Gaur jarriko dabe martxan Mungiako Asau Barik! gazte ginkanea

Bizkaie! 2016-02-19 10:19   Euskerea berbagai

Mungiako Gazteguneak gidatutako ekimen barri honek herriko euskerea eta ingurua ezagutzea sustatzen dau dinamika ludiko eta parte-hartzaile baten bidez. Bestetik, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzearen babesa dauen proiektu honek euskerazko teknologia barriak ezagutzea ahalbidetzen dau, horreen erabilerea modu praktiko baten bultzatuz.

Iheskide musika taldeak amaitutzat jo dau bere ibilbidea

Bizkaie! 2016-02-19 09:57   Musikea

Sare sozialen bidez Iheskideko taldekideek azaldu dabenez, eguneroko konpromiso eta zailtasunek ez deutsie aurrera egiten itxi. 2004tik egon da martxan Elorrioko taldea, hasieran Ihesbide izenagaz eta, ondoren, Iheskide legez. 2006an kaleratu eben lehenengo maketea eta, harrezkero, beste lau disko atara ditue.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Nerea Arrien lekeitiarrak irabazi dau XXXIV. Lizardi Saria

Bizkaie! 2016-02-19 09:40   Kulturea

Nerea Arrien Elordi (Lekeitio, 1976) irabazi dau aurten Zarauzko Udalak antolatutako Lizardi Saria. Hamalau lan aurkeztu dira aurten, eta Nerearena nabarmendu dau Yolanda Arrietak, Alexander Gurrutxagak eta Miren Agur Meabek osotutako epaimahaiak. Bigarren urtez jarraian, beraz, bizkaitar batek eskuratu dau Lizardi Saria: igaz Alaine Agirre bermeotarrak irabazi eban Hau ez da zoo bat! lanagaz.

Nik West, The Inspector Cluzo, Capsula, Mamba Beat eta Mocker's Mundakan aurten

Bizkaie! 2016-02-18 17:39   Musikea

Garagarrilaren 28, 29 eta 30a gero eta hurrago dagozanez, egun danatarako abonoa 55 euroan erosi zeinke oraindino; laster 60 euroan egongo da salgai. Sarrerak Mundaka festibal webgunean, Kutxabanken webgune eta kutxazainetan, Ticketmaster, Fnac, Halcón Bidaiak eta Viajes Amaiaren bulego guztietan dozuez eskuragarri.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Batean hotz, bestean bero, zoro-moro

Angel Dominguez 2016-02-18 16:59   Begi betegarri

Errefuxiatuen egoera gordina erakusten dauen argazki bati emon deutsie World Press Photo saria

Bizkaie! 2016-02-18 16:26   sariak-autortzak

Warren Richardson argazkilari australiarrak Serbia eta Hungaria bereizten dituan hesian ateratako irudiak irabazi dau 2015eko World Press Photo argazkilaritza sari entzutetsua. Bizimodu barria itxaropen zuri-baltzezko argazkiak modu gordinean erakusten dau Europara igesean datozan errefuxiatuen eguneroko latza. Ganerako kategorietan, Daniel Garcia de Olza nafarrak sari bi eskuratu ditu, Jentea ataleko bigarrena eta hirugarrena hain zuzen.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Azkuna Zentroak IX. Gutun Zuria-Letren Nazinoarteko Jaialdia hartuko dau apirilaren 19tik 24ra

Bizkaie! 2016-02-18 14:42   Kulturea

Azkuna Zentroak Gutun Zuria-Bilboko Letren Nazinoarteko Jaialdiaren bederatzigarren edizinoa hartuko dau apirilaren 19tik 24ra. Jaialdi hau hitzordu garrantzitsua da literatura zaleentzat gaur egungo literaturako idazle ezagunenak hurretik ezagutzeko aukerea emoten deutselako.

LGTBI alkarteek dokumentazino-zentro birtual bateratua sortu dabe

Bizkaie! 2016-02-18 14:11

Eusko Jaurlaritzearen Berdindu zerbitzuagaz batera sortu dabe sareko dokumentazino-zentroa Aldarte, EHGAM, Errespetuz, Gehitu eta Guztiok alkarteek. Lesbiana, gay, transexual, intersexual eta bisexualei lotutako agiri, argazki, audio eta antzekoak batzen dira artxibo berezi horretan, gizarte guztiak eskura euki daiazan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Donostia 2016k eta UPV/EHUk 'Tirabirak / Tiras que aflojan' erakusketea aurkeztu dabe gaur

Bizkaie! 2016-02-18 13:59   Kulturea

Gaur Bilboko Bizkaia Aretoan Tirabirak / Tiras que aflojan egitasmoa aurkeztu dabe, gure iragan gatazkatsua jorratu daben bineten ganeko erakusketea. Martiaren 8ra arte Bilbon egon ondoren, Donostia, Baiona, Iruñea eta Gasteizko hainbat tokitan egongo da ikusgai.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Erromeria giroa albo batera itxi barik, diskoa atara dau Garilak 26-k

Dabi Piedra 2016-02-18 13:06   Musikea

Jaigune eta ospakizunetan joteko jaio zan Garilak 26 eta, izakera horri uko egiten ez deutsien arren, estudioko diskoa atarateko pausua egin dabe, Baga Biga zigiluagaz. Eurek sortutako abestiez hornidutako lan horri Adrenalinaren zain izenburua emon deutsie. Rock doinuak erromeria giroagaz buztartu ditue eta kolaboratzaile ugariren laguntzinoa euki dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Fran Lasuen, Francisco de Borja eta Gorakada zein Markeliñe antzerki taldeak, XIX. Max Sarien hautagaien artean

Bizkaie! 2016-02-18 11:23   Kulturea

Arte Eszenikoen XIX. Max Sarien Antolakuntza Batzordeak aditzera emon dau lehian diran 22 kategoriei eutsiko deutseen hautagaien zerrendea. Helburua, emonaldi guztietan lez, antzerki zein jantzearen munduko profesionalen doe eta birtuteak sustatzea eta saritzea da, eta, bide batez, denporaldiko ikuskizunei be bultzada bat emotea.

'Kevin McClouden Grand Tour' dokumental-berbaldi zikloa Bilboko Berreginen Museoan

Bizkaie! 2016-02-18 10:06   Kulturea

Dokumentalaren lau atal aurkeztuko dira. Lehenengoa, Frantzia eta Italiako iparraldea gaur bertan, hilak 18, ikusi ahal izango da, 18:00retatik aurrera. McCloudek bere heroietako baten pausuei jarraituko deutse: Iñigo Jones arkitektoaren pausuei. Martiaren 17an, Florentzia eta Erroma izango da atala. Apirilaren 14an, Erroma, Napoli eta Ponpeia izango dira protagonista eta maiatzaren 12an, barriz, Greziaren txandea izango da.

Ahozko adierazpen artistikoak Bilboko 2. barrutian, 'Istorio Biziak' programearen eskutik

Bizkaie! 2016-02-18 09:47   Kulturea

Bilboko Udalaren Kultura Sailak antolatuta, ahozko kontaketan oinarritutako adierazpide ugari entzun ahal izango ditue Bilboko 2. barrutiko auzotarrek eta hara hurreratzen diranek. Zezeilaren 22tik martiaren 6ra bitartean, egitarau bete-betea dakar Istorio Biziak programeak: Ipuin-kontalariak, antzerkia, bertsoak, hip-hopa, ikus-entzunezko saioak eta abar. Umeek zein helduek disfrutetako moduko egitaraua atondu dabe.

Lauro ikastoleak 50 urte beteko ditu aurten

Bizkaie! 2016-02-17 17:30   Kulturea

Aurten beteko da Lauro ikastolea legeztatu zaneko 50. urteurrena. Orduan Resurreccion Maria Azkue eban izena eta bi hizkuntzatan, euskeraz eta gaztelaniaz, eskolak emoteko legeztatutako lehenengo ikastolea izan zan. Euskaltzaindiaren babesagaz lortu eban.

Patxi Saezen ikuspuntua: 'Euskerea, beharra da gakoa'

Patxi Saez 2016-02-17 16:27   Euskerea berbagai

Patxi Saez soziolinguista eta Azpeitiko Udaleko Euskera Patronatuko arduradunak Euskaltzaindiaren jardunaldian parte hartu eban joan dan barikuan. Bertan, euskerearen geroaz gogoetea egin eben aditu ugarik eta datozan urteetarako paradigma barriaren beharra azpimarratu eben, hizkuntzearen etorkizuna ziurtetako. Jardunaldian berak esandakoak laburbatzen dituan artikulua bialdu deutso Saezek Bizkaie!-ri.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Urre bilatzaileak Mongolian (eta II)

Zigor Aldama 2016-02-17 14:37   Bidaide

Urrea herrialdetik kanpora eroatea galarazoten dogu eta meatzaritzako beste multinazional batzuek eta beste ninja batzuek ez bezela, ingurumena jagoten dogu, ahalik eta gitxien kutsatzen saiatzen gara eta Asia Foundation erakundeagaz alkarlanean programa berezi bat abiarazo dogu beren-beregi eregitako instalazinoetan lurra birziklatzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Busturialdea nagusitu da Bertsolari Gazteen BBK Txapelketako lehenengo saioan

Bizkaie! 2016-02-17 14:32   Bertsolaritzea

Gaur goizean hasi da, Igorreko Kultur Etxean, Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK Txapelketako 24. edizinoa, Arratiaren eta Busturialdearen arteko kanporaketeagaz. Busturialdekoek lortu dabe puntuazinorik onena (438,5 puntu, arratiarren 336en aldean) eta, hortaz, finalaurrekoan izango dira.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Sexu askatasunaren alde Afrikan egiten dan lana, Bilboko kaleetan ikusgai

Dabi Piedra 2016-02-17 13:36   Kulturea

Bilboko Zazpi Kaleetako, San Frantziskoko eta inguruetako 27 denda eta tabernatan argazkiak ipini ditue, Afrikan homofobiaren aurkako burrukearen nondik norakoak erakusteko. Zinegoak jaialdiaren kontura antolatutako erakusketea da, Amnesty International erakundeagaz alkarlanean eta auzoetako alkarteen laguntzinoagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Euskal Kostaldeko Museoen Sareak jarduera berezi ugari antolatuko ditu martian

Dabi Piedra 2016-02-17 13:03   kulturbiz

Euskal kostaldeko altxorrak lelopean, makina bat ekintza egongo dira Gipuzkoa eta Bizkaiko 32 museo eta gune kulturaletan. 150 jarduerako egitarauaren bidez, Euskal Kostaldeko Museoen Sareak bertoko ondare kulturala zabaldu nahi dau herritarren eta turisten artean. Dobako txartela be sortu dau erakunde horrek, deskontuak eta abantailak emoten dituana.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Igorren eta Antzuolan Bilbao Mendi Film Festivaleko ale onenak ikusteko aukerea

Bizkaie! 2016-02-17 11:58

Igaz be Igorren egin eban geldialdia Mendi Tourrak, eta orduko arrakasteari jarraipena emonaz aurtengorako pelikula kopurua zortzira handitu da. Ganzabal Mendi Taldeak eta Igorreko Kultur Etxeak babestuta, eta Zineuskadi eta Poloniako Kultura Institutuaren laguntzinoagaz, egingo dira saioak (Hilaren 19an eta 26an) Kultur Etxeko Lasarte Aretoan, 20:00etan hasita. Sarrerea doban izango da.

»» Ikusi argazki guztiak (3)