Udako olgetalekuak jarri ditue martxan Bilboko auzoetan
2017-07-13 10:51 Kulturea3 eta 11 urte bitarteko ume eta nerabeek 3.025 plaza izango ditue urian.
Igaz egin eben legez, Bilbok olgetaleku programa bakarra eta integratzailea eskaintzen deutse herritarrei egunero, udan, alkarbizitzako espazio ludikoa sustatzeko asmoagaz. Bertan, gaztetxuenek harreman barriak egiteko aukera dabe, dibersidadearen onarpena sustatuz.
Gizarte Ekintza sailak eta Gazteria eta Kirol sailak alkarregaz landu eta diseinau dabe 3 eta 11 urte bitarteko umeentzat eta guztira 3.025 plaza eskaini ditue edade-tarte horretarako. 2016tik, udalak oporrak modu aktiboan bete eta, aldi berean, elikatzeko beharrizanak bete behar dituen umeen izenak emon ditu udako olgetalekuetan. Antolaketearen aldaketa horregaz, eguneko udalekuetako ordutegia goizeko 09:00etan hasi eta arrastiko 16:30ean amaitzen da, sartzeko eta urteteko malgutasunagaz, familia eta lana buztartu ahal izateko. Ekimen honen azken helburua datozen urteetan udalekuetako eskaintza bakarra edade guztietara zabaltzea da, 3 urtetik 16 urtera.
Olgetalekuetan umeen eta gazteen hezkuntza eta gizarte prozesuan laguntzen daben dinamikak egiten dira. Udako guneok aukerea emoten deutsie txikitxuenei jarduera ludikoakaz eta kirolakaz gozetako oporretan. Ganera, proponidutako programazinoagaz euskerea eta ingelesa aisialdian be erabiltea sustatu nahi da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!