Juan Martinez de Irujok zabalduko dau txotx denporaldia Astigarragako Sagardoetxean

Bizkaie! 2007-01-15 01:00

Juan Martinez de Irujo pelotari nafarrak zabalduko dau txotxa, ‘gure sagardao barria’ oihu eginda. Ekitaldia 2006ko uztearen aurkezpenaren barruan doa, urtarrilaren 17an, Astigarragako Sagardoetxean egingo dan aurkezpenaren barruan, hain zuzen.

‘Eramos pocos’, Oscarraren bila doan Borja Cobeagaren film laburra interneten ikusgai

Bizkaie! 2007-01-15 01:00   Barriak

‘Eramos pocos’ Borja Cobeaga euskal zuzendariaren film laburra Oscar sari bat irabazteko lehian dago, Hollywoodeko Zinema Akademiak aukeratuta. Hamar lan aukeratu dabez daborduko eta bostek izango dabe azkenik saria eskuratzeko aukerea. Cobeagaren lana Youtube webgune ezagunean dago ikusgai.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Lekeitioko arte erakusketan parte hartzeko epea zabalik

Bizkaie! 2007-01-15 01:00   Kulturea

Eskolapeko areto publikoan euren artelanak erakutsi gura dabezanek martiaren amaierara arteko epea daukie Kultur Etxeko Bulego Nagusian edo 94 624 34 82 telefonoan izena emoteko.

Zinegoak 2007k Rosa Maria Sardá omenduko dau

Bizkaie! 2007-01-12 01:00   Barriak

Bilboko Gay, Lesbo eta Trans Zinemaren Nazinoarteko Jaialdiaren laugarren edizinoa urtarrilaren 22an hasi eta 27an amaituko da. Antolatzaileen esanetan, ‘Zinegoak 2007 orain arteko onena izango da’.

Artxandako Funikularrak web-orri barria dauka zerbitzuei, historiari eta inguruari buruzko informazinoagaz

Bizkaie! 2007-01-12 01:00

Artxandako Funikularrak informazio guztia erabiltzaileen eskura jarri dau bere web-orri barrian. Bertara Bilboko Udaleko orriaren bidez (Udal Zerbitzuen bitartez) edo honako helbidetik sartu daiteke: www.bilbao.net/funicularartxanda

‘Meanwhile Take My Hand’, Kirmen Uribe ingelesez

Bizkaie! 2007-01-11 01:00   Euskaldunak munduan

Entzute handiko Graywolf Press argitaletxeak asteon jarri dau salgai AEBetan eta Kanadan Kirmen Uriberen ‘Bitarten heldu eskutik’ poema liburuaren ingelesezko bersinoa, Elizabeth Macklinek itzulia.

Jazz Talde Barrien II. Lehiaketea

Bizkaie! 2007-01-11 01:00   Musikea

Datorren martian izango da Jazz Talde Barrien Lehiaketearen II. edizinoa. Lehen deialdian bezela, Elgetako Espaloia Kafe Antzokia izango da lehiaketearen azken fasea egiteko aukeratutako lekua, grabazino guztien artean 3 talde finalistak aukeratu ondoren.

Morgako Udalak bizkaierazko ikastaro bat antolatu dau

Bizkaie! 2007-01-11 01:00   Euskerea berbagai

Morgako Udalak bizkaierazko alfabetatze eta hobetze ikastaroa antolatu dau herritarrei zuzenduta. Beste urte batzuetan be antolatu da ikastaro hau, eta honen asmoa euskalkiaren erabilerea bultzatzea da.

Mikel Aranzabalen lehenengo diskoa: 'Pentsamentu hutsak'

Bizkaie! 2007-01-11 01:00   Musikea

Oriotarra ez da barria musikearen munduan. Aurretik, herrian, lagun artean osotutako Gaitza taldean ibili zan gitarrista eta sormen lanetan, baita kantetan be. Orain, Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen eskutik atara dau lehenengo diskoa: 'Pentsamentu hutsak'.

John Cale musikariak ‘Circus Live’ bilduma diskoa aurkeztuko dau Bilbon

Bizkaie! 2007-01-10 01:00   Musikea

Lou Reed-egaz batera Velvet Underground talde mitikoaren arimea izan zan John Cale musikari galestarra Bilboko Kafe Antzokian izango da zezeilaren 3an, zapatuan, ‘Circus Live’ izenburuko bere bilduma disko bikotxa aurkezteko

Hogei herrialdetako filmak aurten AnimaBasaurin

Bizkaie! 2007-01-10 01:00   Barriak

Martiaren 23tik 29ra izango da III. AnimaBasauri Nazinoarteko Animazino Jaialdia Basauriko Sozial antzokian. Hirugarren ekitaldian, Bilboko aretoetara, EHUra eta Bilbondo azalera handiko saltokietara zabalduko dira emonaldiak.

Euskerazko artikuluek eta argitalpenek Wikipidean presentzia handiagoa izatea espero dau Eusko Jaurlaritzeak

Bizkaie! 2007-01-10 01:00

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerkuntza Saileko iturriek jakinarazo dabenez, Campos Jimmy Wales-egaz batzartu zan bart Londresen. Wales da Interneten bisita gehien jasoten dauen entziklopediaren sortzailea.

Kontseiluak aurrerapausuak ikusi ditu Eusko Jaurlaritzearen aurrekontuetan

Bizkaie! 2007-01-10 01:00   Euskerea berbagai

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Gasteizko Legebiltzarrak onartutako 2007ko euskera aurrekontuetan aurrerapausuak ikusi dituala nabarmendu dau gaur, aurrekontuei buruz egindako balorazinoan.

Autobus zerbitzuen barri teknologiari esker

Bizkaie! 2007-01-10 01:00

Ia 15.000 lagunek erabili dabez eskuko telefono eta Internet bidezko deskargak Bilbobus autobus zerbitzuaren ganeko informazinoa lortzeko azken hiru hilabeteotan.

MacNaught kometea ikusgai

Bizkaie! 2007-01-10 01:00

Aste honetan, iluntzeetan, zeruan ipar-ekialdera begiratuta ikusiko da kometea baina, eguzkitik oso hur dagoanez, ez da erraza izango topetea.

Hogei euskal artisten lanak ikusgai AEBetako Indianan

Bizkaie! 2007-01-10 01:00   Euskaldunak munduan

Hogei euskal artisten 40 obra batu dituan ‘From rust to restoration’ izenburuko erakusketea EHUko Arte Eder Fakultadeak koordinau eta Indiana University Northwestek babestu dau.

Pako Aristi maisu lanetan Bermeon

Bizkaie! 2007-01-09 01:00

Institutuko batxilergoko lehenengo mailakoak izango dira idazle gipuzkoarraren ikasleak datorren zezeilaren 5era arte antolatutako asteroko literatur tailerrean.

Scooby Doo marrazki bizidunaren sortzailea hil da

Bizkaie! 2007-01-09 01:00

Iwao Takamoto marrazki bizidunen irudigilea bihotzekoak jota hil da 81 urtegaz. Warner Bros produkzino etxeko bozeroaleak emon dau barria.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

‘Pakea’ itsasoan barriro, erabat konponduta

Bizkaie! 2007-01-09 01:00   Euskaldunak munduan

‘Pakea’ belaontzia barriro itsasoratu dau Unai Basurkok, Australiako Fremantleko portuan hiru egunez lehorreko konponketak egin eta gero.

Ione Fernandez zinemagile donostiarrak irabazi dau Actual 2007 jaialdiko film labur onenaren saria

Bizkaie! 2007-01-08 01:00   Barriak

Ione Fernandez zinemagile donostiarrak lortu dau Errioxako Actual 2007 jaialdiak film labur onenari emoten deutson ‘Guindilla’ saria, ‘Juego’ izenburuko lanari esker. Fernandez-ek jaialdiko publikoak emondako 1.718 boto jaso ditu.