Argiñetako nekropolia

Erabiltzailearen aurpegia Egoitz Campo 2025-04-22 10:31   Antxinakoak Geurera

Leku magikoa da.

Argiñetako nekropolia (Argazkia: Elorrioko Udala). | Ikusi handiago | Argazki originala

Argiñetako nekropolia Bizkaian dagoan Goi Erdi Aroko nekropoli garrantzitsuenetakoa da. Elorrion dago eta Iberiar peninsulan bisigodoek gobernetan eben garaiko errastuak topau dira.

Hilarri eta hilobi nahiko esanguratsuak dagoz baseleizearen barruan eta kanpoan. Adituen eretxiz, k.o. VII. eta IX. mende artekoak eta Oiz menditik hartutako hatxakaz egin zituen. Bost hilarrietatik lauk forma biribila dabe eta bosgarrenak triangularra eta Pirineotan topautako beste estela batzuekaz erlazionau dira. Metro bi inguruko 20 hilobi be dagoz.

Hilobiak bisigodoen garaikoak dira, baina hilarriak erromatarren garaikoak edo zaharragoak. Horreek guztiak sakabanatuta egozan Elorrioko hainbat auzotan, baina XIX. mendean bertoko abade batek danak batu zituan egun dagozan lekuan.

Inskripzino batzuk be topau dira. Lehenengoan, ondokoa irakurri daiteke: Obiit F(a) ¯m(u)l(u)s¯d(e)i Paterna XVII k(l)ds Augustas (Aita zana hil zan, jainkoaren mirabe, abuztuaren 17an). Bigarrenean, barriz, ondokoa: In De(i) Niomine Momus in copore bibentem /in era DCCCCXXI mi fecit/ ic dormit (Jainkoaren izenean, Momus 921. urtean hemen lo egiten dau). Azken izen hori, inguruko buruzagi baten izena zala pentsetan dabe, akaso Bizkaiko Jaurerriko jaun nagusi bat edo aurrerago aitatuko dogun bezela Iruñeko Erreinuko ordezkari bat.

Hilobi batean lurperatzen ziran personak, jakina, gari horretako gizartean botere nahikoa eben. Halanda ze, persona arruntak lurrean lurperatzen zituen eta askotan, pilatuta. Beste alde batetik, nekropoli ha Bizkaian kristautasuna ezartzen hasi zaneko lehenengo errastuetako bat da. Lehen aitatu dogun bezela, hilarritan agertzen diran sinboloak eta sinbologiak kristinautasuna ezarri baino lehenagokoak dira, beraz, garaien arteko espazio bateratua da. Euskal Herrian, Goi Erdi Aroko ondoen konserbautako nekropolia da. Etorkizunean, ikerketek, bisigodoei buruzko informazinoa emongo dabe.

Jakin badakigu, k.o. IX. eta X. mendeetan Durangaldea Iruñako Erreinu barriaren menpe egoala edo behintzat, kontrolpean. Horregaitik, historialariek pentsetan dabe Argiñetan lurperatu ebela Momo izeneko buruzagia, Nafarroako merinoa zala eta Iruñeko Erreinuaren eta erregearen izenean Arginetako ingurune guztiak gobernetan zituala.

Holan, leku horretara bagoaz historia arnastu eta denporan atzera egiteko aukerea izango dogu. Leku magikoa da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu