Bruselako Arrain Azokan izango dira sektoreko 14 euskal enpresa

Bizkaie! 2008-04-22 11:43   Euskaldunak munduan

European Seafood Exposition Azokearen XV. edizioa egingo da Bruselako Exhibition Center-en gaurtik (apirilak 22) eguenera (apirilak 24) bitartean. Han izango dira arrainaren eta produktu eratorrien sektoreko 14 euskal enpresa, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren babesagaz.

Zazpigarren hall-ean, 1617/1717 stand-ean, arrain freskoan, izoztuan, preparautako jatekoan eta kontserbetan espezializautako enpresak egongo dira. Eusko Jaurlaritzearen partaidetzea EAEko elikagaien industriako produktuak nazinoarteko merkaduetan sustatzeko planaren barruan dago.

Jose Antonio Suso Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuordeak inaugurauko dau Euskadiko pabilioia eta euskal produktuak dastatzera emango dizkio eguaztenean, apirilak 23, hurreratzen diranei, 12:00etatik aurrera.

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren arabera, Arrantzarako Plan Estrategikoaren aplikazinoak eta arrantzako produktu eraldatuek 'nabarmen suspertu dabe sektorea'. Izan be, eraldaketa-industria hobetzeko eta barriztetako inbersino handiak egin ditue.

'Gure kostaldeak eskaintzen deuskuzan baliabide naturalei esker, arrantza-industriak leku garrantzitsua izatea lortu dau Euskal Herriko ekonomian eta produktuak munduko merkadu nagusietan saltzen dira', azaldu dabe ordezkariek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu