Gernikako Bakearen Museoak programazino zabala preparau dau urteko bigarren seihilekorako
2010-07-21 11:16 KultureaAldi baterako bi erakusketa (Daniel Hernandez-Salazar argazkilariaren 'Guatemala: Denek jakin dezaten' eta Alex Carrascosaren 'Dia-Tekhne: Artearen bitartezko elkarrizketa'), zenbait ekintza didaktiko, Bakearen aldeko Astea (irailean) eta Giza Eskubideen aldeko Astea (abenduan).
Gernikako Bakearen Museoa Fundazinoak programazino zabala antolatu dau 2010eko bigarren seihilekorako, besteak beste, aldi baterako bi erakusketa (Daniel Hernandez-Salazar argazkilariaren 'Guatemala: Denek jakin dezaten' eta Alex Carrascosaren 'Dia - Tekhne: Artearen bitartezko elkarrizketa'), zenbait ekintza didaktiko, Bakearen aldeko Astea (irailean) eta Giza Eskubideen aldeko Astea (abenduan).
Museoaren arduradunek jakinarazo dabenez, ekintza horreezaz gan, Gernikako Bakearen Museoa aurrera doa munduko hainbat museogaz alkarlanean eta sare sozialetan sartuta (Facebook, Twitter, youtube, flickr) eta lau hizkuntza baino gehiagotan kontsulta daitekeen webguneagaz (www.bakearenmuseoa.org).
Era berean, nazinoarte mailako 'Gernika-Guernica, artean eta kulturan inspirazinoa' proiektua aurrera daroa eta, uda eta gero, hainbat bilera eta kongresutan parte hartuko dau, besteak beste, IC Memoren kongresua Alemanian, zenbait bilera Katalunian edo Konpostelako Santiagoko Foro 2010.
Garagarrilean eta abuztuan museoaren ordutegia luzatu egin dabe, 10:00etatik 20:00etara martitzenetik zapatura, eta 10:00etatik 15:00etara domekatan, eta dobako bi bisita gidatu eskaintzen ditu 12:30etan eta 17:30etan norbanakoentzat eta hitzordua aurretiaz eskatu barik. Gernikako bonbardaketea, Gerra Zibila eta erbestean espezializautako Dokumentazino Zentroa goizez dago zabalik bi hilebete honeetan, 10:00etatik 14:00etara (martitzenetik barikura).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!