Euskerearen Erakunde Publikoa eta Euskaltzaindia Ipar Euskal Herrian euskerea bultzatzeko prest

Bizkaie! 2017-07-26 09:36   Euskerea berbagai

Erakunde biek Baionan sinatu dabe urte honetako eranskina. Bertan, besteak beste, toponimo arautu bakoen ganeko grafia proponidu dabe.

Argazkia: Euskaltzaindia | Ikusi handiago | Argazki originala

Euskerearen Erakunde Publikoaren eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetzea 2022ra arte eroateko hitzarmen-markoa sinatu eben pasa dan zezeilean, eta orain, aurtengo eranskina sinatu dabe. Honen bidez, lankidetzearen ardatz barriak aletzen dira, egitasmo zehatzak aurkeztuz; horreen artean toponimo arautu bakoen ganeko grafia proponidu dau Euskaltzaindiak eta argitalpen proiektuen kalidadearen azterketea egingo dau.

Horrezaz gan, erakunde biek euskerearen profesionalen hizkuntza gaitasuna hobetzearen ganeko lankidetzan be jardu eta era berean, Euskaltzaindiaren beraren lana gizarteratzeko ahalegin berezia egingo sabe.

Erakunde bietako arduradun nagusiak pozik agertu dira dokumentu barria sinatu ostean. Andres Urrutia euskaltzainburuak, ziurtatu dauenez, erakunde biek konpartiduten dabe helburu bera: euskerea eta euskal kulturea bultzatzea. EEPko lehendakari Beñat Arrabitek bere aldetik adierazo dau, aurrerapausu handia dala Akademiagaz izenpetutako hitzarmenak, Ipar Euskal Herrian euskerearen presentzia indartzeko baliogarria izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu