Bizirik dagoala erakutsi nahi dau Etxek disko barrian
2016-09-22 13:48 MusikeaBost urtez musikea albo batera itxita euki dau baina bueltan da Iñaki Etxezarraga, Etxe. Bizi diskoan, azkenaldion pasau jakozan gauza on eta txarrak batu dituala dino.
'Lan handiaren fruitua' izan da 'Om', Izaro Andresen lehenengo diskoa
2016-09-21 12:41 MusikeaCrowdfunding bidez lortu dau mallabiarrak Om plazaratzeko dirua. Momentu gazi-gozoak izan ditu grabazinoan baina emoitzeagaz oso pozik dago.
Solifest, kontzertuetara joateko galkorrak ez diran elikagaiak emotea sustatzen dauen egitasmoa
2016-09-21 08:49 MusikeaSolifest, Moby Dick taldeak eta Bizkaiko Elikagaien Bankuko zenbait ordezkarik lehenago eskainiko daben berbaldi bategaz hasiko da. Hitzordua eguaztenean, irailak 21, 19:30ean izango da Bilborock aretoan.
121 Krew taldeak bere ibilbide luzeari agur esango deutso disko bikotxa argitaratuz
2016-09-20 08:58 MusikeaEuskal Herriko rap mobimentuan 121 Krew, Barakaldoko musika taldearen ibilbidea aintzindaria izan da.
Europatik birea egingo dabe Enrique Solinisek eta Euskal Barrokensemblek
2016-09-16 08:10 MusikeaParisen joko dabe lehenengo, irailaren 17an. Hurrengo hitzorduak Vienan, Turnhouten, Bartzelonan eta Bilbon izango dira. Antxinako musikea lantzen dau Euskal Barrokensemblek.
Hilaren 15ean hasiko da 28. Bilbao Uria Pop Rock Lehiaketea
2016-09-13 13:01 MusikeaLehiaketea 18-35 urteko gazteek osotutako musika-taldeentzat da, euren lanari laguntzeko eta zabalkundea emoteko, aldi berean estaduko eta atzerriko beste banda batzuekaz joteko aukerea eskainiz.
Antzoki, Matiné eta Gau-txori, 365 Jazz Bilbao zikloaren programa barriak
2016-09-12 13:05 MusikeaBilbao 700 Fundazinoak irailetik abendura arte 14 kontzertu dakarz 365 Jazz Bilbao zikloaren programa barriak tarteko dirala.
Getxoko 32. Nazinoarteko Folk Jaialdiak 27.000 lagun batu ditu
2016-09-05 12:51 MusikeaKontzertuakaz ez eze, Folk Getxo BBK jaialdian beste jarduera batzuekaz gozetako aukerea izan dau publikoak.
Antxinako Musikearen Arabako 34. Asteak 7 kontzertu dakarz
2016-09-02 10:08 MusikeaAurtengo barrikuntza nagusia da, Gasteizen ez eze, Arabako lurraldean zehar be izango dirala kontzertuak: Amurrion, Lantziegon eta Gaubean.
Rock-and-rollak industria diskografikoaren produkzino eta banaketa-prozesuak aldarazo zituan
2016-08-30 13:31 MusikeaIndustria diskografiko garaikidearen bilakaerea aztertu dau Gaizka Insunzak, Europako barrikuntza-prozesuen analisi baten bidez.
Juan Gabriel musikari mexikarra bihotzekoak jota hil da 66 urtegaz
2016-08-30 10:08 MusikeaGrabazinoaren Akademia Latinoaren arabera, Juan Gabrielek 100 miloe disko baino gehiago saldu ditu munduan zehar, eta 1.500 abesti baino gehiago sortu.
Kepa Junkerak eta Xabi Aburruzagak euren proiektu barriak aurkeztuko ditue Folk Getxo Jaialdian
2016-08-29 11:12 MusikeaIrailaren 1etik 4ra egingo dan jaialdiak 12 saio eta hainbat jarduera hartuko ditu Areetan eta Erromon.
Garilak 26 taldearen azkenak gaur Irlandan
2016-08-29 09:36 MusikeaAzken hitzordua bikotxa izango da gaur, hilak 29, Derryko Sandino's eta Peaddar O´Donell aretoetan.
Zinema musikea Donostian, EOS, SGAE eta Zinemaldiaren eskutik
2016-08-29 09:17 MusikeaKontzertuan Alatriste (Agustín Díaz Yanes), Mi gran noche (Álex de la Iglesia), Lobos de Arga (Juan Martínez Moreno), El ladrón de sueños (Ángel Alonso), Libertarias (Vicente Aranda) eta La pelota vasca (Julio Medem) filmen soinu banden suiteak zein moldaketak eskainiko ditue.
Oiartzun herri-musikearen erdigune izango da hiru egunez
2016-08-24 09:32 MusikeaGaztelako, Portugalgo eta Euskal Herriko musikariak batuko dira Oiartzungo Soinuenean, irailaren 2tik 4ra, Donostia 2016ren Elkarrizketak egitasmoaren barruan.
Hainbat estilotako bost kontzertu, Bermeoko Musika Astean
2016-07-28 10:34 MusikeaAbuztuaren 1etik 5era egingo dan Musika Astean, Alos Quartet, Bilbo Sax Quartet, Carlos Goikoetxea, Patricia Kraus eta Bermeoko Abesbatza izango dira protagonista.
ABAO-OLBEren eta Bilbao Arte Portuaren programazinoak batera sustatuko ditue aurtengo denporaldian
2016-07-29 08:44 MusikeaKontzertu handien zikloa preparau dau Bilbao Arte Portua erakundeak 2016-17 denporaldirako. ABAO-OLBE alkarteak, urtero legez, opera eskaintza zabala dakar. Publikoa erakarteko, batera jardungo dabe.
Donostiako Jazzaldiak 175.000 entzule izan ditu, sekula baino gehiago
2016-07-27 10:59 MusikeaMiguel Martin Jazzaldiko zuzendariak arrakastatsutzat jo dau aurtengo edizinoa, bai musikarien kalidadearen aldetik eta baita jentearen erantzunagaitik be.
Matteo Imbruno organisteak emongo deutso hasierea aurtengo Urdaibaiko Organoak-Joxe Mari Eguileor zikloari
2016-07-22 09:33 MusikeaKontzertu zikloa garagarrilaren 23an, Gautegiz Arteagako Andra Mari eleizan hasiko da, 20:30ean. Matteo Imbruno italiarrak, besteak beste, Gaetano Valery eta Antonio Vivaldiren piezak joko ditu.
Aste Nagusiko XXXI. Metal eta Bertoko Pop Rock erakusketan dobako 16 kontzertu izango dira
2016-07-18 13:27 MusikeaUrtero legez, Bilborock aretoak 2016ko Bilboko Udalak Aste Nagusirako antolatutako Metal eta bertako Pop Rock erakusketea hartuko dau.


















Barria barria be ez da,ezta?
Baina ona bai! Neure gustokue behintzet! eta aire barriak bai dakaz, tradizinoa eta oraingokoagoa...
»» Xiberoots, talde barria Baga-Bigan