Mal de Ojoren disko barria urrirako
Bizkaie!
Mal de Ojo taldeak flamenko doinuak zabalduko ditu barriro Euskal Herrian zehar. Boskote donostiarrak zazpigarren diskoa kaleratuko dau urrira aldera, Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak iragarri barri dauenez.
TOPA izeneko lanak Adrian Perez kantariak konposatutako 12 abesti batuko ditu, ia gehienak euskaraz.
Rumba doinuak hartuta, donostiarrek maitasunari, maitasun ezari eta eguneroko kontuei kantauko deutse, azken lanetan egin dabenaren antzera.
Aste honetan hasi dira Andoaingo Garate estudioan grabazinoak egiten. Zeregin horretan Juanjo Otxandorean ekoizleak eta Kaki Arkazo teknikariak lagunduko deutse.
Taldearen sorrerea
Mal de Ojo 1993an sortu zen hirukote moduan Donostian. Ordutik, hainbat kide izan ditu gaur eguneko boskote finkoa osotu arte. Azken diskoa 2003an atara eben, Mestijaia izenburupean.