Musikauzok kaleko banden doinuez beteko ditu Bilboko bazter guztiak
2017-05-04 09:04 MusikeaFanfarriak, trikitixa soinuak, marching bandak eta batukadea izango dira protagonista bagilaren amaierara arteko asteburuetan. Zapatu honetan Crazzy Jazzers bandeak emongo deutso hasierea ekimenari.
Bilboko Udaleko Kultura Sailak antolatzen dauen Musikauzo programearen beste edizino bat asteburuan hasiko da. Ekimen honek estilo guztietako kaleko musikeaz beteko ditu uriko barruti guztiak, bagilaren amaierara arte.
Fanfarria klasikoaren soinuak eta animazinoa izango dira nagusi ekimenean, erritmo garaikideagoak dituen nazinoarteko bandakaz batera; folk musikeagaz, jazzagaz, marching band ezagunakaz edo euren emonaldiak benetako ikuskizun eszeniko bilakatzen dituen perkusino banden algarakaz. Guztira 28 emonaldi izango dira Bilboko auzo guztietan.
Musikauzoren edizino honetan, 21 taldek hartuko dabe parte: Orkresta Fanfarria, Kuklux Band, Trikitixa Bidebieta, Ardoa Barrura, Sugarri, Molto Vivace Brazztet, Crazy Jazzers, Batukada Katxarrada, Bitxo Do Samba, Dunbots, Burrunba Elektrotxaranga, Fiebre de Sábado Noche, Klapertarrak, Kantu Kolore, Tarumba Percusión, Gazte Leku, Dixiemulando, Guretzat, Zo-Zongó, Udal Txistulari bandaz eta BilbaoMusikako fanfarreaz gan.
Zapatu honetan, maiatzak 6, Crazy Jazzers bandeak emongo deutso hasierea Musikauzori, Maiatzaren Biko kalean goizeko 11:30ean. Aurrerago, 13:00ean, barriz, Bilboko Txistularien Bandearen txandea izango da San Frantzisko auzoan.
Musikauzoren egitarau osoa hemen.
Bideoprogramea ikusi hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!