Egipto Bilbon
2008-04-17 18:45 KultureaBilboko Artelan Berreginen Museoak 'Egipto. Misterioa eta Historia' izenburuko erakusketa jarriko dau ikusgai maiatzaren 15era arte. Horus Tailerraren eskutik landutako erakusketa honek historiako zibilizazinorik aspaldikoen eta enigmatikoenetako baten arkeologia aurkikuntza nagusiak bertatik bertara ezagutzeko aukera eskainiko dau.
Bilboko Artelan Berreginen Museoak 'Egipto. Misterioa eta Historia' izenburuko erakusketa jarriko dau ikusgai maiatzaren 15era arte. Horus Tailerraren eskutik landutako erakusketa honek historiako zibilizazinorik aspaldikoen eta enigmatikoenetako baten arkeologia aurkikuntza nagusiak bertatik bertara ezagutzeko aukera eskainiko dau.
Erakusketaren ordutegia museoarena izango da, hau da, martitzenetik zapatura, 10:00etatik 13:30etara eta 16:00etatik 20:00etara bitartean, eta domekan, 10:00etatik 14:00etara bitartean.
'Egipto. Misterioa eta Historia' erakusketearen bisitariek Rosetta harriaren xehetasunak ikusteko aukera izango dabe. Londreseko Britainiar Museoan ikusgai dagoan hilarriari esker, antxinako Egiptoko hieroglifikoak deszifrau ahal izan ziran XIX. mendearen hasieran.
Ganera, esfinge baten eta piramide baten tamaina errealeko kopia zirraragarriak ikusi ahal izango dira.
Erakusketea osotzen daben piezek Egiptoko historia eta artearen aro desbardinak erakusteaz gan, zibilizazino horretako eguneroko bizimoduaren alderdiak ezagutzeko aukera eskainiko dabe. Bertan ikusi ahal izango dira faraioen bustoak eta jainko-jainkosei eskainitako tenpluetako kapitelak (Hathor jainkosearen burua landuta daukana, berbarako), baita mitologiako eta jauregi-giroko irudiak (Isis eta Nefertarirenak, berbarako) eta hileta-erritualetarako erabilten zituen kanope edalontziak be.
Horus Tailerra osotzen daben artista eta ikasle gazteek antxinako kultura desbardinetako arkeologia aurkikuntza ugariren kopia zehatzak landu ditue 1989az geroztik. Bildumeak 400 pieza baino gehiago ditu eta bertan gure aurretik bizi izan ziran zibilizazinoetako artelan ikusgarrien kopiak dagoz; jatorrizkoak mundu osoko museo garrantzitsuenetan dagoz sakabanatuta.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!