Diskoa kalean dala, aurkezpen bireari ekingo deutso Lenao talde oñatiarrak
2016-02-03 12:45 MusikeaIker Martinez de Zuazo (Latzen, Potemkin, Amonal...), Egoitz Olalde (Sharon Stoner, Sorkun...), Joxeba Aranburu (Bitz...) eta Ander Etxaniz (Gas...) dira Lenaoko partaideak. 2015eko garagarrilean Andoaingo Garate estudioan Kaki Arkarazoren gidaritzapean, konposautako material kopuru handi baten erakusle diran 11 abesti grabau zituen.
Bilboko Txistulari Bandeak eta Nafarroako konserbatorioko kideek 'Musikearen koloreak' dakarrez Euskaldunara
2016-02-02 11:03 MusikeaZezeilaren 3an, eguaztena, izango da saioa, Bilboko Euskalduna Jauregian. Txistuagaz joteko piezak dira Musikearen koloreak emonaldiaren oinarria, pianoak, marimbak, kontrabaxuak eta abarrek lagunduta. Estilo ugaritako errepertorioa preparau dabe. Bilboko Udal Txistulari Bandeak, oraingoan, Nafarroako Konserbatorioko hamar musikari izango ditu alboan.
Kraftwerk taldearen zortzi kontzertu egongo dira urrian Guggenheimen
2016-01-27 16:50 MusikeaAlemaniako Kraftwerk taldearen ibilbide luzeari errepasoa egiteko balioko dabe kontzertuek, emonaldi bakotxa disko baten oinarrituta egongo dalako, Bilboko Guggenheim Museoak azaldu dauenez. Urriaren 7tik 14ra izango dira zortzi kontzertuak eta datorren hilean ipiniko dira sarrerak salgai.
Art After Dark zikloan, Agents of Time hirukote italiarra dator Bilbora
2016-01-22 13:09 MusikeaGuggenheim Museoak antolatzen dauen Art After Dark zikloko saioa antolatu dabe gaurko, barikua. Agents of Time hirukote italiarraren doinu bereziak entzun eta koreografia deigarriak ikusi ahal izango dira oraingoan. Mungo´s HiFi eta Bomb Bass be egongo dira. Saioa gaueko 22:00etan hasiko da.
Bere izakereari ez deutso uko egin Belakok 'Hamen' disko barrian
2016-01-19 13:59 MusikeaTalde gaztea dan arren, arrakastea lortu dau Belakok eta horrek Euskal Herritik kanpoko eszenatokietara eroan dau laukotea. Bapateko ospe horrek presinoa dakarren arren, taldekideek ziurtatu dabe disko barrian euren gustoko musikea egiten segidu dabela. Estilo eklektikoa eta doinu landuagoak dakarrez Hamen diskoko hamabi kantek.
Bakarkako lehenengo diskoa atara dau Jurgi Ekizak
2016-01-15 13:39 MusikeaMusikearen munduan badauka eskarmentua Jurgi Ekizak, Willis Drummond taldean urte askoan ibili da eta. Baina bakarka, hauxe dau lehenengo lana. Izenburua be deigarria ipini deutso diskoari: bH036-LP. Bidehuts zigiluagaz plazaratu dau Ekizak barru-barrutik urtendako hamar kanta daukazan lan hau.
Beira taldeak 'Margotu berria' diskoa plazaratu dau
2016-01-15 11:01 MusikeaBertsoa eta musikea buztartzen ditu Beira talde gipuzkoarrak. Bigarren diskoa dau Margotu berria (Baga Biga) eta oraingoan be, ondo jagondako letrak eta rock erritmoak dakarz. Hamar kanta sartu ditue lan barrian. Hurrengo emonaldia Oñatin izango da, hilaren 22an.
Garik 'Gaizki moldatzen dira' estreinauko dau Bilbon Iñigo Astizegaz batera
2016-01-14 16:48 MusikeaArriaga Antzokiak eta Bilboko Udaleko Euskara Sailak bultzatutako Literatura eta musika euskeraz zikloaren barruan eskainiko da. Hertzainak taldeko abeslari eta liderra izandakoagaz batera Iñigo Astiz kazetari eta idazleak eta Oier Larrañaga piano joleak be parte hartuko dabe.
Bilborock bultzatzeko, proiektu sortzaile eta barritzaileak sustatzeko lehiaketea jarri dau martxan Bilboko Udalak
2016-01-14 10:44 MusikeaBilboko Udalak abian jarri dau Ideak Martxan lehiaketearen beste edizino bat; honen bidez, gazteen ekimen sortzaileen garapenari lagunduko deutse, uriko bizitza sozialean eta kulturalean parte hartuz eta horreek aberastuz.
David Bowie abeslari britainiarra hil da
2016-01-11 09:57 MusikeaDisko barria aurkeztu eta egun gitxira hil da David Bowie kantari ingelesa, 69 urtegaz. Haren seme Duncan Jonesek jakitera emon dauenez, minbizia euki dau Bowiek. 1970eko hamarkadatik aurrera, eragin handia euki eban musikearen jokera barrietan. Estilo musikal barritzailea eta estetika kamaleonikoa izan ziran Bowieren ezaugarri nagusiak.
Euskal Barrokensemblek 'Euskel Antiqua' diskoa aurkeztuko dau Bilbon
2016-01-07 14:39 MusikeaEuskal Barrokensemble, Enrike Solinís gitarra jole ospetsuak zuzentzen dauen eta antxinako musikan espezializauta dagoan taldeak, Euskel antiqva – El legado musical del País Vasco bere azken diskoa aurkeztuko dau Bilbon urtarrilaren 15ean, barikuan (19:30ean), XV. eta XVI. mendeetako euskal musikearen bilduma argitaratu bakoa.
Bob Geldof eta Nick Lowe Donostian egongo dira martian, Stop War jaialdian
2016-01-04 16:42 MusikeaDonostia 2016, Europako Kultur Uriburuaren egitarauaren barruan antolatuko dabe Stop War Festibala, martiaren 25etik 27ra bitartean. Atzerriko hiru artista eta bertoko beste horrenbeste ekarriko ditue jaialdira. Lehenengo izenen barri emon dabe. Bob Geldof eta Nick Lowe atzerritik eta Gose eta Anari Euskal Herritik.
Joaquin Achucarro piano-joleak emonaldi berezia eskainiko dau domekan Bilbon
2016-01-04 12:10 MusikeaAzkenaldion arrakastea lortu dau Joaquin Achucarro musikariak nazinoartean. Urte biko bira luzea amaituta, etxera bueltau eta kontzertu berezia emongo dau Arriaga antzokian domekan, urtarrilak 10. Bachetik Gershwinera izeneko emonaldian, bilbotarrak konpositore ezagunen piezak joko ditu pianoagaz.
Bilboko Udal Txistulari Bandeak Euskalduna Jauregiko kontzertu egitarauagaz jarraituko dau 2016. urtean
2015-12-29 13:11 MusikeaBilboko Udal Txistulari Bandeak hasierea emongo deutso urtarrilaren 13an, martiaren 23ra arte jatorrizko euskal musikarik onena publikoari hurreratuko deutson dobako kontzertu-programeari, txistua protagonista dauen kontzertu-ziklo zabal eta anitzari hasierea emoteko modurik onena urte barrian be. Emonaldi guztiak dobakoak dira eta iluntzeko 20:00retan hasiko dira.
Euskadiko Gazte Orkestreak Charles Chaplinen film bati musikea ipiniko deutso
2015-12-29 12:43 MusikeaNeguko denporaldiko jarduerak aurkeztu ditu EGO Euskadiko Gazte Orkestreak. Proiekturik garrantzitsuena Charles Chaplinen City Lights pelikulareari musikea ipintea izango da. Urtarrilaren hasikeran Donostia, Bilbo eta Gasteizen entzun ahal izango da EGOren sorkuntza lan hori.
Scorpions taldeak Bilbon emongo dauen kontzerturako sarrerak gaurtik aurrera salgai
2015-12-18 10:46 MusikeaScorpions talde alemaniarrak kontzertua emongo dau Bilbon 2016ko bagilaren 30ean, Miribillako Bilbao Arena pabiloian. Scorpions taldea 50. urteurrena ospatzeko egiten dagoan birearen barruan dago Bilboko hitzordua. Talde konbidadua Sabaton suediarra izango da, power metala jorratzen dauen taldea RocknRock kontzertu sustatzaileak jakinarazo dauenez.
Mamba Beat taldearen disko barria, 'Paint me in black', kalean da
2015-12-18 10:31 MusikeaPop-rock elektronikoaren erreferentzietako bat da Euskal Herrian Mamba Beat talde bilbotarra. Oraingo honetan, disko zuzen eta indartsua plazaratu dabe, Paint me in black izenburuagaz. Hamar abestitan, zertarako gai diran erakusten dau Mamba Beatek. Urtarrilean Miarritzen eta Gasteizen joko dabe eta zezeilean, Donostian eta Bilbon.
Bilboko Udal Musika Eskoleak eta Musikenek hitzarmena sinatu dabe
2015-12-14 16:28 MusikeaLankidetza hitzarmen horri esker, Musikeneko ikasleek abantaila ugari lortuko ditue. Esate baterako, Bilboko Musika Bandan praktikak egiteko aukerea eukiko dabe eta sortzen dituen konposizioak joko ditu bandeak. Musikea hezkuntzan eta lan arloan zabaltzeko eta bandarako errepertorio originala bultzatzeko asmoz sinatu dabe hitzarmena erakunde biek.
Urteko azken kontzertuak Barrutirock programearen barruan
2015-12-14 14:00 MusikeaAbenduaren 17an, eguenean, 20:00etan, Bilboko Bilborock aretoan La Nota Vagamunda taldeak eta Maila bikoteak, gitarra elektrikoaren eta bateriaren arteko buztarketeari eutsiz, rockean oinarrituta, hardcore, progresiboa, post-rock, metal edo psicodelia estiloak nahasten ditue.
Txistua, modernizetako bidean
2015-12-14 10:28 MusikeaIkerketearen helburua izan da txistuaren eta haren familiako instrumentuen ezaugarriak zehaztea, soinua zelan sortzen eta zabaltzen dan zientifikoki azaltzeko —azaldu dau ikertzaileak—, instrumentuaren akustikan ze parametrok eragiten daben eta zelan eragiten daben ikusteko, eta txistuaren akustikea optimizetako parametro horreek doitzen saiatzeko.





















Barria barria be ez da,ezta?
Baina ona bai! Neure gustokue behintzet! eta aire barriak bai dakaz, tradizinoa eta oraingokoagoa...
»» Xiberoots, talde barria Baga-Bigan