1951ko grebea

Bizkaie! 2002-11-15 00:00   Antxinakoak Geurera
Berrogeita hamaikako grebea sasoi baten amaierea be bada. Francok, esan dogun legez, laguntzinoak jaso zituan erbestean, eta kreditu horri esker eta mugak zabaltzea jadetsi ondorik, arnasea hartzea lortu eban ekonomia modernizetako; horren ondorioz, beharginen egoerea hobetu egin zan. Agintari erbesteratuentzat be sasoi barria hasi zan 50eko hamarkadan. Ordutik aurrera Francoren kontra ekiteko bide barriak jorratu behar ziran. Ganera, errepublika sasoitik etozan erakundeek erakunde sortu barrien lehia be izan eben. Belaunaldi barria egoan sortzen Euskal Herrian, eta belaunaldi horrek beste era ...

El Hach Mohamed el Bagdady, Jose Maria Murga edo Bizkaitar mairua

Bizkaie! 2002-11-01 00:00   Antxinakoak Geurera
Hasikeran kolonialismoa aitatu dogu eta gure pertsonaiagaz zelan edo halan lotu. Ez alperrik. Haren lehenengo guraria lurralde eta gizarte ezezagunak ikustea eta aztertzea bazan be, bigarren bat be baeukan: bere herriari, Espainiari, lurralde hareen barri emotea. Kontua da Espainiak sasoi hareetan Marokon zituala begiak jarrita, Afrikan zabaltze inperialistea gauzatzeko. Gai horri jagokonez, 1859an gerrea egoan Marokon; geroago, Espainiak Kuba eta Filipinak galdu zituanean, barriro sartu zan lurralde haretara, hango aberastasunez jaubetzeko. Haren bidaia eta liburua dirala-eta ezagutzen dogu gaur Murga ...

Muñagorriren helburua: Bakea eta Foruak

Bizkaie! 2002-10-15 00:00   Antxinakoak Geurera
Berastegiko altzeteak huts egin eban eta Muñagorrik bere aldekoak hartuta mugaz beste aldera jo behar iza eban. Horrek, ostera, ez eban Muñagorriren azkenik ekarri, eta aurrera jarraitu eban Baionan ezarritako Batzorde baten oinarrituta han eta hemen karlisten aldean egozan euskal buruzagiak bere proklamara batzen. Espainiako gobernua, barriz, interesa galtzen hasi zan Muñagorrirengan eta beste bide batzuk arakatzeari ekin eutson gerrea amaitzeko eta karlistak menpean hartzeko. Muñagorrik Baionatik bultzatu ebana ondokoa izan zan: Karlosen kausea eta foruen aldeko euskaldunen jokerea bereiztutea ...

Lekeitio eta frantsesen kontrako gerrea

Bizkaie! 2002-10-01 00:00   Antxinakoak Geurera
Argi eta garbi erakusten dabena zera da: 1815ean indarrean ziran handikien ikuspegia, erregea eta erlijinoa, horretarako eginda dagoalako. Honek guztiak, ostera, ez dau esan gura bestelako interesik ez dagoanik. Alderantziz, balio handiko agiri bat da eta, duda barik, argitara emon beharko litzatekena ikerketa sakon bategaz batera, ondo baino hobeto erakusten deuskuz-eta sasoi bateko mentalidadeak eta historia kontetako moduak. Eta gaur eguneko historia egiteko modua baino okerragoa ez dalako, beste era batekoa baino. Iñaki Goiogana, Abertzaletasunaren Agiritegiko Teknikaria.

Zaldibiako gorpuzkinak

Bizkaie! 2002-09-15 00:00   Antxinakoak Geurera
Hasikeran esan dot aitatu behar neban kontuak ez eukala zerikusirik irailaren hamaikagaz, baina 1936tik aurrera jazo ziran hilketen ganeko kontuei eutsi eta berehala fundamentalismoagaz egin dogu topo. Onak gagoz gu musulman guztiak gitxiesteko fundamentalista hutsak dirala esanaz, geure artean Zaldibiako hareek mutil biak hil zituenak edo, behintzat, hareen oinordekoak agintean doguzanean. Iñaki Goiogana Abertzaletasunaren Agiritegiko Teknikaria.

1348ko izurritea

Bizkaie! 2002-09-01 00:00   Antxinakoak Geurera
Baina hori dana beste kontu bat da. Gauzea da orain dala 650 urte jazotakoa gaur bertan jazoten dala esatea, eta ez bakarrik hiesa dogulako, izurri baltza desagertu ez dalako baino. Oraindino, herrialde pobreetan ehundaka heriotza eragiten dauen gatxa da. Iñaki Goiogana, Abertzaletasunaren Agiritegiko Teknikaria

Gurseko kontzentrazino-esparrua

Bizkaie! 2002-08-15 00:00   Antxinakoak Geurera
1940ko lehenengo hilebeteetan, emoten eban euskaldunek ez ebela gehiago Gurs zapalduko, baina, bai zera. Alemaniarrek Frantzia hartu ebenean, bagilean, barriro bete zan Gurs errefuxiatuz, eta erbesteratu horreen artean euskaldunak be baziran. Oraingoan, gorago aitatu dogun Ibarnegarayk aginduta, orduan Frantziako gobernu kolaborazionistako ministro zan eta. II. mundu gerra denporan Gurs ez eben zarratu, eta bertatik pasau ziran hainbat eta hainbat nazi eta frantses kolaborazionisten arerio asko eta asko. Orduan be ez zan preso egozanak hilteko makina bihurtu, baina bai, atxilotu eta ...

San Justoko karobia (Zeanuri) barriro ketan

Bizkaie! 2002-08-01 00:00   Antxinakoak Geurera
Tradizinoak eta ondare historiko-kulturala berreskuratu guran Zazpi udatan jardun ondorik, karobiaren zaharbarritze beharrak amaitutzat emoten dira. Orain dala zazpi urte berreskuratu eban Ipizki Taldeak 1950etik bertan behera itxita eta hondatuta egoan San Justoko karobia, eta ordutik abuztuko lehenengo astegoienean martxan jarri dabe kare-labea. Baina, ketan jarteaz ganera, urtero-urtero karobiaren inguruan egokitze lanak egin dabez Ipizkikoek: 'lehenengo urtean karobia bera egokitu genduan, hurrengoan egurrez eta zohiz osotutako txabolea eregi genduan ondoan, hirugarrenean ingurua trabiesez zarratu; laugarrenean, karobiaren hormea arrakalatuta eta jausteko ...

Garia eta artoa berbaz

Bizkaie! 2002-07-15 00:00   Antxinakoak Geurera
Holan ebilzan seguru, gari-artook. Egia artez esateko, biak be ondo jatorkuz baserrirako, gaur mizkatuta sarritan jan gura ezik egoten gara baina!. 'Mizkeria lan gaizto' dinosku esakereak, eta begiratu gaur zer ekarri dauen munduak, artorik jan gura be ez eta ogia dandarrez hortik zehar edozein lekutan! Non ete dagoz behearen ganeko ogi zatiak hartu, aitearen egin, mun emon eta jaten genduzan hareek egunak! Hau bai dala izatekoa, mundurik erdia ogia be jan gura ezik eta beste erdia ha iruntsiko leukeala. Nora ...

Esklabutzea Hondarribian 1648an

Bizkaie! 2002-07-15 00:00   Antxinakoak Geurera
Goragokoa, anekdota bat baino gehiago da. Danok gara bardinak eta danok egin geinke Leopoldo II.ak, Millán Astrayk edo Tomas Eizagirrek egin ebena, bardin edo antzera. Ona da jakitea, hamaikatxu ikusiko doguz eta. Iñaki Goiogana, Abertzaletasunaren Agiritegiko Teknikaria.

Ardi-mozketea, atzoko eta gaurko beharra

Bizkaie! 2002-07-01 00:00   Antxinakoak Geurera
Nahiz eta hasikera baten ardi-moztuteko makinearen aurrean artzain zaharrek arpegi arraroa jarri, beharra ikusi ondoren gustora geratzen dira. 'Basilio Etxebarria auzoko artzain beteranoak be metodo hau lehenengoz ikusi eta gero, bera artazirik gehiagotan ez doala hartzen esan eustan' ziurtatu dau Imanolek. Horrenbestez, zeregin zahar honetan be apurka-apurka aurrerakuntzearen haize barriak sartzen doaz eta nork jakin hemetik urte edo hilebete batzuetara zer ikusi beharko dogun. Eutsi goiari. Testua eta argazkiak: Jon Urrutxurtu.

Lope de Agirreren abenturak

Bizkaie! 2002-07-01 00:00   Antxinakoak Geurera
Iñaki Goiogana, Abertzaletasunaren Agiritegiko Teknikaria.

Sacamantecas

Bizkaie! 2002-06-15 00:00   Antxinakoak Geurera
Iñaki Goiogana, Abertzaletasunaren Agiritegiko Teknikaria.

San Joanek jagon daizala Arrabako landan!

Bizkaie! 2002-06-01 00:00   Antxinakoak Geurera
Testua eta argazkiak, Jon Urrutxurtu.

Lekeitio eta Ondarroa alkar konpondu ezin

Bizkaie! 2002-06-01 00:00   Antxinakoak Geurera
Bertso Berriac, José Bronchec jarriac 1 Bertso berriac jartzera nua Gusto duenac aditu Nere barruba betia dago Gueyago ezindet cabitu Pentzamenduan jarri orduco Biotzagat muguitu Nayago nuque pasa bezela Susen contaco banitu. 2 Motiborican asco badegu Serbait esaten asteko Danontzat igualegonda euquera Estropara jocatzeco Gure ausuac modu onetan Gu gorrotuan artzeco Arrasoidican esdet billatzen Tamaña ortan jartzeco. 3 Ogueitasortzi urte dirade Donostiara juantziran Iru trañeru illaren lauan Ederqui probatu siran Illan zortzian Donostiarra Ura bentajas atzian Premiua ta bandera artuta ...

Matxitxakoko gudua

Bizkaie! 2002-05-15 00:00   Antxinakoak Geurera
Iñaki Goiogana Mendiguren, Euskal Abertzaletasunaren Agiritegiko teknikaria.

Samartinen hamabi egiak

Bizkaie! 2002-05-01 00:00   Antxinakoak Geurera
Juan Manuel Etxebarria, Euskal Filologian Doktorea, Euskaltzaindiakoa, idazlea, ikerlaria...

Ardaoaren gerrea edo Euskal Herriko udalak jagi ziranekoa

Bizkaie! 2002-05-01 00:00   Antxinakoak Geurera
Iñaki Goiogana, Abertzaletasunaren Agiritegiko Teknikaria

Euskadiko Jaurlaritzearen ibilerak mendebaldean

Bizkaie! 2002-04-08 00:00   Antxinakoak Geurera
Ahoa zabalik geratu ziran Irala eta Sota han ikusi ebenagaz, Iralak inotson Pedro Basalduari, lehendakariaren idazkari partikularrari, sekula ez dauela horrenbeste euskera entzun. Ez dakigu zer pentsamentu eben Idahora joan aurretik topauko ebenaz, baina inondik inora be ez ha izango zanik. Sinistezina, euskalduna, ia erderarik ez ekiana eta ingelesez be gitxi eta jatorrizko ohiturak gordeten zituana. Indioek be euskeraz egiten eben eta! Iñaki Goiogana, Abertzaletasunaren Museoko Teknikaria (Sabino Arana Kultura Elkargoa).

Abade bat penitentzia eske zeruan sartzeko

Bizkaie! 2002-04-08 00:00   Antxinakoak Geurera
Juan Manuel Etxebarria Ayesta