Encuentro taldearen 'Distopicos Anonimos' lana nagusitu da

Bizkaie! 2026-10-06 10:00   Kulturea

Bilboko Udal Hilerriko III. Film Laburrn Lehiaketan.

Bigarren saria Expressak taldearen Hemen zaude lanak eroan dau; ikusleen saria, barriz, Los Blue taldearen Salir del nicho filmak irabazi dau.



Epaimahaiak aurkeztutako 13 lanen jatorrizko izaerea eta kalidadea azpimarratu ditu.

Encuentro taldeak Bilboko Udal Hilerriari buruz erakutsitako ikuskizunak epaimahaia bereganatu dau Bilbao Zerbitzuak-ek atondutako III. Film Laburren Lehiaketan. Haren Distópicos anónimos lanak eskuratu dau lehenengo saria; ondarezko esparru hau ikus-entzunezko sorkuntzarako iturri bezela sendotzen dauen lehiaketan, hain zuzen be.

Hilerriko kapera nagusian egindako sari-banaketeak eta lan finalisten proiekzinoak emon deutso amaierea edizinoari, parte hartu daben taldeek, oso ikuspegi anitzetatik abiatuta, Bilboko hilerriko harresien artean ezkutatzen diran paisajeak, istorioak eta emozinoak jaso ditue.

Edizino bakotxak leku hau interpretetako modu barriak dakarz. Aurkeztutako film laburrek erakusten dabe hilerria edo kanposantua ez dala espazio hotza bakarrik, kultura, memoria eta sormena batzen dituan gunea baino, oso istorio ezbardinak sortzeko gaitasuna dauena, adierazo dau Álvaro Pérez Bilboko Udaleko Osasun eta Konsumo Saileko zinegotziak.

Egun bitan, 13 taldek hilerria filmazino-plato berezi bihurtu dabe, uriko espazio enblematiko honen ondare, arkitektura eta giza aberastasuna islatzen daben istorioak jasoz. Hain zuzen be, Bilboko historiari estu lotutako inguru honen irakurketa barriak ezagutarazoteko gaitasun hori izan da epaimahaiak gehien balorau dauen alderdietako bat, eta bigarren saria Expressak taldeari emon deutso, Hemen zaude lanagaitik.

Bere aldetik, ikusleen bihotza bereganatu dau Los Blue taldearen Salir del nicho lanak, proiekzino-saioan jaialdiko babesik handiena jaso ondoren; danetara, 27 botogaz eskuratu baitau herritarren saria. Eta zuzendari gazte onenaren akzesita Oralai taldearen Te acompaño obreak jaso dau.

Saritutako film laburrak Bilbao Zerbitzuak-en arte-bildumako parte izatera igaro dira eta dagoeneko ikusgai dagoz bilbaozerbitzuak.bilbao.eus webgunean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu