'Sacresize'.
2026-10-06 07:44 KulturazAlberto Velascok sortutako gailu koreografiko berritzailea.
Sacresize persona potoloentzako balleta, ekitaldit bian, Esperanza Guardado, Juanki Fernandez, Carlota Ferrer, Jack Gómez, Fiona Orioli, Lucia Palacios, Vicki Schmidt eta Alberto Velascok antzeztuta. Lehen ekitaldiak Size dau izena, eta Goya sarietarako izentautako Afioco Gneccoren bideo-sorkuntzea eta Fernando Nequecaurren jatorrizko musikea ditu. Bigarren ekitaldiak, barriz, Sacre dau izena, eta Igor Stravinskiren musikea eta haren Udabarriaren sagaratzea lan ederreko partiturea ditu.
Ironia, umorea eta gordintasuna, baita antzezleek eszenan mobimentu konplexuak naturaltasunez gauzatzeko daben modua be, proposamen honen gako nagusiak dira.
Lan hau Euskadin estreinauko da Zentroaren arte bizien denporaldi egonkorraren barruan, maiatzean Madrilgo Teatros del Canal-en estreinau ondoren; han harrerea nabarmena izan zan publikoaren eta kritikearen aldetik.
Proposamen ausart eta zuzen baten bidez, gorputz potoloak jarten ditu eszenearen erdian, jantzako edertasun-estandar tradizionalak dudan jarriz eta historian zehar jantzan hareen irudikapena baldintzatu daben edertasun-kanonak eta gorputz-arauak dudan jarten ditu. Holan, sorkuntzearen erdigunean jarten ditu ohikoan ikusezin bihurtu diran gorputzak, eta eszenan egoteko, mobiduteko eta lekua hartzeko bestelako moduei bide emoten deutse.
Proiektuak hainbat zauri kultural eta sozial batzenn ditu, sortzaileak beharrezkotzat joten baitau horreek eszenaratzea, hausnarketarako espazioak sortzen jarraitzeko eta, borondate sendoz, guztion artean belaunaldi barrientzako etorkizun hobea eregiten laguntzeko.
Proposamenaren zauri nagusiak gorputz lodiek gure gizartean jasoten daben indarkeria lantzen dau. Indarkeria horrek zeharka joten ditu generoagaz, arrazeagaz, klase sozialagaz edo edadeagaz lotutako beste diskriminazino batzuk, eta arretea jarten dau indarkeria estetiko orokorraren testuinguruan, arautzat onartu baitugu. Indarkeria-egoera isila da, oso onartuta dago, eta leku arerio, mingarri eta hauskor bihurtzen dau gure gizartea. Persona asko bildurrez eta beren gorputzen aurrean frustrazinoz bizi dira, eta askotan osasun mentaleko arazo larriak izaten ditue.
Kontuak kontu, Eszenaz 2026-2027. Arte Bizien denporaldiaren barruan, gaur, hilak 6, Bilbon, Azkuna Zentroan, 19:00retan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
