Sarean  IV. urtea // 123. zenbakia

Arabiar idazkerea eta teknologia


Eta honek zer esan gura dau? Pentsau daigun ehunka edo milaka dokumentu ingelesez edo euskeraz idatzita daukaguzala eta horren informazino guztiaren barruan berba batzuk topau gura doguzala. Zelan egingo geunke hori? Orrialde guztiak eskaneuko doguz eta hizkiak eta berbak ezagutzeko softwarea (OCR bat) pasauko deutsagu fitxeroari. Gero, edozein testu prozesatzaile batean legez, bilaketa normala egingo dogu. Baina guk daukagun OCR softwareak ingeleserako edo euskerarako balioko dau, hau da, alfabeto latino daukien hizkuntzentzako. Eta orduan, zer pasetan da arabiar hizkuntzeagaz? Ba horretantxe dabiz lanean Estadu Batuetako Buffaloko Unibersidadean, arabiar hizkuntzea ulertuko leuken OCR sistema berezia preparetan hain zuzen be.

Hizkuntza hau munduan 235 miloe personak egiten dabe berba eta munduan laugarren hizkuntza zabalduena da (txinatarra, ingelesa eta gaztelania dira besteak). Baina ez daigun pentsau garatzen dabizan soft hau segurtasun kontuetan baino ezin izango dala erabili. Hor bai, jakina, baina beste aplikazino batzuk be euki leikez. Zuzenena, arabiar hizkuntzea beste erabilera batzuetara be zabalduko litzatekela: testu klasikoak edo edozein idazti ikertu leitekez (filologoentzako oso interesgarria izango litzateke puntu hau).

Nonor arabiera ikasi guran badabil, Internet-en daukaz hainbat gune. Hona hemen helbide batzuk:

www.webpersonal.net/jordimastrullenque/arabe/
www.arabion.net/spanish/
www.musulmanesandaluces.org/madrasa/Madrasa.htm

Gotzon Plaza,
informatikoa

Mundua zoratuta dago. Edo behintzat, mundu honetako persona batzuk. Arlo guztietan. Baina aspaldi honetan terrorismo islamiarraren zartadak jaso doguz hainbat herrialdetan. Egia esateko, ez jat bape gustetan izen hori, ‘terrorismo islamiarraren’ etiketa hori, Islam-ak ez dauka zer ikusirik horregaz eta. Akaso, Mendebaldeko herrialde garatuetatik beste kultura eta ideologia batzuk areriotzat hartzen doguzalako eta dan-danak saku bardinean sartzen doguzalako edo sartzen saiatzen garalako etiketok asmatzen doguz.

Jasandakoak jasanda, Islamaren inguruko kulturea, erlijinoa, ohiturak eta persona guztiak susmagarritzat hartzen doguz. Susmagarritzat joten diranez, euren ganean egon behar dogu, segurtasun indar guztiek adi egon behar dabe arrastorik txikiena be hartu eta segiduteko.

Hemen, teknologia sartuko da jokoan. Islamaren hizkuntzea arabiarra da, jakina, eta hizkuntza honek berezitasunak daukaz: hasteko, eskumatik ezkerrera idazten da eta idazkera bera be apartekoa da, ze letra bat desbardin idatziko da hasieran, erdian edo azkenean badoa. Honi beste puntutxo batzuk gehitu behar jakoz: berben arteko banaketea ez da batzutan ondo marketan eta bokalak ahoskatu bai, baina sarritan ez dira idazten.