'Bermeoko Erraldoien Konparseak 20 urte'
2026-06-03 11:26 KultureaErakusketea zabalik dago maiatzaren 17etik bagilaren 14ra arte.
Bermeoko Erraldoien Konparseak 20 urte bete ditu eta haren ibilbidea argazkien bidez zein urteotan egindako erronkak bideoz ikusteko aukera dago Arrantzaleen Museoan.
Argazki-erakusketaz gan, Bermeoko erraldoiakaz batera ibilten diren buruhandiak bertatik bertara ikusi ahal izango dira.
Ganerakoan, konparsaren sorrerea eta 20 urteko ibilbidea ezagutzen dabenen arteko barriketaldia iragarri dabe bagilaren 3, eguaztenerako. Euskeraz egingo dabe berba eta arratsaldeko 18:00etan hasiko da. Doban.
Arrantzaleen Museoa Bermeoko Portu Zaharrean Ertzilla Torre historikoan dago. 1943. urtean monumentu nazional izentautako eraikin honek Arrantzaleen Museoko aretoak hartzen ditu harresien barruan 1948tik.
Honen moduko museo gitxi dago munduan, euskal arrantzaleen biziteari, lanari eta arrantzeari jagokon guztia erakusten baiteutse bisitariei: arrantzaleen bizitearen eta ohituren gorabeherak, gremio-alkarteak, ontziak eta denporearen porasuz arrantzan ibili eta arraina merkaturatzeko erabilitako teknikak. Euzkadiko Gudontzidiaren historiaren barri emoten deuskue, euskal arrantzaleek eratu baitzeben armada horren muin nagusia.
Museoko areto batean, Ertzilla Torrearen historia azaltzen da, XV. mende amaierako eraikina da, uri eta merkataritza-izaera hutsekoa, eta salerosleen familia ospetsu baten orubea, besteak beste, Fortun Gartzia de Ertzilla edo La Araucana poemearen egilea izan zan Alonso de Ertzilla izan baitziran familia horretakoak.
1985ean, Bizkaiko Foru Aldundiak obrak egin zituan, gehienbat estalkia konpontzeko eta guneak aprobetxetakoo. Gero, 1994 eta 1995 urteen artean, torreko fatxadak zaharbarritu zituen. Orain dala gitxi, eraikina barriro zaharbarritu dabe, hasierako etxurea berreskuratzeko. Horrezaz gan, erakusketa iraunkorra birmoldatu da, teknika espografikorik modernoenak erabiliz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
