Bertsolaritza zientifikoaren ganeko ikerketa proiektu sari bi eskainiko ditue

Bizkaie! 2017-07-18 09:25   Bertsolaritzea

EHUko Mikel Laboa Katedreak eta Mintzola Ahozko Lantegiak martxan jarri dabe egitasmoa eta parte hartzeko epea urriaren 15era arte egongo da zabalik.

Geroko tesiei eta ikertzaile gazteei edota hasibarriei bultzadea emoteko asmoagaz sortu ditue sari bi honeek. Ikergai nagusia bertsolaritza zientifikoa izango da eta aukeratutako proiektu biak gauzatzeko 2.000 euroko diru-laguntzinoa eskainiko dabe.

Bertsolaritzea edozein jakintza alorretik aztertu ahal izango dabe parte-hartzaileek eta antolatzaileek argitu dabenez, master-amaierako lanen proiektuak lehenetsiko ditue, nahiz eta beste ikerketa-monografiko batzuen lanak be onartuko diran.

Esangura horretan, proiektua unibersidadeko irakasle doktore batek bermatu beharko dau.

Eskariak egiteko epea urriaren 15ean amaituko da eta handik hilebetera ebazpena argitaratzea espero dabe antolatzaileek.

Parte hartzeko informazino guztia Mintzola eta EHUko webguneetan dago eskuragarri.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu