atondu dau. Bosgarren urteurrena ospatzeko jaialdi hau apirilaren 20an hasi eta bagilaren 15ean amaituko da. Kontzertuak arratsaldeko 20:00retan hasiko dira.
28. Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketan izena emoteko epea apirilaren 11tik maiatzaren 12ra
2016-04-11 14:01 MusikeaBilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak 28. Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketeari jagokon deialdia egin dau. Ohikoa dan legez, hiru musika kategoria dagoz: Pop-Rock Rock, Metal eta Elektronika & Beste Joera Batzuk .
Kartel osoaren barri emon dau BBK Music Legends jaialdiak
2016-04-08 13:47 MusikeaRock, folk eta blues estiloaren inguruko musikariak batzea da BBK Music Legends jaialdiaren helburua. Bagilaren 10ean eta 11n egingo dabe aurtengo edizinoa, Sondikako Ola auzoan, eta bertan egongo diran musikari guztien barri emon dabe. Jethro Tull, Graham Nash eta Los Lobos izango dira kartelburuak.
Bizente Goikoetxea konpositorea gogoratzeko ekitaldi ugari Araban
2016-04-08 10:39 MusikeaEhun urte beteko dira hileon Bizente Goikoetxea Aramaioko konpositorea hil zala eta, efemeridea aprobetxauta, Arabako Foru Aldundiak eta Aramaioko Udalak ekitaldi uhari antolatu ditue hurrengo hileetarako. Apirilaren 16an hasiko da egitaraua. Kontzertuak, berbaldiak, jantzea, abesbatzak eta abar egongo dira Aramaion eta Arabako beste leku batzuetan.



























Barria barria be ez da,ezta?
Baina ona bai! Neure gustokue behintzet! eta aire barriak bai dakaz, tradizinoa eta oraingokoagoa...
»» Xiberoots, talde barria Baga-Bigan