Jokotik heriotzara
Bizkaie!
Hego Korean, 28 urteko gazte bat hil da ziberkafe batean 49 orduz, deskantsurik hartu barik, ordenadorearen aurrean bideojoko bategaz olgetan ibili ostean. Hego Koreako Poliziak emon dau jakitera barria.
Taegun (herrialdearen hegoaldea) bizi zan Lee izeneko gazteak Starcraft bideojokoagaz olgetan emon ebazan ordu horreek guztiak, ia jan barik eta bape lorik egin barik. Gaztearen osasunak okerrera egiten ebala ikusita, ospitalera eroan eben baina handik lasterrera hil zan, medikuen esanetan bihotzekoak jota.
Antza, Lee beharretik bota eben orain gitxi bideojoko honegaz olgetan ordu lar emoten ebazalako lantokian.
Hego Korean, bideojokoen arrakastea izugarria da. Telebista-kateek emondako diruari eta babesari esker, dirutzea irabazten daben jokalari profesionalak be badagoz.