Donostiako Jazzaldiak 175.000 entzule izan ditu, sekula baino gehiago
2016-07-27 10:59 MusikeaMiguel Martin Jazzaldiko zuzendariak arrakastatsutzat jo dau aurtengo edizinoa, bai musikarien kalidadearen aldetik eta baita jentearen erantzunagaitik be.
Matteo Imbruno organisteak emongo deutso hasierea aurtengo Urdaibaiko Organoak-Joxe Mari Eguileor zikloari
2016-07-22 09:33 MusikeaKontzertu zikloa garagarrilaren 23an, Gautegiz Arteagako Andra Mari eleizan hasiko da, 20:30ean. Matteo Imbruno italiarrak, besteak beste, Gaetano Valery eta Antonio Vivaldiren piezak joko ditu.
Aste Nagusiko XXXI. Metal eta Bertoko Pop Rock erakusketan dobako 16 kontzertu izango dira
2016-07-18 13:27 MusikeaUrtero legez, Bilborock aretoak 2016ko Bilboko Udalak Aste Nagusirako antolatutako Metal eta bertako Pop Rock erakusketea hartuko dau.
XVIII. Bilbo Uria Pop Rock Lehiaketan joko daben 38 taldeak aukeratu ditue
2016-07-18 08:15 MusikeaAurten 626 taldek emon dabe izena lehiaketan parte hartzeko. Kategorien arabera, 462 talde izan dira Pop-rock atalean, 122 Metalean eta 42 Elektronika eta Beste Joera Batzuk modalidadean.
Gaudeamus Koralak hiru domina irabazi ditu Abesbatzen Olinpiadetan
2016-07-14 08:23 MusikeaSochiko (Errusia) IX. World Choir Games, Abesbatzen Munduko Jardunaldietan, Gernika-Lumoko Gaudeamus Koralak hiru domina irabazi ditu Txina, Kroazia eta Errusiako taldeei aurrea hartuta.
Sugaray Rayford, Travellin' Brothers, The JB's-original James Brown band eta Popa Chubby, Getxoko Blues jaialdian
2016-07-12 10:26 MusikeaSaio nagusiak Algortako Biotz Alai plazan izango dira, 21:00etatik aurrera (14an, 20:00etan) eta, hilaren 15ean eta 16an, The Piper's Irish Pubean Iker Pirisek & Blas Picónek osotutako bikoteak eta Bocinegro taldeak joko dabe 23:00etan.
Euskal Herriko Gazte Orkestreak udako denporaldia aurkeztu dau
2016-07-08 12:16 MusikeaGustav Mahleren 1. sinfonia interpretauko dabe Euskadiko 3 uriburuetan eta Hondarribian, panorama sinfonikoan zailtasun eta edertasun gehien dauen programetako bat.
Daahoud Salim Quintet taldeak irabazi dau Getxoko Jazzaldiko Talde Lehiaketea
2016-07-05 12:24 MusikeaTalde Lehiaketearen irabazleek 3.750 euro jaso eta CDa grabauko dabe. Ganera, gaur, garagarrilak 5, kontzertua emongo dabe barriro Algortako Biotz Alai plazan, 21:00etan, Esperanza Spaldingen kontzertuaren aurretik.
Bilbao BBK Live jaialdian 100.000 lagun baino gehiago espero dira aurten
2016-07-01 13:36 MusikeaOraindino sarrerak geratzen dira saltzeko, baina antolatzaileak pozik dagoz, uriari onura handia ekarten deutsan jaialdia dalako. Aurtengo edizinoko kartela sendoa eta koherentea dala azpimarratu dabe.
Bilbao BBK Live Bereziak zikloak musikaz beteko dau uriaren erdigunea
2016-06-30 13:46 MusikeaLeón Benavente, McEnroe eta Nodozurdo taldeek dobako emonaldiak eskainiko ditue uriko hainbat txokotan.
Santutxuko Solte taldeak 'Ixa' disko barria aurkeztu dau
2016-06-27 12:30 MusikeaIxa diskoa Bilboko The Rock Studios-en grabau, nahastau eta masterizautako lana da, Urtzi Arrieta eta Carlos Creator teknikarien eskutik.
Farra Fanfarra portugaldarrak irabazi dau Amorebieta-Etxanoko XI. Haizetara
2016-06-27 11:03 MusikeaLehiaketearen sari nagusia (izen ezagunek osotutako epaimahaiak erabagia): Farra Fanfarra. 10.000 euroko saria.
Bermeoko Jazzaldiak hiru kontzertu izango ditu, bagilaren 29tik garagarrilaren 1era
2016-06-24 13:16 MusikeaTomasz Wendt Trio, Wilfried Wilde Quintet eta Night Dreamers izango dira Jazzber-eko, Bermeoko 19. Jazz Jaialdiko, protagonistak. Kontzertu guztiak Kafe Antzokian izango dira, doban.
2016ko XXVIII. Bilbainada Lehiaketako sariak emon ditue
2016-06-24 11:13 MusikeaEuskeraz idatzitako bilbainadarik onenari emoten jakon saria, barriz, José María Larrazabalek idatzitako Bizkaitarren arima lanak jaso dau.
Perlak taldeak disko barria aurkeztu dau
2016-06-23 09:10 MusikeaLaukote gipuzkoarraren bigarren diskoa da Itzaletatik eta Bilboko Kafe Antzokian entzun ahal izango dira zuzenean doinu barriak, Perlak eta Dekot taldeek eskaini daben emonaldian.
Euskerazko hiru abestidun disko laburra plazaratu dau La Basuk
2016-06-22 13:39 MusikeaIzotz erregina EPa (Taupaka) urte amaieran La Basuk plazaratuko dauen disko luzearen aurrerapena da. Oraingoan, euskerazko rap eta hip hop doinuak dakarz.
Munduko musika eta kultura desbardinak zabalduko ditu ‘Musikaire’ jaialdiak Elorrion
2016-06-23 08:33 MusikeaMusikaireren aniztasunaren ondorioz erreferentzia bihurtuta, barriro be mundu osotik bidaiatuko dau afrikar, hegoamerikar zein amerikar doinuak Elorriora ekarriz, bagilaren 24tik garagarrilaren 31ra bitartean.
XI. Haizetara, banda eta kale musikearen jaialdian nazinoarteko hamar taldek parte hartuko dabe
2016-06-21 13:40 MusikeaXI. Haizetara bagilaren 24tik 26ra izango da, nazinoarteko kaleko musikearen arloan jaialdirik sendoenetakoa.
Lain taldearen agurra zemendian
2016-06-20 13:38 MusikeaUda sasoian ahalik eta kontzertu gehien emoteko amesagaz dago taldea baina gaur jakin dogu gipuzkoarrek agur esango deuskuela datorren zemendian.
'Esna2' disko bikotxaren azken atala plazan
2016-06-17 08:50 MusikeaEsne Beltza Andoainen izango da zuzenean datorren bagilaren 25ean eta garagarrilaren 2an, barriz, Loiun.




















Barria barria be ez da,ezta?
Baina ona bai! Neure gustokue behintzet! eta aire barriak bai dakaz, tradizinoa eta oraingokoagoa...
»» Xiberoots, talde barria Baga-Bigan