Euskal musikea eta tresnak ardatz 2017ko Gaztemundun

Bizkaie! 2017-07-17 07:58   Euskaldunak munduan

Hautatutakoen artean, 13 Argentinakoak dira, beste bi txiletarrak eta hamabosgarrena Uruguaikoa; sei neska eta bederatzi mutil.

Agustin Trigo Sarraute (Haize Hegoa), Uruguai. | Ikusi handiago | Argazki originala

EHAA-BOPV buletinak egunotako alean emon dau argitara 2017ko Gaztemundu programan parte hartzeko hautatuak izan diran hamabost gazteen zerrendea. Hautatutakoen artean, 13 Argentinakoak dira, beste bi txiletarrak eta hamabosgarrena Uruguaikoa; sei neska eta bederatzi mutil. Gogoratu euren egonaldia Euskal Herrian irailaren 2tik 17ra izango dala eta musikariak dirala danak, euskal musika tresnak baitira ardatz aurten.

Euskal Herrian irailaren 2tik 17ra bitartean emongo daben denporea, euskal musikeari eta joten dituen euskal musika tresnei lotutako ikasgaiakaz pasauko dabe. Ondokoak dira joten dituen musika tresnak: txistua, albokea, panderoa, txalapartea eta horreetan trebatuko dira, baita musika tresnok eta jantzan egiteko jotearen arteko hartu-emonetan.


Hona hemen hautatuak izan diranen zerrendea:

- Arrarás Catalina Chascomús (Zingirako Euskaldunak), Argentina.
- Baña Barquin Joaquín, Buenos Aires (Laurak Bat), Argentina.
- Errázuriz Puelma Fernando Andrés Santiago (Eusko Etxea), Txile.
- Gil Leandro, Valentin San Nicolás de los Arroyos (Euskal-Etxea) Argentina.
- González Fernández, Paulina Elisa Viña del Mar (Valparaiso Eusko Etxea). Txile.
- Jaurena, Gaspar Alfonso Córdoba (Gerora), Argentina.
- Lopetegui del Santo, Maitane Bahía Blanca (Unión Vasca), Argentina.
- Marcos, Matías Rafael General Rodríguez (Eusko Aterpea), Argentina.
- Morales Znojil, Nicolás Villa María (Euzko Etxea), Argentina.
- Picón Zubillaga, Fermin Necochea (Euzko Etxea), Argentina.
- Tacconi, Mateo Rosario (Zazpirak Bat), Argentina.
- Trigo Sarraute, Agustin Montevideo (Haize Hegoa), Uruguai.
- Urbieta, Sara Tres Arroyos (Hiru Erreka), Argentina.
- Urra, Clara Bahía Blanca (Unión Vasca), Argentina.
- Zabalza, Ariana Inés Córdoba (Gerora), Argentina.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu