Leioako Pop-rock Lehiaketan izena emoteko epea, zabalik
2017-03-01 10:40 MusikeaParte hartu nahi daben taldeek apirilaren 7ra arteko epea daukie apuntetako. Pop-rock eta metal sailak izango ditu lehiaketeak.
Dagoeneko 17. ekitaldira heldu da aurten Leioako Pop-rock Lehiaketea. Musika talde hasibarrientzat antolatzen dan sariketarik entzutetsuenetako bat da gaur egun Bizkaian. Leioako Udalak azaldu dauenez, edozein musika taldek emon leike izena, gehienez disko bat plazaratu badau, eta gitxienez taldekideetako bi 14 eta 35 urte bitartekoak badira. Aurreko edizinoetako sarituek ezin dabe parte hartu.
Lehiaketea modalidade bitan banatuko da. Batetik, pop-rockean, estilo horregaz lotutako jokera guztiak onartuko ditue: rock & roll. psikodelikoa, garage, ska, reggae... Bestetik, metal arloan, soinu gogorragoak onartuko dira, tartean hard-rock, doinu indsutrialak, hardcore, heavy eta abar.
Hainbat sari emongo ditue: Lehenengo sariak bakotxa 1.200 eurokoak izango dira, metal zein pop-rock ataletan. Leioako talderik onenak 600 euro irabaziko ditu eta euskerazko kantarik onenak beste horrenbeste. Jaialdi guztiko talde onenari beste 400 euro emongo deutsiez. Azken hori, Leioako XVII. Pop-rock Lehiaketako irabazle nagusia izango da, atal guztien arteko parte-hartzaileen artean aukeratua, eta bere atalean irabazitako sariari gehituko jako.
Musikearen alorreko profesionalak egongo dira epaimahaian. Maiatzaren 8ra orduko, modalidade bakotxeko talde onenak aukeratuko ditue, finaletan jo daien. Bagilaren amaieran, Leioako jaien barruan, izango dira finalak.
Izena emoteko epea apirilaren 7an amaituko da. Parte hartu nahi daben taldeek bost kantako CDa aurkeztu beharko dabe. Argibide guztiak, oinarriak eta izena emoteko fitxea, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!