Ken Jacobs artistearen 'Konbidaduak' (The Guests, 2013) artelana Bilbon ikusgai
2017-07-28 09:37Zemendiaren 19ra arte egongo da ikusgai Guggenheim Bilbao Museoan.

Mundua desbardina izango litzateke gure begiak desbardinak balira. Berba horreek erabili zituan Ken Jacobsek bere lanaren helburu nagusia adierazoteko: egia eta irudien egiazkotasuna ez eze, ikusleak munduaren hiru dimensinoko izakerearen esperimentazinoa dudan ipini daian sustatzea.
New Yorkeko artisteak atzo aurkeztu eban lehenengoz estaduan 2013an sortutako The Guests artelana Guggenheim Bilbao Museoan. 2014an, Film & Video aretoa zabaldu eben museoan, bideoartea, bideoinstalazinoa eta irudia mobimenduan darabiltzaten artelanak erakusteko eta bertan ikusgai ipinten daben hamaikagarren piezea da Jacobsena.
Gaur arrastiko 19:00etan Jacobs-egaz berbaldia egongo da Museoko Entzungelan eta artisteak ganera The Nervours Magic Lantern, (Esku-argi Magiko Artega) performancea aurkeztuko dau. Filmerik bako zinemearen esperimentazinoa izango da ikuskizun honen ardatza eta Florence Jacbs emazteagaz batera sortu dau.
Jacobs 1933an jaio zan New Yorken eta bere emazte eta lankide Florence Jacobsegaz batera sortu eban Konbidaduak lana. Zinemagintzearen sortzaile izan ziran eta Lumière anaien jatorrizko film bat erabili eben horretarako: bietako baten alabea, 1896an, ezkondu zanean grabau eben filma, hain zuzen be. Zinta labur horretan, kamereak eleizearen barrutik filmetan ditu konbidaduak tenpluko eskaileretan gora prozesinoan, bertan sartzen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!