Augustin Zubikarai Nobela Beka Lehiaketa 2026 martxan
2026-10-06 09:10 KultureaLanak aurkezteko epea 2026ko irailaren 1etik urriaren 10era.
Hemen da Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak alkarlanean atontzen daben Augustin Zubikarai Nobela Beka Lehiaketea, euskal idazleen haztegia izaten dana. Lehiakideek nobela baten proiektua aurkeztu behar dabe eta epaimahaiak aukeratzen dau zein proiektu dan onena, hortik abiatuta, liburu bat idazteko. Aurtengoa, lehiaketa hau atontzen dan XXVI. aldia da.
Deialdi honetara, nobelak idazteko proiektuak aurkeztuko dira, jatorrizkoak eta euskeraz sortuak, beste inondik moldatu bakoak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez diranak.
Beka hau behin irabazten dauenak ezingo dau barriro parte hartu.
Parte-hartzaile bakotxak, ondorengoak aurkeztu behar ditu:
- Landu nahi duen kontakizunaren azalpena, bi mila eta sei mila karaktere bitartekoa, egoki eretxitakoiritzitako ezaugarriak zehaztuz, hala nola, argumentua, egitura, luzera, estiloa...
- Idazlanaren lagina edo erakusgarria, hamabost mila eta berrogei mila karaktere bitartekoa, ez nahitaez kontakizunaren hasierakoa, baina bai zati bakarra osotzen dauena.
- Egilearen izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa, telefonoa eta eskaneautako nortasun agiriaren kopia.
- Egileei buruzko informazinoa udalak gordeko dau erabakia hartu arte. Egileak ez dau bere nortasuna agirian itxi leiken ezer idatziko ez laginean ez azalpenean, ez eta agiri horreetako ezaugarrietan be.
Oinarriak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
