2017-2021 aldirako organigramea eguneratu dau Euskaltzaindiak
2017-07-27 11:39 Euskerea berbagaiRoberto Gonzalez de Viñaspre eta Miriam Urkia izango dira Arabako eta Gipuzkoako ordezkariak.
Barne jardunaldiak amaitu ostean, eta lau urterik behin egiten dan moduan, finkatuta geratu da Akademiaren 2017-2021 aldirako Organigrama Akademiko barria. Urte horretako ataletako helburuak eta jarraibideak ezarri ditue, Euskaltzaindia 2021 Plan Estrategikoan.
Denpora-tarte honek bete-betean hartzen dau mendeurrena (2018-2019), eta Akademiak egiturea barriztau eta sendotu nahi izan dau, data esanguratsu horri begira. Holan, batzorde suntsikor bat eratu dau Akademiak eta mendeurrenean egingo diran ekitaldiak eta egitasmoak sustatzea eta koordinetea izango da batzorde horren helburua.
Beste barrikuntza bat be badakar organigrameak, Akademiak erabagi dauelako bere sasoian eban Lege batzordea barriro eratzea. Aldaketa honen asmo nagusia da Euskaltzaindia XXI. mendearen eskakizunetara eta euskal hiztunen beharretara egokitzea, funtzionamendua hobetzea eta euskerearen lurralde guztietan gizarteari egiten deutson ekarpena indartu eta areagotu.
Arabako eta Gipuzkoako lurralde-ordezkari barriak izentau ditue. Aurrerantzean, Roberto Gonzalez de Viñaspre izango da Euskaltzaindiaren Arabako ordezkaria, eta Miriam Urkiza, barriz, Gipuzkoakoa. Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko ordezkariak orain artekoak izango dira, hain zuzen, Andres Iñigo eta Xarles Videgain.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!