Guggenheim Bilbao Museoak ‘Georg Baselitz. Heroiak’ erakusketea aurkeztu dau
2017-07-13 12:06 Kulturea68 margolan, marrazki eta zirriborrok osotuten dabe bildumea eta urriaren 22ra arte egongo da ikusgai.
Heroi zaurgarriak eta garaituak dakarzan pintura-multzoaren ganeko monografikoa da Bilboko museoak gaur aurkeztu dauena. Georg Baselitzek sortu zituan piezak, 1965 eta 1966. urteetan.
Frankfurteko Städel Museum-ek antolatu dau erakusketa hau, Guggenheim Bilbao Museoagaz, Stockholmeko Moderna Museet-egaz eta Erromako Palazzo delle Esposizioni-gaz lankidetzan; bertan, lehen aldiz, 60 margolan, marrazki eta zirriborro batu ditue. Piezak irudi ikaragarriak, artega eta desafioan, artistearen asertibotasunaren eta identidadearen baieztapen adoretsua dira.
Baselitzen ezaugarri horreek bere garaiko arte eta pentsamendu-jokera guztien kontrakoak ziran.
2005ean ekin eutsonn artisteak zikloari, Heroiak eta Tipo Berriak bildumeak barne hartuko zituenari, hain zuzen be.
Baselitzek onartu dauenez, sekula ezin izan dau Alemania ekidin, ezta alemaniarra izatea be eta bere lanetan hori islatu egiten dau. Baselitzek, gerraosteko Alemania modu askotako suntsipenez jositako egoera lez ulertzen eban eta hor deologiak, sistema politikoak eta estilo artistikoak zalantzan jarten ziran. Ordenik eza hori bateragarria zan artistearen izakereagaz, eta bere garaiaren alderdi ekibokoak agirian jarteko hautua egin eban, ikuspuntu eszeptiko batetik abiatuta.
Heroiak gerra-uniforme zarpailetan jantziak, irudi kontraesankorrak dira, porrotak bezain etsipenak markautakoak. Izatez, probokazinoa da artisteak, 27 urte besterik ez zituala, heroiak edo tipoak gaiak landu izana; izan be, heroismo maskulinoa eta bere behinolako adierazleak modu gogorrean ibili ziran zalantzan jarten gerraostean.
Soldaduak, artzainak, matxinoak, gerrillariak eta margolari modernoak, horreek dira Georg Baselitzek bakardade absolutuan margotutako Heroiak sormenezko leherketa emonkorrean.
Pintzelkada indartsuz margotutako lanek kolorea eta irudia alkarren lehian erakusten ditue, bai indarrari eta bai intensidadeari jagokonean, guztiz barria subertetan zan heroi-mueta bat erretratauta.
Erakusketea urriaren 22ra arte egongo da ikusgai Guggenhiem Bilbao Museoan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!