Bizkaiko Aldundia XVIII. mendean
2025-03-20 10:11 Antxinakoak GeureraAldundiko diputaduek sekulako boterea eben.

XVIII. mendearen hasieran Espainiako Ondorengotza Gerrea izan zan. Karlos II. habsburgotarra hil ondoren Espainia erregerik barik geratu zan eta Koroa eskuratzeko hautagai bi egozan: Karlos Artxiduke habsburgotarra, Austriako enperadorea; eta, Felipe V. borboitarra. Ondorioz, habsburgotarren eta borboitarren arteko gerrea hasi zan Espainian. Aragoiko Koroak habsburgotarren alde egiten eban. Euskal lurraldeek eta Nafarroako Erreinuak, barriz, Frantziako hautagaiaren alde.
Danok dakigun bezela, Felipe V.aren aldekoek gerrea irabazi eben, euskal lurraldeek euren foruei eutsiz. Aragoiko Koroako lurraldeek, barriz, euren sistema legala eta judiziala galdu eben, hau da, Valentzia, Mallorka, Aragoi eta Kataluniako foruak.
Hori dala eta, Espainiako Koroan foruak eta euren sistema politiko propioari eutsi eutsen, lurralde bakarra gurea izan zan. Testuinguru horretan sortuta egoan Aldundia, botere handiagoa lortu eban XVIII. mendean zehar. Dana dala, errege borboitarrek eta euren administrazino monarkikoak Estadua zentralizetako ahaleginak egin zituan eta Bizkaiko Aldundiak, gainontzeko aldundi eta lurralde euskaldunek bezela, eremu batzuetan botore apur bat galdu eban administrazino zentralaren esku-sartzeagaitik. Estaduaren erasoari aurre egiteko Bizkaiko Aldundiak foruaren beste interpretazino bat egin eban eta garai horretan egile askok Bizkaiko foruen jatorriaz hainbat liburu idatzi zituen Bizkaiko foralidadea babesteko helburuz: esaterako, Pedro Fontecha y Salazarrek, Jaurerriko aholkulariak, Escudo de la más constante fe y lealtad lana idatziz. XVIII. mendeko erreferentzia liburua edo eskuliburua konbertidu zan foralidadea defendiduten. Jaun Zuriaren agerpenetik XVIII. mendeko egoera politikora arteko azalpena egiten dau egileak, onurak goraipatuz, besteak beste, Foru-baimena edota probintzia-salbuetsien garrantzia.
Oro har, Aldundia, Gobernu monarkikoak ezarritako despotismo ilustratuaren neurrien kontra agertu ziran. Askotan, Aldundia Foruaren kontra egoan neurri bat Bizkaian ez apliketako Madrilera ordezkari bizkaitarrak bialtzen zituan Espainiako gobernuagaz negozietako. Ordezkari horrei agente edo Gorteetako diputaduak izenekaz ezagutzen ziran. Bestalde, XVIII. mendean Gobernu zentrala saiatu zan Bizkaian gobernu monarkikoak izentautako agintari espainiarrak ezartzen eta izentetan Bizkaiko lurraldean lan egiteko, euren jurisdikzinoa edegiteko. Aldundia kasu guztietan neurri horreen kontra azaldu zan, izan be, bizkaitarren ustez neurri hori Foruaren kontra egoan eta ez zan bidezkoa eta horren kontra burrukan egin eben.
Espainiako Gobernua Bizkaiko autogobernua egoera larrian jarten saiatu zan, batez be, kontrabando eta aduana kontuetan. Sektore bi horreetan Estaduak diru asko galdu eikean, halanda ze, aduanen kontrol osoa nahi eben. Gogoratu behar da esangura horretan Balmasedan eta Orduñan barrualdeko aduanak egozala. Horren ondorioz, Bizkaiak bere aduana-sistema propioa eban eta Bizkaitik inportetan ziran produktuek ez eben muga-zerga errekargurik ordaindu behar, izan be, bizkaitarren artean merkataritza librea bermatzen zan. Dana dala, Madrilgo politikariek nahiago izan eben ordekari bat bialtzea kontrabandoaren arazoa ikusarazoteko. Beraz, 1740an Monarkiak Manuel Orcasitas izentau eban, Itsas-Kontrabandorako ordezkari nagusia. Bizkaiko agintariek adierazo eben Foruan agertzen ez zan figura bat zala eta neurriaren kontra azaldu ziran, baina ezertarako be ez.
Beste alor batzuetan agintari espainiarrak eta bizkaitarrak ados jarri ziran. Esaterako, Aldundiak eskumen politikoa eban eremuetan ez zan aparteko arazorik egon eta Gobernu zentralak proponidutako eta egindako erreformak aurrera atara zituen. Ganera, gobernu zentrala kasu gehienetan euren erreformak Foru-ordenamendura moldatzen saiatu ziran burrukak ebitetako.
XVIII. mendearen beste ezaugarri bat izan zan Aldundiko diputaduek hartu eben botore izugarria. Eremu judizialean Korrijidorearen eskumenak kentzen saiatu ziran, baita kasu askotan lortu be. XVIII. mendean zehar Korrejidoreek Diputaduek eta Aldundiak hartzen egozan protagonismoa salatu eben. Horrezaz gan, Aldundiak ogasun kontuetan kontrol osoa lortu eban eta udalerriak modu zorrotzagoan kontroletan hasi ziran. Holan, Aldundiak Bizkaiko lurraldearen boterea lortu eban.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!