Eusko Jaurlaritzeak 7 miloe uro emongo ditu 2007-2010 eperako Unibersidade Planaren jardueretarako

Bizkaie! 2007-07-03 02:00

Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartze eta hausnartze-fasean dagoan 2007-2010 eperako Unibersidade Planaren jarduerak egiteko hiru diru-laguntzino zuzen emoteko erabagia hartu dau.

Guggenheim Bilbao Museoa jazz klub bihurtuko da Just Friends taldearen kontzertu bereziagaz

Bizkaie! 2007-07-02 02:00   Musikea

Jazz musikagile handiak inspirazino iturri hartuta, Just Friends taldea 2001. urtean sortu zan. Jazz eta swingaren urrezko garaia oinarritzat hartuz, abesti propioak klasikoen berrinterpretazinoakaz nahasten ditue (‘Just a Gigolo’, ‘Song for my brother’, ‘Just you, just me’, ‘She's funny that way’, ‘Moppin' and boppin’ adibidez).

EHUk euskerazko komunikazinoaren inguruko master profesionala eskainiko dau 2007-2008 ikasturtean

Bizkaie! 2007-07-02 02:00   Euskerea berbagai

Ekimen hau ez da hutsetik sortua, neurri handi batean, azken bost urteetan fakultade berak eskaini dauen ‘Euskal Herria XXI’ doktorego programearen jarraipena baita, izan be, master profesional honek aurrera begiratu nahi dauen proposamena da.

Jazzber, Bermeoko X. Jazzaldia, garagarrilaren 5etik 7ra

Bizkaie! 2007-07-02 02:00   Musikea

Aurten, garagarrilaren 5etik 7ra, Bermeoko Jazzber jaialdiaren hamargarren edizinoan, Getxoko Nazinoarteko Jazz Jaialdiko Taldeen Lehiaketarako aukeratutako lau finalistetako hiru ikusi eta entzun ahal izango doguz zuzenean: Think Tank (Herbehereak), Andrew’s Quartet (Errusia) eta Mr. Chacho(Espainia). Horrezaz gan, Jam Session bat be egingo dau Miguel Salvador Triok.

Bilboko Kalealdiak nazinoarteko artistak batuko ditu garagarrilean

Bizkaie! 2007-07-02 02:00

Taula gainean antzezten diran ohiko antzezlanakaz konparauta, ‘Antzerkiaren Zazpi Kaleak’ ekimenak musika, dantza eta, batez be, umoreari protagonismoa eskaintzearen aldeko apustua egin dau, jentearen atentzinoa erakarten dauen armarik eraginkorrena baita.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak asteon emongo dau amaitutzat ‘Tempo di martxa!’ musika-gela ibiltaria

Bizkaie! 2007-07-02 02:00   Musikea

Helburua euskal neska, mutil, nerabe eta gazte kopuru handienari Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren errealidadea transmitidutea izan da, nortzuk diran bere ia ehun musikariak, nondik datozen, zeintzuk diran euren jarduerak, zein lekutan dabilzan, interpretetan daben errepertorioa, nortzuk zuzentzen daben edota zein dan bere dimensino diskografikoa. Hau guztia, planteamendu ludiko eta hezitzaile baten bitartez.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Marka guztiak gaindituz, 94.712 lagun izan dira aurten Bilbao BBK Live Jaialdian

Bizkaie! 2007-07-02 02:00   Musikea

Jaialdiko lau egunetan, danetara, 94.712 lagun izan dira Kobetamendira urreratu diranak eta, oro har, antolatzaileak zein musika zaleak pozik gelditu dira. Pasa dan barikuan amaiera ezin hobea emon eutson jaialdiari Metallica taldeak eta kontzertu horretan pilatu zan jente gehien, zehatz esateko 39.749 lagun.

Rikardo Arregi Kazetaritza Saria emongo dabe asteburuan

Bizkaie! 2007-06-29 02:00

Rikardo Arregi Kazetaritza Sarien 19. edizinoko azken erabagia zapatu honetan, bagilak 30, jakingo da, Andoainen. Eguerdiko 12:00etatik aurrera banatuko jakez sariak aurtengo edizinoko irabazleei, antolatzaileek jakinarazo dabenez.

Euskerazko informazinoaren eta komunikazinoaren teknologia barrien inbentarioa egin dabe

Bizkaie! 2007-06-29 02:00   Euskerea berbagai

Aurkeztu dan inbentario hau, beraz, proiektuei buruzko informazino sailkatua eskaintzeaz batera, informazino hori eten barik osotu, zuzendu eta eguneratzeko tresna izango da aurrerantzean.

Laia laukote euskalduna BBK Live jaialdiaren azken egunean

Bizkaie! 2007-06-29 02:00   Musikea

‘Izenbururik gabeko istorioak’ diskoa atara barri dabe eta Laia taldeak momentu historikoa biziko dau Bilboko BBK Live jaialdiaren azken egunean. Arratsaldeko laurak bueltan, ‘Metallica’ erraldoiak baino lehentxuago, euren lana erakusteko aukera parebakoa ondo baino hobeto aprobetxauko dabe, Kobetamendira hurreratutako musikazaleei arratsaldea girotzeko.

Musikaire 2007, udarako egitarau potoloa Elorrion

Bizkaie! 2007-06-29 02:00   kulturbiz

Hamar urte pasau dira Musikairek kultura kalera atara ebanetik. Musika, antzerkia eta dantza dira mazedonia kultural honen osogaiak. Estilo anitzak guztiak, ume, gazte eta nagusien gozamenerako.

XII. EHZ Festibala, hilaren 29tik garagarrilaren 1era Idauze Mendin

Bizkaie! 2007-06-29 02:00   Musikea

Anestesia, Fermin Muguruza, The Skatalites, Kepa Junkera, Tokyo Ska Paradise Orchestra zein Delorean eta La Phaze taldeak izango dira, besteak beste, Idauze Mendin bagilaren 29tik garagarrilaren 1era bitartean parte hartuko dabenak.

‘Elhuyar Hiztegi Txikia-ren hirugarren argitalpena kalean da

Bizkaie! 2007-06-29 02:00   Euskerea berbagai

Elhuyar Fundazinoak ‘Elhuyar Hiztegi Txikia’-ren (euskera-gaztelania/castellano-vasco) hirugarren argitalpena kaleratu barri dau. Argitalpen barrituak 42.000 sarrera, 9.000 azpisarrera, 71.000 adiera eta 18.900 adibide ditu, eta bi ataletan banatuta dago: euskera-gaztelania eta gaztelania-euskera. Gramatika eranskin bat be badakar hiztegiak.

EHUko Arte Ederretako ikasleek Abigail Lazkozegaz lan egingo dabe

Bizkaie! 2007-06-28 02:00

Euskal Herriko Unibersidadeko Arte Ederretako ikasleek Abigail Lazkoz artisteagaz lan egingo dabe Guggenheim Bilbao Museoko ‘Bakotxaren nahiera’ erakusketarako egingo dauen obran.

Uda sasoian, irakurketea eta aisialdia buztartuta Bilbon

Bizkaie! 2007-06-28 02:00

Bagilaren 29tik aurrera, Bilboko udal liburutegiak liburu, prentsa eta aldizkariak maileguan itxi eta irakurketa suspertzeko tailerrak emongo ditu uriko plaza, parke eta ugerlekuetan.

'Hau ez da nahikoa' lelopean, manifestazinoak egingo dira Euskal Herrian, homosexualen egunean

Bizkaie! 2007-06-28 02:00

Mundu osoko gay, lesbiana eta transexualen eguna ospatzeko, Euskal Herrian manifestazinoak dagoz deituta uriburuetan, baita jaiak eta erakusketak be.

‘Un nuevo 31’ edo euskal erbestealdiaren itxaropenak

Bizkaie! 2007-06-28 02:00

Sabino Arana Fundazinoak liburu batean batu ditu Agirre lehendakariaren, Manuel Irujoren eta beste politika-buruzagi nabarmen batzuen arteko gutun-mezuak, Francoren garaipenaren ostean eta II. Mundu Gerra bete-betean zala (1939-45) idatziak, karga ideologiko eta estrategiko sakoneko mezuak. Gure aitzindarien nondik norakoak jakiteko bidea urratzen deuskun liburua da, bihar-etziko ikerketen oinarria, ardatza.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Washingtongo Euskal Etxea aintzatetsi dau Eusko Jaurlaritzeak

Bizkaie! 2007-06-27 02:00   Euskaldunak munduan

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak ofizialtasuna emon deutso Amerikako Estadu Batuetako (AEB) uriburu Washintongo ‘Washington D.C. Euskal Etxea’ izeneko euskal etxeari.

Cherish The Ladies, 17 Hippies, Toumani Diabate eta Dulsori dira Getxoko Nazinoarteko Folk Jaialdiaren artista nagusiak

Bizkaie! 2007-06-27 02:00   Musikea

Irailaren 5etik 8ra bitartean, hainbat herritako musikak eta kulturak erakutsiko dira Getxon. Egitarauan, musika emonaldiez gan, bestelako jarduerak dagoz: Bidezko Merkatua, Munduko Terraza eta kaleko banden desfileak, berbarako. Ohi bezela, kontzertu eta ekitaldi guztietarako sarrerea dobakoa izango da.

Dokumentalaren arloko zazpi euskal produkzino-etxe izango dira La Rochelleko Sunny Side of the Doc azokan

Bizkaie! 2007-06-27 02:00   Barriak

Azken bi urteotan La Rochellen egiten ari dan Sunny Side of the Doc azokea dokumentalaren alorreko nagusienetakoa da Europa mailan. Aurten, 90 enpresa parte hartzen ari dira, horreetatik zazpi Euskadikoak: Elixir Films, SL; Idem Produccion Audiovisual; Irusoin SA; Moztu Filmak; Silverspace Animation Studios; Sincro Produccion de Imagen, SA eta Sonora Estudios.