San Justoko karobia (Zeanuri) barriro ketan
2002-08-01 00:00 Antxinakoak Geurera
Tradizinoak eta ondare historiko-kulturala berreskuratu guran
Zazpi udatan jardun ondorik, karobiaren zaharbarritze beharrak amaitutzat emoten dira.
Orain dala zazpi urte berreskuratu eban Ipizki Taldeak 1950etik bertan behera itxita eta hondatuta egoan San Justoko karobia, eta ordutik abuztuko lehenengo astegoienean martxan jarri dabe kare-labea. Baina, ketan jarteaz ganera, urtero-urtero karobiaren inguruan egokitze lanak egin dabez Ipizkikoek: 'lehenengo urtean karobia bera egokitu genduan, hurrengoan egurrez eta zohiz osotutako txabolea eregi genduan ondoan, hirugarrenean ingurua trabiesez zarratu; laugarrenean, karobiaren hormea arrakalatuta eta jausteko ...
Bertso barriak, horma zaharroi jarriak
2002-08-01 00:00 Bertsolaritzea
1
Bertso barri batzuek
behar ditut jarri
entzumenik daukenen
entretenigarri.
Katez loturik preso
gaitue ekarri
kantuz azalduko dot
espetxeko barri
inuzentzian inor
ez daiten etorri.
2
Espainian behera
han dago Zamora
basamortu hobarik
nunbait izango da.
Ez mendi ez itsaso
ez bedar ez lora
hementxe bizi behar
hainbeste denpora
hain maite dogun Euskal
Herritik kanpora.
3
Etxezar bat hemen da
itxuraz bikaina
goralduko neukena
gorroto dot baina.
Erdia zementu ta
erdia burdina
gizonak piztitzeko
apropos egina
hoba zan inpernura
erori ...
Aupa Maurizia eta aupa Camaron
2002-07-15 00:00 BarriketanKepa Lizarraga: 'kirolarien mugea euren buruetan dago'
2002-07-15 00:00 BarriketanGaria eta artoa berbaz
2002-07-15 00:00 Antxinakoak Geurera
Holan ebilzan seguru, gari-artook. Egia artez esateko, biak be ondo jatorkuz baserrirako, gaur mizkatuta sarritan jan gura ezik egoten gara baina!. 'Mizkeria lan gaizto' dinosku esakereak, eta begiratu gaur zer ekarri dauen munduak, artorik jan gura be ez eta ogia dandarrez hortik zehar edozein lekutan! Non ete dagoz behearen ganeko ogi zatiak hartu, aitearen egin, mun emon eta jaten genduzan hareek egunak! Hau bai dala izatekoa, mundurik erdia ogia be jan gura ezik eta beste erdia ha iruntsiko leukeala. Nora ...
Ardaoa zelan zerbidu
2002-07-15 00:00 Jan edanak
Lehenengoa. Bezeroak jatekoa eskatu ondoren (bezeroek edo etxean bagagoz lagunek, baina nik jatetetxeko erreferentzia erabiliko dot), jatetxeko sommelierra edo maîtrea (jangelako arduraduna) mahaira joango da ardaoaren agindua hartzera. Lehenengo eta behin, maîtreak ardao-kartea emongo deutso anfitrioari edo bezeroei, jatetxean dagoan ardao-aukerea erakusteko. Sommelierrak (jatetxeetan, ardaoa erosi, sotoan behar dan moduan gorde, jangelan zerbidu eta bezeroari ardaoaren ganeko argibideak eta aholkuak emoteaz arduratzen dan personeak) lagundu egin beharko dau ardaoa aukeratzen eta bezeroaren zalantzak argitzen.
Bigarrena. Ardaoa aukeratu ondorik, sommelierrak edo ...
Marmitakoa
2002-07-15 00:00 Jan edanak
Marmitakoaren harian, bertsotan:
Hegaluze ta patatakin bat
piperren toke ahula
marmitakoen garaia beti
garai barrien balbula
gure herriko plater goren bat
ezin dala disimula
badakizue Euskal Herrian
ondo jaten dakigula
Beñat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko Sukaldaria.
Liburu barik ez joan oporretan gero!
2002-07-15 00:00 Kulturea
Hona hemen beraz, udan irakurgairik falta ez daiten lau liburu ederren ganeko kontuak. Orain falta dan bakarra irakurleak erantzutea da, ze laurak dira itzulpenak eta liburu itzuliak normalean ez dau izaten jatorrizkoaren arrakastarik. Geure kalterako, esango neuke nik, mundu zabaleko idazleak norberaren hizkuntzan irakurteko erea izanda, irakurlearen hizkuntzea aberasteko ezeze, danon mundua zabalago egiteko bidea dan ezkero.
Edorta Jimenez,
Idazlea.
Txataren saltsea
2002-07-15 00:00 sarean
Sekulako iraultzea dator, eta hau hasikerea baino ez da. Tarteka eta kasu solte batzuetan baino ez bada be, txatari esker ezagutu eta ezkondu diran bikoteak badagoz egon munduan; txataren bidez ligetea be erraza ei da. Dana dala, txatari esker, ligau, bikotea topau eta luzaroan hartu-emonetan (idatziz) ibili ondorik, aurrez aurre egoteko hitzordua ipinten dabenean, upealako ezusteak be izaten dira. Ez da ahaztu behar, txateetan dogunean edozein jarrera hartu geinkela: emakume baten papela zein gizonezkoarena, gaztearena zein zaharrarena egin geinke eta ...
Argentina
2002-07-15 00:00 Bidaide
Testua: Zigor Aldama.
Argazkiak: Fernando Robles eta Zigor Aldama.
Euskal Herria eta Sahara bat eginda
2002-07-15 00:00 Euskaldunak munduan
Kontuak kontu, harrigarria be bada, 27 urte geroago, Mendebaldeko Sahararako herritarrak bizirik egotea. Mendebaldeko Sahara auzitan dagoan lurraldea da, lurraldearen ganeko subiranotasuna zehazteko erreferenduma egiten ez dan bitartean, Mendebaldeko Saharak ez dauka legebidezko jaberik; behin-behinekotasuna da nagusi eta, gauzak holan dirala, Tindoufeko hammadan, urritasunean eta behin-behineko egoera horretan 200.000 saharar bizi dira, eta beste 30 mila inguru nomada legez. Lehen esandako moduan, kanpoko laguntzinoa behar-beharrezkoa da. Zorionez, barruko egitura onari esker, ondasun urriak eta kanpoko laguntzinoa barrutik banatuta dagoz ...
Kirola eta orduetan jatea, kilorik ez hartzeko gakoak
2002-07-15 00:00 eretxia
Horrenbestez, bi dira sobrako kilotxu horreek hartzeko arrazoi nagusiak: ariketa fisikorik ez egitea eta desorduetako mokaduak. Jakina, horri konponbide egokia topeteak ez dau emoten lar gatxa danik, baina kontsumoaren eta jarduera sedentarioaren alde egiten dauen gizarte honetan oso gatxa izaten da lagunarteko giroan pintxoren bati, kaferen bati edo garagardoren bati uko egitea edota, beharlekutik urten ostean, praka laburrak jantzi eta arineketan joatea. Edozelan be, bizitza honetan ez dago ahalegin bako irabazirik, eta gorputz lirain, mehar eta sendoari eutsi gura badeutsazue ...
Zitu edo zerealen multzoa
2002-07-15 00:00 Jan edanak
Gure egunerokotasunaren erromantizismoa gogoratzen laguntzeko, Carlos Drummanden 'zitu-poema' bategaz amaituko dogu oraingo jardun hau (Sarrionaindiaren 'Hezurrezko xirulak' liburutik hartua):
Sentimentala
Zure izena fideo letraz
Izkiriatzen hasi naiz.
Platerean zopa hotzitzen ari da
Eta mahai ingurura datoz denak
Ene lan erromantikoa so egitera.
Larraitz Artetxe,
Dietetika eta Nutrizinoan Diplomatua,
Elan Vital Medikuntzako Zentrokoa.
Esklabutzea Hondarribian 1648an
2002-07-15 00:00 Antxinakoak Geurera
Goragokoa, anekdota bat baino gehiago da. Danok gara bardinak eta danok egin geinke Leopoldo II.ak, Millán Astrayk edo Tomas Eizagirrek egin ebena, bardin edo antzera. Ona da jakitea, hamaikatxu ikusiko doguz eta.
Iñaki Goiogana,
Abertzaletasunaren Agiritegiko Teknikaria.
Igorren, euskerea zuzterretik
2002-07-15 00:00 Euskerea berbagai
Joseba Ipiñazar, Igorreko Alkatea eta Arratiko Mankomunidadeko Burua:
'Euskerea bizibarritzeko plan orokorraren harian, orain arte egindako pausuak oso egokiak izan dirala ikusten dot.
Herriko talde guztien artean lehenengo batzarrak egin ostean, ikusi dot hainbat herritarren erantzuna oso ona izan dala, eta horrek esan gura dau herriak badaukala interesa plan honetan.
Arlo guztietan lantalde ugari sortu dira (kulturea, kirola, hezkuntzea, dendariak...) eta euren artean batzarrak egin dabez; ganera, herritar askok hartu dabe parte lantalde horreetan.
Nik neuk, Udaleko Buru legez, herritarrei ...
Udako plazetarako hamar gomendio
2002-07-15 00:00 Bertsolaritzea
Ez dakit aholkuok lagungarri egingo jatzuezan, baina badozue motiborik udan herriko edo inguruetako plazaren batera agertu eta probetako. Irakurleen txokoa hor dozue eta esperientzien barri jasoko geunke gustora baino gustorago.
Lerrook idazterakoan, ezinezkoa jat Bilboko Aste Nagusiko plazak ahaztutea. Egunero-egunero ordu batak inguruan, lehenago Santiagon eta azkenaldion Plaza Barrian, bertsolaririk onenak entzuteko aukera ederra izaten dogu, eta bai urtero urtero hutsik egiten ez daben bertsozaleak agurtzekoa be.
Iñaki Aurrekoetxea
Ander Manterola (Labayru): bizkaierearen prestigioa ukatzen dauena ezjakina da
2002-07-01 00:00 BarriketanJairik jai bai baina kontuz gero!
2002-07-01 00:00 BarriketanBelfasteko lehoiak orro batzuk zor deuskuz
2002-07-01 00:00 Kulturea
Kultuko musikariak, ba, aurten Gasteizen. Itxaroten dodan bakarra da igaz Chick Corea nire kultu partikularreko jazz izarrak emon ebana baino gehiago emotea danak, eta Van Morrison ez etortea igaz Paco de Lucia etorri zan moduan. Luzimentu hutserako, esan gura dot. Belfasteko lehoiak orro batzuk zor deuskuz.
Edorta Jimenez,
Idazlea.
Euskaldunak Ekuadorren
2002-07-01 00:00 Euskaldunak munduan
- Ekuadorreko Los Rios probintziako Palenque Kantoiaren ganeko web orria:
www.iglesiapalenque.org.ec
- Palenqueko Lagunak Aldizkaria:
www.zinemaker.com/palenque
Sarrera behar da? Aurretik erosi behar da?
»» 'Erbestez erbeste', bertso saio literarioa