Euskal Herriko bertsolari gazteak batuko dira Saran bagilaren 10ean
2017-05-22 09:08 BertsolaritzeaEskolarteko txapelketako finala goizeko 11:00etan hasiko da trinketean eta ondoren jaia antolatu dabe.
Ertza, Ici'Bas eta Maduixa saritu ditu Leioako Umore Azokeak
2017-05-22 08:50 KultureaKalidadeari eta ikus-entzuleen kopuruari jagokenez, urteotako edizinorik arrakastatsuenetako bat izan da aurtengoa, antolatzaileen esanetan.
Koldo Zuazo: ‘Herri bakotxean erabilten dan berbetea jagon, landu eta babestu behar da’
2017-05-22 08:24 BarriketanHizkuntzalaria eta EHUko irakaslea.
Chris Claremont, Getxoko Komiki Azokako konbidadu nagusia
2017-05-22 08:17 azokakChris Claremont gidoilari ezagunak, X-Men modernoaren sortzaileak, zemendiaren 3tik 5era ospatuko dan Getxoko Komiki Azokan parte hartuko dau.
Poloniako Wroclaw urian erresidentzia artistikoak egiteko deialdia zabaldu dau Etxepare Institutuak
2017-05-19 13:26 KultureaIgaz Europako Kultura Uriburu izandakoan euren proiektuak egin ahal izango ditue euskal artista bik.
Espresionismo abstraktuari soinu bandea ipiniko deutso Guggenheimek
2017-05-19 12:19 MusikeaKoadroetan ikusten dabenetik abiatuta, jazz musikariek inprobisau egingo dabe gaur Bilboko Plaza Barrian egingo dan saio berezian.
Ezarritako helburuak bete arren, argi-ilunak izan ditu Donostia 2016k
2017-05-19 11:49 KultureaEuropako Kultura Uriburutzearen ganean egindako balorazino independentearen emoitzak publiko egin ditue.
‘De mar a mar - Pirineos del circo’ programan parte hartzeko deialdia edegi dabe
2017-05-19 11:36 KultureaZirku garaikidearen sorkuntzeari eta zabalkundeari laguntzinoa emotea dau helburu egitasmoak eta irailaren 1era arte emon leiteke izena.
Ernesto Pratek 'Telleria eta gero, zer?' liburua argitaratu dau
2017-05-19 09:19 KultureaMisterioa eta espekulazinoa dira Elkar argitaletxeagaz plazaratutako nobela baltz honen oinarri biak.
Koldo Larrañaga historialariak bere artxiboa emon deutso Euskaltzaindiari
2017-05-19 08:29 Euskerea berbagaiDohaintzan jasotako agiri, artikulu eta liburuak katalogauko ditu orain Akademiak.
Bilboko Arte Eder Museoak eta Gondra-Barandiaran Fundazinoak hartu-emonak sendotu ditue
2017-05-18 13:32 KultureaMuseoaren Patronatuan sartu da Fundazinoa eta, horri esker, jarduera gehiago antolatuko ditue alkarregaz.
Balerdi Balerdi taldeak 'Galtzen ikasteko metodoa' diskoa argitaratu dau
2017-05-18 12:17 MusikeaRock estiloagaz batera tonu ironikoa eta jostalaria nagusitzen dira kantu guztietan.
Bizkaiko Jantzari Eguna ospatuko dabe domekan
2017-05-18 11:14 KultureaHerrialde osoko 78 talde alkartuko dira Trapagaranen.
2017ko Bertsomovie-ko lehen saria 'Hartza zu', Txakur gorriarenak irabazi dau
2017-05-18 10:51 BertsolaritzeaBeste urtebetez bertsomovie original eta politak ikusteko aukerea izan da aurten be eta, danetara, 11 lan jaso ditue.
Udabarriko Kontzertuen Zikloari ekingo deutso Bilboko Udal Bandeak barikuan
2017-05-18 09:58 MusikeaArenaleko kioskoko emonaldietan, José R. Pascual-Vilaplana eta Iñaki Urkizu ibiliko dira zuzendari, txandaka.
Gero eta hurrago maiatzaren 28an Mungian izango dan 2017ko Ibilaldia
2017-05-18 09:43 Euskerea berbagai50. urteurrena ospatzen dago Mungiako eta inguruko herrietako 1.000 ikasletik gora dituan ikastolea eta egun Bizkaiko Ikastola handienetako bat da.
Antxinako gizakiaren inguruko erakusketea Bizkaiko Arkeologi Museoan
2017-05-18 08:37 KultureaJuan Luis Arsuaga doktoreak diseinautako espazio horretan, Atapuercako eta Lezetxikiko hazurrak ikusi leitekez, besteak beste.
Bizkaiko Taldekako Txapelketako finalaurrekoak hasiko dira asteon
2017-05-17 13:55 BertsolaritzeaHiru kanporaketa izango dira, eta lehenengoa barikuan jokatuko da, Berrizen.
Eragin Linguistikoaren Ebaluazinorako tresna barritua aurkeztu dau UEMAk
2017-05-17 12:46 Euskerea berbagaiUrigintzeak eta lurralde antolamenduak euskeran daukien eragina aztertzeko sistemea hobetuta dakar Udalerri Euskaldunen Mankomunidadeak.














Aupa,zelan?
Besterik gabe, Funikularrak Trapagarango Escontrilla eta Larreineta auzoa lotzen ditu. La Arboledara joateko funikularretik bertotik urteten den autobusa...
»» Larreinetako funikularra