Egiptoarrak espazioan
2005-04-01 00:00 Kulturea
Egiptoarrak espazioan
Lurraren historia-liburuek dinoenaren kontra, Egiptoko Inperioa ez da iraungi; alderantziz, gaur egun, Egiptoko Inperioa Unibersoko hamaikatxu lurraldetan zehar zabalduta dago. Damon eta Jeronimo bi lurtar dira Patruila Inperial ezagunenetako bat osotzen dabenak. Patruila horreek operazino sekretuak egin behar izaten dabez, askotan Egiptoko mugetatik kanpo. Damon gazte sutsua eta saiatua da eta, irudimena beste ezelako talentu berezirik barik, beti nahi dauena lortzen dakiana modurik zoroenean. Jeronimo, ostera, oso gazte azkarra eta zentzuzkoa da baina nahiko lotsatia. Alkarregaz, Wandorri –Faraioaren ...
Bakioko altxorra
2005-04-01 00:00 KultureaAnder Olalde, Esther Elgoibar, Idoia Markaida, Juan Luis Goikoetxea, Begoña Bilbao eta Iñaki Gaminde izan dira egileak baina, jakina, informatzailerik barik be ezinezkoa izango zan behar hau. Beste alde batetik, proiektuaren bultzatzaile eta babesle nagusiak Bakioko Udala, Mendebalde Kultura Alkartea, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzea izan dira.
Bizkaie!
Begirada galduen lurraldea
2005-03-25 00:00 Kulturea
Asier Zabaletak bere buruari ipini deutsan erronka ez da makala: Suitzako zirkuituetatik, diru-laguntzetatik, publiko aditutik eta dantzaren aldeko girotik iges eginda, gipuzkoarra etxera etorri da, baina ez proiektu hau aurrera eroan eta atzera kanpora joateko: bere asmoa Euskal Herrian geratzea da, eta, zelan ez, etorkizunean sortuko dituan proiektuak be Euskal Herrian garatzea. Badaki lan gatxa izango dana, badaki “apur bat utopikoa” dala, baina ames horregaz dabil, eta aurrera egin gura dau ilusinoagaz. Ezagutu dau dantzearen paradisua, eta oin Euskal Herrira ...
R. M. Azkue Literatur Sariak 2004
2005-03-25 00:00 Kulturea
Saridunak
A MAILAko epaimahaikoek honako sariak emoteko erabagia hartu dabe:
Narrazino alorrean
- Lehen Saria: “Ama”. Egilea: Enma Arestegi (Hazparne - Lapurdi). Kanboko Xalbador ikastetxeko ikaslea da. Laguntzailea: Pruden Sudupe Azkune.
- Bigarren Saria: “Denboran barrena”. Egilea: Laida Zabala (Donostia - Gipuzkoa). Donostiako Lauaizeta ikastolako ikaslea. Laguntzailea: Maria Eugenia Lozano.
- Hirugarren Saria: “Patuaren menpe”. Egilea: Sara Insausti (Ordizia - Gipuzkoa). Urdaneta eskolako ikaslea. Laguntzailea: Maixabel Aristimuño.
Olerki alorrean
- Lehen Saria: “Bihotza uhinetan, uhinak bihotzean”. Egilea: Enma Arestegi (Hazparne - Lapurdi). Kanboko Xalbador ikastetxeko ikaslea. Laguntzailea ...
Lauaxetaren irakur menduak
2005-03-25 00:00 Kulturea
Lauaxetaren biografia
Esteban Urkiaga Laukizen jaio zan 1905eko abuztuaren 3an. Handik lau urtera familia Mungiako “Lauaxeta” baserrira joan zan biziten; denporagarrenean izen hori aukeratu eban izengoititzat idazki eta lanetarako. Batxilergoa ikasi ondoren, Durangoko Josulagunen ikastetxean, 1921ean Jesusen Konpainian sartu zan, ordena 1928an itxi arte. Nobiziatu sasoian, Loiolan, poesia klasikoaz hasi zan interesetan, latin eta grezierako irakasle eban aita Errandonearen eskutik. Evangelista de Iberoren Euzko Ami irakurri ostean, euskal kulturara hurreratzen hasi zan Jokin Zaitegi olerkariaren eskutik. Urte horreetan, gainera, idatziak ...
Daniel Vázquez Díaz: ahaztutako pintoreagaz akordetan
2005-03-18 00:00 Kulturea
Vázquez Díazen pinturearen ezaugarrietako bat figuren sinpletasun geometrikoa eta forma eta bolumenen sintesia da, kubismoaren eraginez. Forma garbiak, kolore zuri eta grisak, eta dana argi eta kolore leunetan aplikatuta.
1929an, enkarguz, La Rábida (Huelva) monasterioko freskoak pintetan hasi zan: Deskubrimenduaren Poema izena ipini eutsan, Amerikako deskubrimenduaren oroimenez. Hortxe lortu eban benetako ospea, baina, denboreagaz, frankismoak “estetika nazionalaren” adibide lez erabili zituan pintura horreek.
Hirurogeita hamarreko hamarkadan, artea ahaztu egin zan Vázquez Díazegaz. Oin, Bilboko Arte Eder Museoaren eskutik, Euskal Herriko ...
Harkaitz Cano: “Idazlearen lumeak bisturi zorrotza eta etzanleku samurra izan behar dau”
2005-03-11 00:00 Kulturea
6.- Liburuan dinozu ironikoa izateko argia izan behar dala. Eta leihoak be behar dirala.
Jenteak ironia eta zinismoa konfundidu egiten ditu batzuetan. Nire ustez, bizirik irauteko modu bakarra ironia da. Ironia eta autoironia bizitzeko modu bat dira: ziniko eta sarkastiko izan barik, ironikoa izatea, hortxe dago salbazinoa, nik uste. Ez da muga erraza, eta horregaitik aitatzen neban argiarena. Baina argia, modu fisikoan be bai: nik besterik ez deutsat eskatzen etxe bati edo idazteko leku bati, leihoak eukitea baino.
7.- “Belarraren ...
II. Euskal Film Laburren Zirkuitua martxan
2005-03-11 00:00 Kulturea
2005eko film laburren zirkuituaren egitaraua:
- Zezeilaren 17an, 19:00etan Iruneko Amaian (Irun iruten).
- Zezeilaren 23an, 19:00etan Ordiziako Herri antzokian (Hitzaro).
- Zezeilaren 23an, 20:00etan Oiongo zineman (Ttiki-Ttaka).
- Zezeilaren 24an, 20:00etan Erandioko J. Murueta Kulturgunean (Berbots).
- Zezeilaren 24an, 21:30etan Aretxabaletako Udaletxe zaharrean (Loramendi).
- Zezeilaren 25ean, 20:30etan Irurtzungo Kultur Etxean (Aizpea).
- Martiaren 2an, 21:00etan Azkoitiako Baztartxo Antzokian (Maxixatzen).
- Martiaren 2an, 19:30etan Hernaniko Biteri Kultur Etxean (Dobera).
- Martiaren 3an, 20:00etan Oñatiko Kultur Etxean (Laixan).
- Martiaren 3an ...
Munduaren gaineko kritikea, berba eta musika hutsakaz
2005-03-04 00:00 Kulturea
Obra minimalistea da “Ezekiel”, Ander Lipusen esanetan: musikea eta ekintza izan beharrean protagonista, lan honetan musikea eta berbea dira elementu nagusiak, “oinarrizkoena kontau gura genduan eta”. Mobimentu handirik barik, obrearen indarra berbetatik dator: aktoreen eta musikearen berbetatik. Eszenografia be sinple-sinplea da: “ez dago atrezzorik, ez artifiziorik: kartak mahai gainean imini ditugu, eta egiten doguna da ikusten dana”, esan eban Muguruzak. Dramaturgiari begira be, minimalismoa eszenografiaren berbera da: aktoreak oso gitxi mobiduten dira, eta gorputz-espresinoak ez dauka ia lekurik obra honetan ...
Barrura begiratzen laguntzen deuskun artea
2005-02-25 00:00 Kulturea
Batez be kolore baltza erabiltearen zergaitiaz galdetuta, Landak autortu eban kolore hori baino ez dauela erabilten azken aldion, beste koloreak “gauza bitxi eta bereziak” balira legez. Halanda ze, Eako artisteak introspekzinora eta soiltasunera jo dau, oinarri-oinarrizkoak diran elementuakaz: “lehenengo, papela baltzez margozten dot, eta argi izpi batek zeozer izartzen dau nire barruan. Orduan, papelaren zati batzuetan pinturea kentzen noa, eta holantxe sortzen jataz formak eta irudiak”. Beste alde batetik, mihisean barik, lanak papelean egitearen arrazoia be elementuak murriztearen lehengo ideia ...
Euskal Historiaren entziklopedia
2005-02-25 00:00 Kulturea
Historialari ugarik hartu dabe parte lanean, EHUko, NUPko, Deustuko Unibersidadeko eta Bordeleko Unibersidadeko 45 bat irakasle eta ikertzailek hain zuzen be. Lana garaien arabera dago banatuta. Lehenengo hiru liburukietan lehengo euskal biztanleen sorreratik Frantziako Iraultzara (1789) bitarteko urteak batzen dira. Beste hiru liburukiek, barriz, azken 200 urteotako historia garaikidea aztertzen dabe, gaur egunera arte. Azken atalean, zehatz mehatz erakusten da politikearen eboluzinoa.
Entziklopedia liburudendatan dago eskuragai, eta etxez etxe be salduko da, 580 euroan.
Bizkaie!
Bonaparte ondareko eskuizkribuen edizino digitala plazan
2005-02-25 00:00 Kulturea
Koldo Isusi Zuazo
Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa "Titanic The Exhibition" erakusketearen Europako biran sartu dabe
2005-02-18 00:00 Kulturea
Bizkaie!
Bizitzaren gainean dantzan
2005-02-18 00:00 Kulturea
Azkenik, ezin da aitatu barik itxi lan honen eszenografia berezia, Tanttaka taldeko Fernando Bernuesek egindakoa. Arbela eta klariona erabilita lortu dau Bernuesek eszena sortzea: oholtza arbel handi bat da, eta, beste alde batetik, klarionen bidez arbel bat egin dau, bertan proiektetako obran eskaintzen diran ikus-entzunezkoak. Gogoratu behar da arbela eta klariona funtsezko elementuak dirala Oteizaren lanean, eskulturen bozetoak klarionakaz egiten zitualako eta arbela, barriz, bere pentsamentu eta diseinuak azaltzeko erabilten ebalako.
Julen Gabiria
Eusko Jaurlaritzeak EAEko Museoen Legearen Aurreproiektua onartu dau
2005-02-11 00:00 Kulturea
Dana dala, lortutako esperientziatik abiatuta, alderdi guztiak modu global eta zehatzago baten arteztuko dituan arau bat egingo da, EAEk museoen azpiegitura moderno eta koordinatua euki dagian. Modu horretan, administrazino publikoek museoetarako ipinten dituen baliabideak optimizau egingo dira.
Eusko Jaurlaritzatik esan ebenez, lege aurreproiektuak museoen ikusmolde barria eskeini gura dau. Izan be, euskal kulturearen ondarea babestu eta zabaldu ez eze, museoek ondare horren etorkizuna aztertu eta sustatu be egingo dabe, kulturearen kontzeptuaren esparrurik zabalenean eta adierazpen modu guztietan.
Ganera, jarduera publiko ...
Karlos Garaikoetxea lehendakari ohia, euskal sukaldarien kolektiboa, Dave Bieter, Karmele Goñi eta Kukuxumusu dira 2004ko Sabino Arana sariak
2005-02-11 00:00 Kulturea
Sabino Arana Kultur Elkargoak sarituei urrezko txanpon bana emoten deutse, 50 mm-ko diametroduna, Bilboko Abasolo bitxi-dendak ospakizun honetarako beren-beregi diseinatua eta Juan Puigdollers eskultore katalan ospetsuak egindako Sabino Aranaren eskultura bat eredutzat hartuta.
2005eko urtarrilaren 30ean egingo dan sari banaketa ekitaldia 12:00etan hasiko da Bilboko Arriaga Antzokian eta Juan Jose Ibarretxe izango da buru.
Bizkaie"
Hamaika euskal artista gazte, mundutik Bilbora
2005-02-04 00:00 Kulturea
Lehen esan dogunez, 2001-2002 urteetan saritutakoen artean danetarik ikusi geinke: argazkiak, irudiak, instalazinoak, bideo-emonaldiak eta performanceak. Lan horreek guztiak urtarrilaren hasieran argitaratuko dan katalogo baten bilduko dira, beste hamaika kritikarik egindako iruzkinei esker.
Rekalde aretoko erakusketak irauten dauan bitartean, artxibo paralelo bat sortuko da, zuzenean zein zeharka bekakaz eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzinoakaz zerikusia daukan guztiak bere eretxia adierazo ahal izateko. Modu horretan lortu gura dana da lan baten atzean ezkutauta dagoan guztia argi eta garbi erakustea, jenteak ulertu dagian ...
Begiradatxu bat Arte Eder Museoko urte barrirako aurreikuspenei
2005-01-28 00:00 Kulturea
PARIS ETA SURREALISTAK
2005eko bagilaren 20tik irailaren 18ra
PARIS ETA SURREALISTAK erakusketea hirurehun lan inguruk osotzen dabe: pinturak, eskulturak, argazkiak, topautako objektuak, collageak, arte primitiboa, arte herrikoia eta naifa, dokumentuak, pelikulak... Danak be, mobimentuaren garapenerako funtsezkoak izan ziran gai batzuren inguruan egituratuta dagoz: automatismoa, amesa eta inkonzientea, gauza ikaragarriak, zoria, zoramena eta eldarnioa, edo teknika artistiko barriak.
Obra aukeraketa zabal horren bidez, ikusleek mobimentu surrealistearen lehen manifestu urratzaileen barri eukiko dabe, sortzaile eta diziplina artistikoen arteko loturak ezagutuko dabez, garaiko ...
Gabon giroko obra ezkutuak, ikusgai
2005-01-21 00:00 Kulturea
Bitxikeria bat aitatzekotan, koadro batzuetan XVI. mendera arte erabilten hasi ez ziran musika instrumentu batzuk dagoz irudikatuta, eta horrek guztiak auzitan ipini dau flandestar estilotzat joten ziran koadro batzuen benetakotasuna, ez estilo aldetik, ezpada dataren aldetik. Ganera, Prusiako urdina izeneko kolore berezia ikusi ahal izan da bertan, XVIII. mendeko pinturan ezaguna zana baina ez flandestar garaian. Hau guztiau ondo aztertu eta gero, adituak konturatu dira koadro horreek XIX. mendearen amaierako “revival flandestarra” baino ez dirala, eredu piktoriko anakronikoak. Horren arrazoia ...
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...