Balearen kantua
Balearen banaketea araututa egoan eta kofradia edo arrantzale talde bakotxak bere arauak zituan banaketea zelan egin jakiteko. Normalean zati handi bat herriko jauntxuek edo herriko Eleizeak berak be eroaten eben. Dana aprobetxetan zan: lehenengo eta behin azala kentzen jakon. Gero balearen gorputza eta mingaina zatitzen ziran. Bai azala, mingaina zein okela zatiak, egosi eta koipea atarateko erabilten ziran. Koipea Espainiara, Ingalaterrara eta Holandara saltzen zan. Normalean balea bakotxetik 16 arroako 70tik 100 tinara edo kupel koipe lortzen ziran, hau da, kilotan esanda, danetara, 12.800 eta 18.500 kilo bitarteko koipea. Batzuetan okelea zatitu eta jateko be saltzen zan, batez be, Frantzia aldera. Balearen bizarrak be ondo saltzen ziran emakumeen jantziak egiteko eta gerrarako soinekoak edo aiztoen kirtenak egiteko benetan preziatuak ziran; balea bakotxeko 500en bat ataraten ziran. Azkenik, hazurrakaz aulkiak, edo ate eta lehioetarako markuak egiten ziran. Ikusten dogunez ba, ez egoan ezer galtzerik.
Gertatu bat jarri det egiaren alde,
hau horrela ez bada jendiari galde.
Biotzez posturikan atsegintsu gaude,
Gora Oriotarrak! esan beldur gabe.
Bibliografia:
- Francisco Garay: 'La pesca de la ballena'. Coleccion Temas Vizcainos. Caja de Ahorros Vizcaina.
- Bilbao, J. : 'America y los vascos- Amerika eta Euskaldunak'. Eusko Jaurlaritzea. Gasteiz, 1992.
- Azkarate, A., Hernandez, J.A. eta Nuñez, J. : 'Balleneros vascos del siglo XVI'. Amerika eta Euskaldunak. EJ. Gasteiz, 1992.
Asier Madarieta,
Euskal Abertzaletasunaren Museoko Teknikaria.
Mila bederatzirehun da lehenengo urtean
maiatzaren hamalaugarren egunean
Orioko herriko barraren aurrean
balea agertu zan bederatziak aldera.
Gaurko honetan itsasoko kontuak dakarguz papelera. Hain zuzen be, balearen eta arrantzaleen arteko lehia. Eta balearen arrantzaren ezaugarrien barri emoteko Benito Lertxundik abestutako 'Balearen bertsoak' izeneko kantua izango dogu gidari.
Handia bazan ere azkarra ibilian
bueltaka han zebilen joan da etorrian
hondarra harrotuaz murgil igarian
zorriak zeuzkan eta haiek bota nahian
Balearen aroa heltzen zanean, hau da zemendiko erdi aldetik martira arte, portuak eta kofradiak atondu eta persona bat jarten eben portuetako tontorretan ikusteko balerik hurrreratzen zan ala ez. Bat ikusi ezkero, abisua emon eta berehala abiatzen ziran portutik bost edo sei traineru arpoiakaz, balea hiltzeko. Baleak hain garrantzitsuak izanda sarri izaten ziran portu desbardinetako arrantzaleen arteko tirabira eta arazoen sorburtu. Balea ez zan lehenengo ikusten ebanarentzat, hartzen ebanarentzat baino. Beraz, arrantzalerik onenak baino ez eben saria lortzen. Batzuetan kofradiak batu egiten ziran, berbarako 1623an Ondarruk eta Lekeitiok egin eben moduan, balea errazago hartzeko asmoz. Gero etekinak herri bietako arrantzaleen artean banantzen ziran.
Ikusi zutenean hala zebilela
berehala joan ziren traineruen bila
arpoi ta dinamitak eta sokak bila
agudo ekarteko ez zan jende hila
Baleak hartzeko hiru arrantza klase desbardin ezagutzen doguz eta klase edo mueta bakotxa historiako urte batzuetan erabili da: lehenengo hartutako baleak kostaldera bertara etorten ziranak izaten ziran, hau da, baleak hondartzetan geratzen ziran, lehorreratuta edo hondoa jota barriro itsosora joan ezinik. Bigarren aro batean, arrantzaleak potin txikiekaz, kostaldetik gertu pasetan ziran baleen aurrera urten eta arpoiekaz hilten zituen. Azkenik, hirugarren mueta batean, euskaldunak itsasontzi handietan urteten eben balearen bila, Galizia aldera zein geroago Terranobako itsosora arte.
Bost traineru joan ziran patroi banarekin
mutil bizkor bikainak guztiz onarekin
Manuel Olaizola eta Loidirekin
Uranga, Atxaga ta Manterolarekin.
Baleak hartzeko erabilten ziran traineruak hamar metroko luzera eta bi edo bi metro t´erdiko zabalerakoak ziran. Normalean hamabi gizon joiazan bakotxean, hamar arraunean, bat atzealdean lemazain lanak egiten eta beste bat aurrealdean arpoiagaz.
Baleak egindako salto ta marrubak
ziran ikusgarri ta ikaratzekoak
atzera egin gabe hango harriskuak
arpoiakin hil zuten han ziran hangoak
Baleak hilteko erabilten zan tresnea arpoia zan, eskuz botatako arpoia. 1864tik aurrera, arpoiak botateko makinea erabilten hasi ziran, baina oraindino portu askotan eskuz erabilitakoa erabilten zan. Arpoiak burdinezko puntea eukan eta egurrezko kirtena. Ahalik eta indar handienagaz bota behar zan balearen gorputzean ondo sartzeko. Gero, sokeagaz trainerura lotu eta itxarotea baino ez egoan balea kantsau arte. Sarritan, arpoi bat baino gehiago botaten jakon baleari arinago hilteko asmoz. Behin balea atrapauta, 'txabolinak' erabilten ziran: arpoiak modukoak, txabolinak ez euken puntarik eta honeen beharra, balearen odola ahalik eta arinen hustutea zan, baleari indarra galdu eragiteko. Behin balea indarrik barik geratzen zanean, beste txalupa batzuetara lotu eta portura eroaten eben.
Bost txalupa giran da erdian balea
gizonek egin zuten bai nahiko peria,
ikusi zutenean hila edo ikua
lehorretikan bazan biba eta txaloa
Ez da harritzekoa arrantza hau oso garrantzitsua izatea kostaldeko herrientzat, izan be, balearen etekinak upealakoak ziran. Honen lekuko agertzen jakuz balearen arrantzaz berba egiten daben hainbat eta hainbat agiri. Berbarako XIII. mendeko agirietan agertzen jakuz baleen arrantzarako arautegiak. Sekulako garrantzia emoten eutsien kostaldeko herritarrek baleari eta, horren erakusgarri, herri askotako armarri eta zigiluak ikustea baino ez dago. Balea agertzen dan zigilu eta armarrien artean Bermeo eta Hondarribikoak dira zaharrenak, antza danez, 1297ko agirietan agertzen diralarik. Beste lekuko batzuk Lekeitio edo Ondarruko armarrietan doguz edo Mutriku, Zarautz edo beste hainbat herritako etxe batzuetan agertzen diran armarrietan.
Hamabi metro luze gerria hamar lodi
buztan pagak lau zabal alboetan pala bi
ezpainetan bizarrak beste hilara bi
orraziak bezela hain zeuzkan ederki.
Balea klase asko badago be, gure kostaldera heltzen ziran baleak 'Balaena mysticetus' izenez ezagututakoak ziran. 'Groenlandiako balea' izenez be ezagututako bale honeek, Kanada eta Groenlandia bitartean bizi ziran, baina ur beroak topetako egiten eben bidaian, Galiziatik pasau eta euretariko batzuk gure kostaldera hurreratzen ziran. Hamabost eta hamazazpi metro bitarteko luzerakoak ziran, kolore iluna, lodikoteak, buru haundia eta gorputzaren behealdean orban zurikoak ziran normalean. Klase honen barruan bada 'Eubalaena Glacialis' izenez ezagututakoa be. Orain dala gitxira arte 'Bale Bizkaitarra' izenez ezagutzen zan klase hau. Izena Eschricht daniarrak ipini eutson, herrialde honetako uriburuko museora, Donostian 1854an hartutako balearen hazurrak eroan zituanean.
Gorputzez zan mila ta berrehun arroa,
beste berrehun mingain ta tripa barruak.
Gutxiz janaz ez zegoen batere galdua,
tinako sei pezetan izan zen saldua.