Mallorcako Euskal Etxea inaugurau dabe

Bizkaie! 2005-01-14 00:00   Euskaldunak munduan
Ekitaldian, Mallorcako Euskal Etxearen presidente Andoni Gorriak txapel bana emon eutsen bertaraino hurreratu ziran ordezkari instituzionalei. Eusko Jaurlaritzearen ordezkari legez Asier Abaunza joan zan, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako zuzendaria. ‘Protokoa’ bete ostean, atoan sartu ziran jai-giroan, eta zelan ez, trikitixea ez zan falta izan, ezta bertoko dantza-talderik be. Santurtzitik joan ziran dantzariak, eta bertako ‘xeremiers’-akaz batera (‘xeremia’ Mallorkako musika-tresna tipikoa da) alaitu eben inaugurazino-ekitaldia. Bizkaie!

Politiki kouzina (Kanela ukutu bat)

Bizkaie! 2005-01-14 00:00   Zinemea
Zine gastronomikoaren tradizinorik onenari jarraituz, Tassos Boulmetis zuzendari greziarrak itxura, gustu eta zapore oneko platera eskaini deusku. Errealismo magikoaren ukutuak daukazan ipuin modura kontauta, (g)astronomo baten ibilbideari eta gomutei jarraituko deutsegu, orainaldiko izarretatik umetako sueteraino. Helburua ondokoa izango da: plateretan ikusten ez diran baina bizitzea ontzen deuskuezan gauza txikerrak topetako kapaz izatea. Espeziak eta maitasuna itxaropenaren zaporea emongo deutsie bizitza paketsu eta orekatuari. Lan gozagarri honen eszenatokia ondo be ondo jagon da. Ikus-entzuleei amesetako mundu bat aurkeztuko jake eta ...

Limoi sorbetea

Bizkaie! 2005-01-07 00:00   Jan edanak
Limoi sorbetea Osogaiak:  Litro erdi ur.  500 gr. azukera.  Litro erdi limoi ur.  Arrautza zuringo bi. Zelan egin: Ura eta azukerea kazuela baten irakiten jarriko doguz. Irakin eta segiduan, atara eta hotzitzen itxiko dogu. Bitartean, limoi ura egingo dogu. Behin ura eta azukerea (almibar) hotz dagozanean, limoi uragaz nahastauko dogu eta dana izozkailuan sartuko dogu. Nahastea ordu erditik ordu erdira mobiduko dogu, izozten dan bitartean. Prozesu hau oso garrantzitsua da, eta ez dogu ahaztu behar. Izozten ...

Gabon sasoiko janaurrekoak (I)

Bizkaie! 2005-01-07 00:00   Jan edanak
Zainzuriak (Esparragoak) Esparrago landareak jatorriz Ekialdekoak dira baina aspalditik sortzen dira gure lurretan be. ‘Nafarroako Esparragoak’ Aspargus Officinalis muetakoak dira eta apirila eta garagarrila bitartean batzen dira. Esparragera deritzon landarearen lurpeko partea jaten dogu guk; lurpean hasten diralako dira zuriak (eguzkiak berde kolorea emoten deutso landarearen ganerako parteari). Esparragoak ura eta zuntzean dira aberatsak, horregaitik otordua ez deuskue horren astuna egingo eta komunera joaten be lagunduko deuskue. Kaloria gitxi daukiez, 24 kilokaloria inguru 100 gramotan (berbarako, kalabazeak be 24 Kcal ...

Paradisuaren bila

Bizkaie! 2005-01-07 00:00   Bidaide
Adrenalinea Asian, ganera, arrisku handiko kirolak prezio eskuragarrian egiteko aukerea be badago. Berton, rafting-a da jaun eta jaube, baita ur-bizietan egiten diran beste hainbat kirol be. Tailandian, Indonesian, Filipinetan eta Vietnamen hainbat leku dagoz kirol honeek arriskurik barik egin ahal izateko preparauta. Kulturea maite dabenek Nepal, Laos, Camboya edo garatzeko bidean dagoan beste edozein herrialdetako leku ezezagunetan trekking egiteko aukerea daukie. Indonesian eta Filipinetan antolatutako expedizinoak suzko garrikoa osotzen daben sumendiak ikusteko aproposak dira. Hori bai, Pinatubo, Mayon edo Semeru ...

Gabonetako erregina

Bizkaie! 2005-01-07 00:00   Jan edanak
Goazen ba, edari mueta honen ganean aholku txiki batzuk emotera: - Cava botila bat zabaltzerakoan, kontu handia euki behar dogu. Kortxoa ataraterakoan ez dogu ezelako zaratarik egin behar. Beste alde batetik, astiro-astiro zabalduko dogu, mobimentu gogorrik egin barik. Ardaoak urten ez dagian, 45 gradu inguru okertuko dogu botilea. - Kopeak garrantzi handia dauka ardao apardunak edateko. Kopea flauta muetakoa izatea komeni da, hau da, luzea eta gardena. Luzea izateak garrantzi berezia izango dau, holan arrosarioa (ardao apardunetan, kopearen beheko aldetik gorantz sortzen ...

2050. urterako euskerea normalizaturik ete?

Bizkaie! 2005-01-07 00:00   Euskerea berbagai
Herritarrak euskerearen aldeko jarrerea erakutsi ohi dabe, baina, harago joanda, aldeko eretxia agertzeaz gan, euskereak aurrera egin daian zer egiteko prestutasuna dabe/dogu? Izan be, euskerearen aldeko agertzen dan eta euskerarik ez dakian heldu batek bere bizitzaren urte bi eta erdi euskereari eskainiko ete deutsoz? Egunero-egunero, hilez hilez (udako sasoia be bai), huts egin barik, euskaltegi baten, ordu bi euskerea ikasteari eskainiz. Gure bizitza arruntean zertan emoten dogu horrenbeste denpora? Edota, gazteleraz zerbitzuak eskaintzen dituan enpresa edo gizabanako euskaltzale hori ...

Bilbao Hiria XVII. Pop-Rock Lehiaketea

Bizkaie! 2005-01-07 00:00   Musikea
Egutegia 1. Fasea (Izenemotea eta maketen aurkezpena). 2. Fasea (Sailkatuen kontzertuak zuzenean BilboRock aretoan: Martiaren 3tik maiatzaren 20 arte). - Pop-Rock kontzertuak: eguenetan. - Metal kontzertuak: barikuetan - Joera Barrietako kontzertuak: barikuetan. Azken kontzertuak (Pop-Rock eta Metal) - Finalistak Metal arloan: 2005ko bagilaren 8an, eguaztenean. - Finalistak Pop-Rock arloan: 2005ko bagilaren 9an, eguenean. Gotzon Uribe

Loreak zaraman

Bizkaie! 2005-01-07 00:00   Musikea
Bizkaie!

Euskaldunek La Plata urian egindako bizimodua

Bizkaie! 2005-01-07 00:00   Euskaldunak munduan
Argentinan burugogorren, berbakoen eta behargin finen ospea be euki dabe euskaldunek. Antza danez, panpan igeltseruen berbeak indar handia eukan, nahikoa zan horregaz, izan be, Argentinan “palabra de vasco” esaten dabe. Dana dala, txanponaren alderdi bat da hori. Bestean, lapurrak, indioen hiltzaileak, dirua lortzeko edozer egiteko kapaz diranak, albokoa kontuan hartu barik gora egin dabenak… Oraintsu liburu bat plazaratu dabe La Platako euskaldunen ganean: “Los vascos en la ciudad de La Plata, organizacion institucional y actividad social”. Cesar Arredondok eta Maria ...

Surfin Kaos taldeak eta Fredi Paiak egin dabe Euskal Herrian Euskeraz-en 25. urteurreneko kantua

Bizkaie! 2005-01-07 00:00   Musikea
‘Hogeita bost urte eta gero Euskal Herrian Euskaraz’ Horixe da urteurrena ospatzeko erabiliko dan leloa. Mende laurena pasau danean, oraindino be EHE lako erakunde batek hor jarraitzen dau eta zoritxarrez esan behar da ze horrek gaur eguneko egoerea oraindino be ez dala gurako geunkena adierazoten daualako. Euskerearen ofizialtasuna lurralde osoan eta euskaldunon hizkuntza eskubideak bermatzeko bidea da aurrerantzean be landu behar dana. 1979an EHEk esaten eban legez, ‘Euskerea barik Euskal Herririk ez!’ leloak inoiz baino zentzun handiagoa dauka gaur egun ...

Urteko barririk zaratatsuenak

Bizkaie! 2005-01-07 00:00   sarean
Gotzon Plaza, informatikoa

Gabonetako opariak euskeraz

Bizkaie! 2005-01-07 00:00   sarean
Gotzon Plaza, informatikoa

Zibertzero

Bizkaie! 2005-01-07 00:00   sarean
Gotzon Plaza, informatikoa

Eider Rodriguez: 'Ez dot mesederik gura emakumea eta idazlea nazalako'

Bizkaie! 2005-01-07 00:00   Kulturea
Gatazka politikoaren ganean idazterakoan eroso sentidu zara? Sano eroso. Batez be ipuin horreetan sentidu naz eroso. Berbarako 'Politika albisteak' ipuinean, eta, orokorrean, gai horretako ipuin guztietan. Giza hartu-emon gatazketan, barriz, hirukoteak dira nagusi. Askotan, bikoteetan agertzen dan hirugarren presentzia zeloak dira: ez da persona erreala, presentzia imajinarioa da, baina horrek sortzen dau triangelua. Jente askok esan deust hirukoteen kontu hori, baina ni ez nintzan konturatu idaztean. Azken baten, baliabide literarioa da, kontakizuna antolatzeko. Joxe Azurmendik esan eustan liburu hau 'gai ...

Lurraren tenperaturea gora eta arrain tropikalak Bizkaiko itsasoan

Bizkaie! 2005-01-07 00:00   txutxu-mutxuan
Osasuna Azaleko bizien kasuak handituko dira ozonoko geruzearen zuloa dala eta. Sikateakaz batera, edateko ura urritu eta horrek osasun publikoari mehatxu larria ekarriko deutso. Malariaren moduko gaixotasunak eta orain arte tropikoan besterik agertzen ez ziran beste batzuk beste lurralde batzuetara zabalduko dira. Espezieen desagerpena Landare eta animalia espezieen % 15etik % 37ra bitartean desagertuko dira 2050erako. Artikoko lurraldea urtuko dan ezkero, hartz zuriak, kasu baterako, desagertu egingo dira mende honen amaieran. Zetazeoen hainbat espezie urrituko dira. Tenperaturen aldaketen ondorioz, animalia asko lekualdatu ...

Iñaki Gonzalez, marijesi bakarlaria: 'aurten nahiko urduri nago'

Bizkaie! 2005-01-07 00:00   Kulturea
3.- Goizaldeko lauretan urtetan dabe Marijesiek kalera, haizea, hotza, edurra, euria... egin arren. Ez da ba lan erraza izango ordu horreetan ohetik altzetea. Joateko gogoa euki ezkero, altzau egiten zara, askotan ohean geratzeko gogoagaz geratu arren. Baina uste dot merezidu dauala, bizitzan behin baino ezpada be, abesten joatea. 4.- Urte asko taldean kantau ostean, pasa dan urtean bakarlari legez abestu zendun. Zelakoa izan zan esperientzia? Asko gustau jatan. Hasieran urduri zagoz, baina gero apurke-apurke konfiantzea hartzen zoaz ta azkenean trankil ...

♫ Abendu santu honetan...♫

Bizkaie! 2005-01-07 00:00   Antxinakoak Geurera
Noizkoak dira kopla honeek? 1691an Nikolas Zubia Durangoko abade batek idatzita Donostian argitaratzen da “Doctrina Christiana en Basquence” eta bertan agertzen dira gaur abesten diran estrofetariko batzuk. Zubiak idatzitako liburua galduta badago be, haren barri José Lezamizek, Durangoko beste abade batek, “Coplas a la Encarnación y Nacimiento de Nuestro Señor Jesu Christo” Mexikon 1699an idatzitako beste liburu baten bitartez emoten deusku. Kontuak kontu, Zubiak ez dino beranak diranik liburuan batutako abestiak, beraz pentsau behar dogu herritik hartutakoak izango zirala eta ...

Bihotza politikeriaren gainetik

Bizkaie! 2005-01-07 00:00   eretxia
Komunikabideak be ez dira salbau. Zergaitik demontre horrenbesteko odol eta sufrimentu argazkietan eta telebistetako irudietan? Ez dabe gogoan izan senideen mina eta irudiak behin eta barriro erakutsi dabez. Egurra leku guztietara zabaldu da, beraz. Madrilen jazotakoa gurera be ekarri geinke. Hemen be kruelkeria larregi erabili izan da atentaduen irudiak atarateko orduan. Hemen be biktimak erabili izan dabez onura politikoa atarateko. Hemen be, personen sufrimentua baztertu eta ezkutau egin da arrazoi politikoengaitik. Eta are larriagoa dana: hemen, behar baino sarriago, batzuen ...