‘Aurretik 120.000 kilometro eta 80 herrialde daukaguz tandem ganean egiteko’

Bizkaie! 2005-01-28 00:00   Bidaide
Zuen proiektua sinistu ere egiten ez dauan jentea egon badagoala... Eneko: Bai, eta normala da. Horren proiektu luzeak eszeptizismoa sortarazoten dau. Baina nik daborduko emon deutsat munduari bueltea bizikleta ganean eta hori berme garrantzitsua da. Lau urtez egon nintzan globoan zehar pedalei jo eta ke, hasieran sei hilabetetan Turkiara heltzeko amesa baino ez baneukan be. Ganetik azalduta, zein izango da ibilbidea? E: Ufff. Oso gatxa da azaltzea. Gasteizetik Madrilera joango gara, eta handik Lisboara. Antartika aldera hegazkinez joan ostean, Amerika ...

Euskadi – Honduras: ganoraz emon ez zan pausua

Bizkaie! 2005-01-28 00:00   eretxia
Honen ostean, ganerakoa ez da horren garrantzitsua. Bertoko batzuk txistuka eta ohiuka hasi ziran Lehendakaria sartu zanean eta Eusko Abendaren Ereserkia entzun zanean. Horrenbesteko edukazinoagaz jokatu eben askok txaloak jo ebezan ETAko presoen senideak partidua jokatu baino arinago zelaira urten ziranean eta ez dot uste nik inork keinu edo berba txarrik izan ebanik euren aurrean. Errespetu eta estilo kontua, duda barik. Estilo kontua da, beste alde batetik, aurtengo Kilometroak jaialdiaren lagun koadrileari jazotakoa. Jaia hasi eta segiduan, gazte talde bat ...

Diaspor han, Bat Gehio taldearen azken lana

Bizkaie! 2005-01-28 00:00   Musikea
Abestiek flamenko ukutua daukie, eta pop musikearen eragina be igarten jake. Ganera, runbea eta erritmo beroak be ez dabez ahaztu gura izan Diaspor han lanean. Kontzertu ugari emongo dabez datozan egunotan, Gipuzkoan gehienak, baina beste leku batzuetan be egongo da euren musikeagaz gozetako aukerea. Bizkaie!

Felix Iñurrategi-Baltistan Fundazinoaren egitasmo barriak Pakistanen

Bizkaie! 2005-01-28 00:00   Euskaldunak munduan
Orain urte batzuk Felix eta Alberto Iñurrategi anaiek, Jose Carlos Tamayo eta Jon Lazkano euskal mendizaleakaz batera zazpi mila metrora baino gehiagora igon eben, eta sari legez Gipuzkoako Foru Aldundiak diru apur bat emon eutsen. Mendizaleek diru hori Machulu herriaren premina gorriak arintzeko erabili eben. Ordutik, egitasmo ugari jarri dabez martxan, mendi eskolea tartean, eta orain be beste hainbat proiektu dagoz martxan jarteko prest, beti be nekazaritzeagaz eta lurrak lantzeko behar dabezan azpiegiturakaz lotuta. Euren proiektuen barri emoteko eta jenteari ...

Victor de Diego Group

Bizkaie! 2005-01-28 00:00   Musikea
Laugarren disko honetan Victor de Diegok berak sortutako abestiak entzun ahal izango dira. Oraindino ez dau zehaztu zein izango dan lanaren izenburua, baina martiaren hasierarako kalean egongo dala zehaztu dau musika-taldeak. Victor de Diegoren ibilbide musikala 1984an hasi zan ‘Pork Pie Hat’ eta ‘Infussion’ taldeetan. Banda honeekaz sari ugari irabazi ebazan Donostia, Getxo, Mallorca eta Eivissako jaialdietan. Ganera, bakarlaririk onenaren saria jaso eban 1986ko Donostiako Jazzaldian. Ordutik, grabazino eta zuzenekoetan musikari ezagun ugarigaz batera jo dau eta talde askotako partaide ...

Wifi teknologia hegazkinetan

Bizkaie! 2005-01-28 00:00   sarean
Gotzon Plaza, informatikoa

Merkealdian, sua diruari

Bizkaie! 2005-01-28 00:00   sarean
Azken kontu bat: gabon sasoi honetan loteria erostea nahiko ohitura zabala da gure artean (erosi eta jokatu bai, baina besterik ez). Hor daukagu adibide garbiena: gabonetako zozketan Sort herriko “La Bruxa d’Or” loteria-dendak jaso dau sari nagusia. Orain arte normala, ze loteria-administrazino horretan beste inon baino gehiago saltzen da eta horregaitik besteek baino aukera gehiago daukaz. Baina kontua da ze saldutakoaren % 70 Internet bidez saldu dala; fenomeno barriaren aurrean gagoz. Herrira bertara joan ezkero, jente pilaketa handiak ikusiko doguz ...

Errioxako ardao baltzarentzako legamiak bakartu dabez lehenengo aldiz

Bizkaie! 2005-01-21 00:00   Jan edanak
Hiru legamiak Valentziako Espainiako kultibo tipoen bilduman erregistrauta dagoz eta CIDAren legamia autoktonoen bankuan gordeta. Errioxako nekazaritza kontseilaria dan Jabier Errok eta Doménech Estevak, “Lallemand BIO, S.L.” entrepresako zuzendariak, hitzarmen bat sinatu dabe eta, horren arabera, “Eccysa” kontseilaritzari lotua dagoan nekazaritzako elikagaien entrepresak “Lallemand” S.L. entrepresari emon deutsoz hiru legamiok Espainian zein nazinoartean merkaturatzeko eskubideak. Sinatutako hitzarmenaren ondorioz, Lallemand entrepresak urtero 15000 eurotik gora gehi salmenten etekinaren % 5 emongo deutsoz Errioxako kontseilaritzari. Diru hori I+D ikerketa eta ...

Gabon sasoiko aperitiboak (II)

Bizkaie! 2005-01-21 00:00   Jan edanak
Almendra prijiduak Almendra, landare eratorriko orioa eta gatzagaz preparetan dira eta horrek esan gura dau, almendren berezko mantenugaiei koipe eta sodio gehiago batuko jakela. Gogoratuko dozuen moduan, almendrak frutu siku koipetsuak dira eta energia asko daukie; almendrek 100 gramuko 570-600 Kcal inguru emoten deuskuez eta orioagaz prijiduten diranean, koipe kopurua gora doanez, kaloria kopurua be bardin. Koipea % 59-63 bitartean da almendra prijiduetan. Koipe gehiena monoasebakoa eta poliasebakoa da eta horregaitik odoleko kolesterol mailak erreguletan laguntzen dabe. Landare eratorriko edozein elikagai ...

Gabon giroko obra ezkutuak, ikusgai

Bizkaie! 2005-01-21 00:00   Kulturea
Bitxikeria bat aitatzekotan, koadro batzuetan XVI. mendera arte erabilten hasi ez ziran musika instrumentu batzuk dagoz irudikatuta, eta horrek guztiak auzitan ipini dau flandestar estilotzat joten ziran koadro batzuen benetakotasuna, ez estilo aldetik, ezpada dataren aldetik. Ganera, Prusiako urdina izeneko kolore berezia ikusi ahal izan da bertan, XVIII. mendeko pinturan ezaguna zana baina ez flandestar garaian. Hau guztiau ondo aztertu eta gero, adituak konturatu dira koadro horreek XIX. mendearen amaierako “revival flandestarra” baino ez dirala, eredu piktoriko anakronikoak. Horren arrazoia ...

Urtearen abizenak

Bizkaie! 2005-01-21 00:00   Antxinakoak Geurera
Garagarrila Izen bera emoten jakon aurreko hilabeteari be. Hilabete honeri emon jakon beste izen bat, “garila”, gariaren batzeagaz lotzen dauana dogu. Badira beste izen bi, “uztaroa” eta “uztaila” berbea bera be, uztaren sasoiagaz lotuta edo ikertzaile batzuentzako “usta”, ugaltasunagaz, batzen dabelarik. Abuztua Erromatarrakandik jasotako berbea dogu. Bestela bada gure inguruan gehiago erabilitako “agorrila”, lehorte edo agor sasoiagaz lotuz hilabete eguzkitsu hau. “Dagonila” berbea, barriz, uda goenila berbatik etorriko litzake, sasoi honetan udea bere momenturik goienean dagoala adierazoz. Nafarroa Beherean erabilitako ...

Ekaitz osteko its%soa

Bizkaie! 2005-01-21 00:00   Bertsolaritzea
Nesken kezka Nesken partehartzea honakoa izan da: Kanporaketetan % 16,6 (5); finalerdietan % 22,2 (4) eta finalean % 12,5 (1). Esan beharra dago kanporaketetako bostetatik bi baino ez zirala pasau finalerdietara, beste biak aurreko edizinoko finalistak diralako. Gehiago izango dira, eta gitxiago izan ahal ziran be! Ostadarretik Inozko jente gehien joan jaku entzule. Kanporaketatik hasita, saioz saio 200-300 pertsonako familia bat egon da han eta hemen, beti presente. Bestela be, milaka lagunek entzun dabe aurtengo txapelketearen sintonia. Bertsolaritzea be erdalgunera ...

Inoren Ero Ni Europan dabil egunotan

Bizkaie! 2005-01-21 00:00   Musikea
Gotzon Uribe

Makailaoa Club Ranero erara

Bizkaie! 2005-01-21 00:00   Jan edanak
Zelan egin: Lehenengo eta behin makailao solomoak hartuko doguz behar dan moduan eta norberaren gustora beratzen euki ostean. Ondoren, pil-pil makailao bat landuko dogu, oriotan egosiz eta ondoren mobiduteari itxi barik saltseagaz amaituz. Bestalde, klub ranero ukutua emoteko pisto bat egingo dogu. Aitatutako pistoa makailaoaren gainetik botateko erabiliko dogu. Lehenengo barazkiak dadoetan ebagiko doguz. Ondoren, oriotan sueztitu behar dira baina hurrengo ordena honetan: lehenengo kipulea, gero piper berdea, ondoren piper berdea eta azkenik tomatea. Berakatza eta gindilea makailaoa pil-pilean egiteko ...

Berbea eta Haragia zimentarri

Bizkaie! 2005-01-21 00:00   Euskerea berbagai
Edozelan be, herritarren gogoei ezin jake langarik jarri eta urteen joan-etorrian, inoz baino biziago dago, konpontzeko dago Espainia eta Frantzia lako Estaduak zer diran, nazinoen nazino, nazinoak, ... edo zer. Europako Batasunak Estaduen eskuduntza gero eta gehiago eskuratzeak be gertakari hori lagundu dau. Bada, ahuldu diran hageak barriro eregi guran, hizkuntza eta kultura bakarraren aldeko berbak entzun ohi dira, baina, ez gagoz XIX. ez eta XX. mendeetan. Izan be, holako hizkuntzak hiztun gehiago izatea, ustez kultur tradizino oparoagoa izatea ez dira ...

Mamuez beteriko garunak

Bizkaie! 2005-01-21 00:00   txutxu-mutxuan
Jainkoa eta mamuak Sinismen edo siniskeriek zalantzazko estimuluak esangurez beteteko jokaerea handitzen dabe. 1996ko irailean Floridako eraikin bateko kristal erdi garbituetan Ama Birjinearen irudia agertu ei zan; milioi erdi sinistun batu zan irudia ikusteko. 2003ko urtarrilean, ehundaka persona batu ziran Sydneyko hondartza batean 300 metrora egoan egurrezko hesi bati begira; izan be, asaotik ikusita, hesian Birjinearen silueta bat ikusten ei zan. Edozelan be, kultur arrazoiak dirala eta, baten batek existiduten ez diran ereduak topetako jokaera handiagoak eukita be, horrek ez ...

The bridge of San Luis Rey

Bizkaie! 2005-01-21 00:00   Zinemea
Thornton Wilder-en klasiko baten oinarrituta, “The bridge of San Luis Rey” izar eta antzezle bikainez beteriko filma da, duda izpi barik. Dana dala, beste kasu askotan jazoten dan lez, antzezleen jarduna txukuna izanagaitik be, neurri honetako literatur lana zinera egokitzea gatx-gatxa izan da eta emoitzea behar baino askoz be kaskarragoa. Pelikulea XVIII. mendeko Liman girotuta dago. Abade batek liburu bat idatzi dau San Luis Rey zubitik jausi ostean hil diran bost personen bizitzen inguruan. Baina sasoi horretako inkisidoreek liburua ez ...