Raquel Asensi eta Alfonso Alvarezen erakusketea ipini dabe Batzar Nagusien aretoan
2016-02-12 14:11 KultureaAlfonso Alvarezen marrazki eta pinturek bat egin dabe Raquel Asensiren zeramikeagaz eta argazkiakaz, Bizkaiko Batzar Nagusiek Bilbon daukien egoitzako beheko solairuan. Nomada izenburuko erakusketea EHUren eta Batzar Nagusien arteko lankidetzeari esker antolatu da eta zezeilaren 26ra arte ikusi ahal izango da, doban.
Hemen dira Eibarko Antzerki Jardunaldiak
2016-02-12 11:44 Kulturea2016ko zezeilaren 12tik martiaren 16ra egingo dira aurten Eibarko Antzerki Jardunaldiak. 39. edizino honetan kolore ugariko 20 talde eta 22 emonaldi izango dira, Coliseo Antzokian eta Hezkuntza Esparruko Antzokian.
Artea neurtuko dabe San Balendin egunean Zeanuriko Eleizondon
2016-02-12 10:02Goizeko 11:30ean mezea izango da Andra Mari parrokian; meza ostean, San Balendinen irudia parrokiatik 50 bat metrora dagoan ermitara eroango dabe prozesinoan, datorren urtera arte bertan ixteko, eta jarraian ermitearen aurreko artearen neurketeari ekingo deutsie. Neurketearen aktea sinatu eta gero, aurtengo maiordomoak, datorren urtekoari agiri-liburua eta ermitearen giltzea pasauko deutsoz.
Disko barria plazaratu dau Pier Paul Berzaitzek, Xabier Lete gogoan
2016-02-12 09:51 MusikeaKantari zuberotarraren ibilbidearen erakusgarri diran 13 abesti dakarz Egunsentiaren kantak diskoak. Joxan Goikoetxeagaz batera sortu dau diskoa Pier Paul Berzaitzek, haren Aztarna produkzino etxearen zigiluagaz. Berzaitzek ezagun egin dituan kantak, bersinoak zein orain arte argitaratu barik euki dauen doinuren bat dagoz lan barrian. Xabier Leteren poema batzuei musikea ipini deutse, ganera.
Chvrches, Slaves, InHeaven eta Love of Lesbian taldeek lehen aldiz joko dabe Bilbao BBK Live jaialdian
2016-02-11 17:04 MusikeaGaur jakin dogunez, Britainia Handiko Chvrches, Slaves eta InHeaven taldeen eta Estaduko Love of Lesbian taldeek lehen aldiz joko dabe garagarrilaren 7an, 8an eta 9an Kobetamendiko jaialdian. Orain arte hogei taldek baino gehiagok baieztatu dabe Bilbao BBK Live jaialdian egongo dirala.
Udalak Bilboko gazteak batu ditu, Bilborock gunearen erabileren eta jardueren proposamenak entzuteko
2016-02-11 16:52 KultureaAbenduan hasi zan #BilborockLab izeneko parte-hartze prozesu hori eta zapatuan, hilak 13, amaituko da, topaketa bategaz. Datozan urteotan Bilborock aretoak hartuko dauen norabidea zehazteko, gazteen eretxia entzun nahi dau Bilboko Udalak prozesu horretan. 150 gazte inguruk parte hartu dabe.
Euskerearen erabilerea areagotzeko eta sendotzeko hiztegi barriak aurkeztu ditue
2016-02-11 16:36 Euskerea berbagaiHizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak euskerearen erabilerea areagotzeko eta sendotzeko hiztegi barriak aurkeztu ditu gaur goizean Donostian. Hiztegi guztiak on line konsultau daitekez hemen.
Gorbeiako gune turistikoaren irudi barria eta telefonorako aplikazinoa aurkeztu ditue
2016-02-11 13:51Gorbeiako Parke Naturalaren inguruan dagozan herri eta eskualdeetara datozan bisitarientzako irudi erakargarriagoa sortzea eta bertako ekitaldien agenda osotua eskuragarri ipintea dira Gorbeia Gune Turistikoa erakundearen asmoak. Horretarako, logotipo modernoago bat sortu eta eskuko telefonorako aplikazinoa martxan ipini dabe.
Bizkaiko Foru Liburutegiak 37 ekintza sartu ditu 2016ko egitarauan
2016-02-11 12:56 kulturbizLiteraturea ardatz dala, baina sormenaren beste esparruak be aintzat hartuta, askotariko programazinoa antolatu dau Bizkaiko Foru Liburutegiak aurtengo urterako, Lorea Bilbao Bizkaiko Kultura diputaduak azaldu dauenez. Erakusketak, saio literarioak, berbaldiak, lehiaketak eta abar egongo dira. Edade eta gustu guztietarako proposamenak dirala ziurtatu dau Bilbaok, euskeraz zein gaztelaniaz.
Euskal ordezkaritza zabala Berlinalen
2016-02-11 11:42 BarriakBasque Audiovisual, ikus-entzunezko euskal sektorearen markea, Berlinale, Berlingo Nazinoarteko Zinemaldian izango da, Eusko Jaurlaritzearen eta Zineuskadiren eskutik. Gaur hasi eta zezeilaren 20ra bitartean, ikus-entzunezko 32 euskal proiektuk osotzen daben katalogo zabala aurkeztu eta ezagutarazoko da nazinoarteko zinema jaialdirik nagusienetako honek eskaintzen dauen erakusleihoan.
'Euskerea Foru Aldundien ibilbidean' jardunaldia egingo da Bilbon, zezeilaren 19an
2016-02-11 09:43 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiak, Sabino Arana Fundazinoak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiak antolatuta, Euskerea Foru Aldundien ibilbidean izeneko jardunaldia egingo da Bilbon, zezeilaren 19an. Euskereak euskal herritarren erakunde-bizitzan izan dauen erabileraz hausnartuko da.
Euskereari hegoak emoteko eskatu deutse Bizkaiko Foru Aldundiak gizarteko eragileei
2016-02-11 09:32 Euskerea berbagaiUnai Rementeria Ahaldun Nagusia buru dala, ekitaldi jentetsua egin dabe bart Bilboko Euskalduna jauregian eta, bertan, gizartean eta kulturan euskerea lantzen daben eragile ugaritako ordezkariak egon dira. Euskerearen aldeko konpromiso publiko eta sinbolikoa hartu dabe danek eta herritar guztiei euskerara hurreratzeko deia egin jake.
Azkuna Zentroak gure oraina eta gure gizartea oinarri dituan 'fluxesfeverfuturesfiction' erakusketea aurkeztu dau
2016-02-10 17:41 KultureaAzkuna Zentroko fluxesfeverfuturesfiction erakusketeak oraina dau ardatz, gure gizartea, gure existentzia ulertzeko funtsezkoa dan osogai bat, besteak beste, ekonomia. Gurea lako gizarte kapitalista batean, ekonomia edonon eta edonoiz dago agirian. Gure ohiturek eta jokabideek, gure presentziak berak ekonomia dabe jomuga, eta ekonomiaren menpean gagoz.
Erakusle kopurua sekula baino handiagoa izango da Berdeago azokearen aurtengo edizinoan
2016-02-10 16:33Laugarrenez egingo da, zezeilaren 19tik 21era, Berdeago azokea, Durangoko Landako gunean. Aurten, 73 erakusle batuko dira Euskal Ingurugiro eta Iraunkortasun Azokan, sekula baino gehiago. Egitarauari jagokonez, barrikuntzetako bat Film Berdea Gunea izango da, ingurugiroagaz eta iraunkortasunagaz loturea daukien filmentzako espazioa.
Zinegoak jaialdiak kalera urten gura dau, ekitaldi ugariren bidez
2016-02-10 13:38 BarriakZezeilaren 22tik 29ra egingo da Zinegoak, LGTB zinemearen Bilboko jaialdia, baina aurretik be ekitaldi piloa egongo dira. Zinemaldiagaz batera, argazki erakusketak, kontzertuak eta familientzako jarduerak antolatu ditue, programazinoa herritar guztiei zabaltzeko asmoz. Jaialdia amaitu eta gero, 27 herritan proiektauko ditue filmak, Zinegoak hedapena programeari esker.
Ironia literaturan gaia ardatz hartuta, David Safier eta Joaquin Berges idazleak aurrez aurre izango doguz Bilbon
2016-02-10 12:02 KultureaEztabaidak literatureagaz, jentaurreko barriketaldi lasaiaren bitartez literaturako zenbait gai jorratzea proponiduten dauen Bidebarrieta Kulturgunearen ekimenak, Maldito karma edo Jesús me quiere lako argitalpen arrakastatsuak idatzi dituan David Safier idazle alemana eta Joaquín Berges egile aragoitarra alkartuko ditu.
'Airakurri' webgunea sortu dabe irakurzaletasuna bultzatzeko asmoagaz
2016-02-10 10:07 kulturbizAirakurri izeneko kanpainea jarri dau bigarrenez martxan Euskal Editoreen Alkarteak, gaztetxuen artean irakurzaletasuna piztu eta indartzeko asmoagaz; helburua da ikastetxe guztietako DBH 2. mailan dagozan neska-mutikoek liburuak irakurri eta iruzkinak idaztea irakurketa horreei buruz. Komentarioak webgune batera bialdu beharko dira zezeilean eta martian zehar, epaimahai batek onena aukeratuko dau gero, eta horrek saria irabaziko dau.
Luis Moralesen koadroen erakusketea ipini dabe Bilboko Arte Eder Museoan
2016-02-10 09:42 KultureaTeknika bikaineko margolaria izan zan arren, bere sasoiko beste artista batzuk baino ahaztuago dago Luis Morales (1510/1511-1586). Haren obrea sakonago aztertzeko asmoz, 54 artelaneko erakusketa monografikoa aurkeztu dau Bilboko Arte Eder Museoak. Madrilgo Prado eta Bartzelonako Museu D´Art Nacionalegaz alkarlanean sortutako proiektua da. Maiatzaren 16ra arte egongo da erakusketea Bilbon.
Bizkaiko Foru Aldundiak 400.000 euro banatuko ditu euskerazko aldizkariak bultzatzeko
2016-02-09 17:20 Euskerea berbagaiLekuan lekuko informazinoa emoten daben euskera hutsezko agerkariak babesteko onartu dau Bizkaiko Foru Aldundiak diru-laguntzinoen programea. Euskerea esparru guztietara zabaltzeko sektore estrategikoa da aldizkariena Aldundiaren ustez, herritarrakana heltzeko bide zuzena dira eta. Guztira 400.000 euro banatuko dira 2016an.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...