'Estiu 1993'
2017-07-17 10:32 Zinema kritikakUme baten ikuspegitik bizitzea zelakoa dan islatzea benetako erronka gatxa da. Beste batzuk saiatu dira hori egiten eta emoitzea desbardina izan da. Carla Simonek lortu dau, era bikainean lortu be.
-Zuzendaria eta gidoilaria: Carla Simon.
-Aktoreak: Laia Artigas, Bruna Cusí, David Verdaguer, Paula Robles, Paula Blanco, Etna Campillo.
-Herrialdea: Katalunya.
-Iraupena: 96 min.
-Generoa: Dramea.
-Balorazinoa: 5/5.
Carla Simonek sei urte zituan bere ama IHESak jota hil zanean. Hiru urte lehenago bere aita be hil zan, gaixotasun beragaitik. Ama hil eta gero, uria laga eta osaba eta izekogaz bizitera joan zan, baserrira. Uda horretan bizitakoa, familia barrian eta eremu barrian adaptazino-garai gatx ha, kontatu dau Simonek bere lehengo film luze honetan.
Ume baten ikuspegitik bizitzea zelakoa dan islatzea benetako erronka gatxa da. Beste batzuk saiatu dira hori egiten eta emoitzea desbardina izan da. Carla Simonek lortu dau, era bikainean lortu be, opera prima batean.
Laia Artigas da Carla Simonen alter-egoa. Neskato horrek bere begiradeagaz lortzen dauena sinistezina eta miresgarria da. Begiratzegaz bakarrik bere nahasmena, bildurra, mina eta poza helarazoten deusku. Bere ondoan, 3 urteko neskato bat dabil, ahizta txikia, zoragarria, pantailearen aurrean naturaltasun itzelagaz.
Personaia bi honeen bidez eta zehaztasun txiki batzuk tarteko dirala, zuzendariak bizitzea bere osotasunean harrapatzen dau: umezaroa, heriotzea, jeloskortasuna, familiaren arteko harremanak, bildurrak…
Kontuak kontu, hunkigarria, distiratsua eta mirestekoa da filma.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!