Arima bako oskolak eta habe bako etxeak
2003-09-15 00:00 Euskerea berbagaiZer dira hizkuntzak?
Hizkuntzak, eurek guztiak, hiztun taldeentzako, ideia, nahi eta esperientziak pertsonen artean trukatzeko bitarteko huts ez dira. Izan be, hizkuntzak, beste osogai batzuen artean, hiztun komunitateei loturiko kulturen erakusle edo adierazpen sinboliko be badira, halan da ze, hizkuntzak kultura horreen zati dira eta berorreei, neurri handi edo txiki batean, komunikazinorako oinarria emoten deutsie. Gure ingurura begiratuz, hamarkada luzeetan hatako eskuduntzak doguzala, zein dira gure herriko haur eta gazteek euskal kultureari buruz ezagutzen dabena?
Edo bestela planteauta, uniformizazinoak eta ...
'Las mujeres de verdad tienen curvas'
2003-09-15 00:00 Zinemea
Sundancen eskuraturiko epaimahaiaren eta ikusleen sari biek eta Donostian igaz jadetsitako gazte sariak melodrama honen kalidadearen barri emoten deuskue. Izan be, pelikulea sano apala izanagaitik be, 'Real Women Have Curves' filmak uda honetan arrakasta handia lortu dau ahoz aho eta lagunartean zabaldutako barriketei esker. Pelikuleak AEBko latinoen komunidadearen errealidadea aurkezten deusku behar baino kilotxu batzuk gehiago dituan protagonistearen eskutik. Gazte hau institutuko graduatua lortzeko dago, baina, oso ikasle ona izan arren, amak ez dau gura unibersidadera joan daiten, beraren eretxiz ...
Zentsura barria iragarkietan
2003-09-15 00:00 eretxiaIragarkietan zenbat-gura informazino jaso geinke; iragarkion bidez konturatzen gara enpresa hau ala bestea atzerakoia dan, antxinako ideiak daukazan edota bezeroak memelotzat hartzen dituan ala ez. Beraz, era batekoa edo bestekoa izan, guk geuk ikusi eta egiaztatzen dogu eta gure esku dago promozionetan dabezan produktu horreek erostea ala konpetentziaren eskaintzea onartzea. Gizarte arduratsua eregiteari ez deutso bape laguntzen salbatzaileen beharrak.
'Borondate onenagaz' egiten diran hamaikatxu lan eta presinok murriztu egiten dau pertsona bakotxaren ardurea. Gure beharra izan beharko litzake produktuak epaitzea ...
Topaketak ikasturtea hasteko
2003-09-15 00:00 BertsolaritzeaXenpelarrera bisitea
Zapatuko lanak amaituta eta gauean bertso-parrandeari bere lekua egin ostean, domeka goizez bertso-eskoletako irakasleak Xenpelar Dokumentu Zentrura joango dira bisitan. Bertan bildutako materialaren barri jasoko dabe, baita beronen antolaketa eta erabilpen sistemearen nondik norakoak ezagutu. Bisita honen helburua Dokumentu Zentrua bertso-eskoletako eragileei ezagutzera emotea da eta, bide batez, eskolako jardunean euki leiken erabilgarritasuna aztertzea.
Bertan ezagutuko dabe ganera Bertso-Eskolen Datu-Basea, aurten sortua eta 2001-2002 ikasturtetik aurrerako datuak jasoten dauzana. Bertso-eskolen zerrendea eguneratzeko eta ikasle zein irakasleen ibilbidea jarraitzeko ...
Donostiako Nazinoarteko Zinemaldia hasteko prest
2003-09-15 00:00 Zinemea
Euskal Herriko produkzinoak
Azkenik, aitatzekoa da Zinemaldiak urtean-urtean euskal zinematografiari eskaintzen deutson egitarauaren barruan metraje handiko zazpi film ikusi ahal izango doguzala, bai eta Chillidaren lanaren ganeko ikus-entzunezko bat be. Ganera, Ama Lur Saria Antxon Ezeiza zuzendari donostiarrari emongo jako ekitaldi honetan.
José Julián Gakedanoren '‘Oraingoz izen gabe’', Angel Lertxundiren '‘Kareletik’', Juan Bautista Berasategiren 'Alhambrako giltza’, Juan José Elordiren '‘Olentzero, gabonetako ipuia'’, Milagros Baráren ‘Autopsia'’, Enrique Urbizuren ‘La vida mancha’ eta Julio Medemen ‘La pelota vasca, la piel contra la ...
Mercedes Mendive akordeoilariaren lehen diskoa laster AEBetan salgai
2003-09-15 00:00 Euskaldunak munduanDiskoaren aurkezpen kontzertuekaz jarraituz, zemendiaren 1ean Gardnervillen, St. Galls Community Center-en eskainiko dauena nabarmendu behar da. Carson Valley-ko Merkataritza Ganbararen ekinbidez antolatutako kontzertua izango da.
Bizkaie!
Argentinatik bueltan
2003-09-15 00:00 Euskaldunak munduanMartxan dagoeneko Artaburu Euskaltzale Alkartea
Orain hiru bat hilabete abiarazo eben Mar de Platako Denak Bat Euskal Etxean. Helburua argia da: euskerearen inguruan ahalik eta jente gehien batzea, Euskal Etxeko kideak zein interesautako guztiak.
Orain urte batzuk, 70. hamarkadearen hasieran, 73an gitxi gorabehera, euskerazko lehenengo ikastaroak emon ebezan Mar de Platan. Juan Ignacio Landeta 'Artaburu' bizkaitarra hasi zan zeregin horretan eta, orain, euskera ikastaroen 30. urteurrenean, lehenengo irakaslea omendu gurean, urteotan egindako beharra saritu gurean, gaur egungo maisu eta ikasleek ...
Desleialtasun kontuak Interneten
2003-09-15 00:00 sareanGaiagaz lotutako webgune interesgarriak
www.chatcheaters.com
Orrialdaren sortzaileak, Kalifornian bizi dan John LaSage jn.ak ondo sufridu ebazan bere bizitzan e-desleialtasunaren ondorioak: emazteak alaba biak hartu eta senarrari agur esan eutson Internet bidez ezagututako Zelanda Barriko gizon bategaz joateko. Sufritutakoak sufrituta, orrialde honetan aholkuak eskaintzen dira, antzeko beste historia batzuk irakurteko aukerea be emoten jaku eta programa informatiko berezien barri emoten da. Programa horreekaz detektibe elektronikoaren lana egiteko moduan egongo garelakoan. Berbarako, “SpyAgent” programea salgai dago 44 eurotan, gitxi-gora ...
Patxi Iturregi: 'ipuingintzan oso gustora nabil'
2003-09-15 00:00 Kulturea
Patxi Iturregi oso gustora dabil ipuingintzan eta irakurteko be ipuinak gustetan jakoz. Nobelea zergaitik ez dauen idazten galdetzen deutsienean, argia da Patxi Iturregiren erantzuna: 'ogibidez irakaslea naz eta tarte libreetan idazten dot; nobelea idazteko jarraiko beharra nahitaezkoa da eta, oraingoz, ez daukat astirik horretarako. Ipuinak idazteko 'hasi-itxi-barriro hartu' sistemea erabilten dot eta hori ezinezkoa izango litzateke nobelearen kasuan.
'Behi eroak' liburuko ipuinen harian, egileak adierazo dau itxuraz behintzat ipuin solteak dirala nahiz eta azpian ipuinon ordena jakina egon, zeozelako batasuna ...
Mahatsa batzeko ordua
2003-09-15 00:00 Jan edanakAzken buruan, ia denporeak apur bat laguntzen deuskun eta mahats bilketa prozesu ona izaten dogun. Euri gitxi egin dauela eta, euskal nekazari edo baserritarrentzako aurtengo udea txarra izan arren, mahastizainak pozik dagoz eta orain denpora ona behar dogu, batez be, euririk ez egitea mahats bilketan zehar. Asko eta asko, barriz, euriaren zain gora begira egongo dira. Eguraldiaren gorabeherakaz be oso gatxa da danak pozik egotea. Kontauko deutsuet.
Mikel Garaizabal.
Enologoa eta sommelierra.
Ainhoa Arteta sopranoa eta Martin Ugalde idazlea 2002ko Euskaldun Unibersal
2003-09-15 00:00 Euskaldunak munduan
Aurkezpen larregirik ez dabe behar gipuzkoar bi honeek baina badaezpada, hona hemen jakingarri batzuk:
Ainhoa Arteta, munduan zehar ezaguna dan sopranoa Tolosan jaio zan 1964ko irailaren 24an.
Bost urtegaz Maria Callasen disko bat entzun ebanean sortu jakon musikarako garra. Geroago, aitak Tolosan sortutako koruan hasi zan kantari.
Donostiako konserbatorioan ikasketak egin ostean, 18 urtegaz Italiara egin eban salto kantu ikasketak egiteko. Pavarottiren maisuagaz ibili zan. 1987an, Aldundiaren beka bati esker, New Yorkera joan zan interpretazino ikasketak egiten. Pare bat urte ...
Bizkaie! Aldizkarian behar egin gura dozu?
2003-09-15 00:00 Kulturea
Internet Sarean bizkaierea darabilen argitalpen bakarra da Bizkaie! eta asmo handiak dituan proiektu honetan sartzeko interesa izan ezkero, ez denporea alperrik galdu: ahalik eta arinen bialdu curriculuma ondoko helbideetara:
- E-mailez:
bizkaie@bizkaie.biz
- Postaz:
Vda. de Epalza, 3 (Sarrera Esperanza kaletik)
48005 BILBAO
Geugaz behar egiteko baldintzen artean, bizkaieraz alfabetatua izatea eta kazetaritza beharretan ibilitakoa izatea eskatzen dogu eta Euskal Filologian edo Kazetaritzan lizentziaduna izatea kontuan hartuko da. Horrezaz ganera, Interneteko baliabideak ezagutzea nahitaezkoa izango da.
Bizkaie!, Bizkaierazko Aldizkari Elektronikoa
Okeleagaz preparautako hestebeteak
2003-09-01 00:00 Jan edanak
Mantenugaiak
Hestebeteen ur kopurua oso aldakorra izan daiteke % 30-60 bitartean, beti be, hestebeteak izan dauen sikatze mailearen arabera. Gogoratu eizue elikagai bat sikuagoa dan neurrian, elikagai kopuru bardinean ur gitxiago eta mantenugai gehiago jaten doguzala, hau da, konzentratuago dagoala.
Okeleagaz eginda dagozanean, kalidade oneko proteinak daukiez eta gehitzen deutsiezan beste produktuen arabera proteina kopurua % 12-20 bitartekoa izango da (zenbat eta okela proportzino handiagoa izan hestebeteak orduan eta proteina kopuru handiagoa izango dau).
Gehienetan, koipe kopuru garrantzitsuakaz eginda dagozanez (kasu batzuetan ...
Ahozko inprobisazinoa munduan. Kulturarteko Topaketak 2003
2003-09-01 00:00 Kulturea'BIZ HITZA'
'Hitzari hotsa eman. Hatsari hatsa eman, bapateko hitz hots hutsez'. Orain pare bat urte, Bertsozale Elkartearen adierazpena zan hori. 'Gutaz ari ginan, gure hitzaz, gure hotsaz eta gure hatsaz'.
Guretik ari ginanean, ostera, hain zuzen be guretik ari ginalako, besteakazko hari mehe bat ari ginan sortzen. Hari mehe horrek gure bapateko kantua gazteleraren kantu inprobisatuagaz lotu eban, Mexikora eroan gintuan, eta Kanariar irletara, eta Menorkara, eta Galiziara, eta Kubara, eta Txiilera...; aurten, hariak muturrak biderkatu ditu eta Afrikara ...
Iskandar Hamawy: 'Inon ez etxean bezala'
2003-09-01 00:00 Bertsolaritzea
Inon ez etxean bezala
Doinua: Misiolari baten moduan
N-1ean harrapatuta,
Madrileraino ilara.
Maletaz lepo, ford zahar hau ez da
helduko Santa Polara.
'Txisa ein gurot. Asko falta da?',
negarrez dago alaba.
'Beste bidea hartu behar zan',
andrak sartu deust ziztada.
Deabru batek maltzur dinoste:
'Bide bazterrean laga!'
Zazpi egunez zazpi ordutan
hondartzaz badekot nahiko.
El Pais-eko eskala danak
be leitu dodaz tarteko.
Halere andrak alde egiteko
presarik inoiz ez deko.
Neska gazteen gorputz lirainez
hortaz gozatu beharko.
'Ama, aitari begietara ...
Bildots kikiloi edo moileja sueztituak idiazabal gaztai laminakaz
2003-09-01 00:00 Jan edanak
Zelan egin:
Lehenengo eta behin, moilejen gainean egoten dan tela fina kenduko dogu eta ur oso hotzetan sartu behar dira odol arrasto guztiak garbitzeko. Ondoren, dadotxuetan ebagi. Garbi eta zati-zati eginda daukaguzanean, hurrengo pausua galdostea edo uretan erretea izango da, hau da, irakiten dagoan uretan sartu-atara bat egingo deutsegu moilejei 30 bat segundutan. Urari gatz apur bat botatea egokia da gatz puntua apurka-apurka hartzen joan daitezan. Hortik aurrera, uretatik atara eta gatza eta piperrautsagaz ipiniko doguz.
Jarraian ogi birrindua bota ...
Urtzi Urrutikoetxea: 'Literaturako Nobel saridunaren liburua euskeratzea nekosoa baina ederra izan da'
2003-09-01 00:00 Barriketan'The Last Link': Pete Camino artzainaren historia kontetan dauen filma
2003-09-01 00:00 Euskaldunak munduan
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
4184
4185
4186
4187
4188
4189
4190
4191
...
4210
4211
4212
4213
Hurrengoak ››
Sarrera behar da? Aurretik erosi behar da?
»» 'Erbestez erbeste', bertso saio literarioa