Ondarroako zubi birakaria

Erabiltzailearen aurpegia Egoitz Campo 2025-05-05 09:09   Antxinakoak Geurera

Euskal Ondasun Kulturaleko Monumentua da.

Hondartzako zubia lez ezagutzen dana, 1927ko maiatzaren 21ean inaugurau zan. Bizkaiko Aldundia arduratu zan egiteaz, Ondarroako Udalak eskatuta. Inaugarau ostean, Alfonso XIIIaren pasarela deitu jakon. Udalaren ustetan, zonalde horretan zubia eregitea garrantzitsua zan, herritarrak hondartzara joateko. Jose Gonzalez de Langarica injineruak egin eban proiektua eta Alejandro Bengoechea y Cia enpreseari esleitu jakon.

Pasarelak erdian bi semibano ditu. Horreek arku higitu bat osotzen dabe eta ondoan hegal konpensatuak dagoz. Pasarelak 23 tona kaltzaidu ditu, baita burdin urtua eta egurra be. Hormigoizko pila biek zubia eusten dabe. Bestalde, sarrerean egoan etxolea daborduko desagertu da; berton zubisaria kobrau eta maniobrez arduretan zan personea egoan. Hasierean, bost zentimo kobretan eutseen turistei eta herritarrei zubitik paseteagaitik. Gero, 50 zentimo eta amaierean, pezeta bat. Horregaitik, puente de la perra chica deitu eutsien. Mekanismo elektriko baten bidez mobiduten zan zubia; minutu bi behar zituan maniobrea egiteko. 1980an koktel molotov baten ondorioz etxolea suntsitu zan eta ez eben berreregi.


XX. mendearen amaierean barrikuntza lanak egin zituen, besteak beste, sistema elektrikoa kenduz. Oraintsu, eskuz bakarrik mobidu daiteke. Halanda be, urteak aurrera joan ahala zubi zaharra alboratua izan zan, batez be, itsasontzi eta txalupa txikiak portu barrian kokatu ziralako. Bestalde, hormigoizko hegala kendu eben, eskailera finkoa jarriz. Zubi horren ondoan, 1995ean, Calatravaren zubia eregi eben.

Kontuak kontu, Hondartzako zubia, balio arkitektoniko eta historikoagaitik, Euskal Ondasun Kulturaleko Monumentua da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu