Bartzelonako Euskal Etxeak Literaldia'08 antolatu dau

Bizkaie! 2008-04-22 12:10   jardunaldiak

Apirilaren 23an hasi eta maiatzaren 23ra bitartean, errezitaldiek, irakurketek, musika emonaldiek, lehiaketek eta abarrek publiko katalana euskal literaturara hurreratuko dabe.

Bartzelonako Euskal Etxeak, Hizkuntz Eskola Ofizialeko Euskera sailak, Bartzelonako Unibersidade Autonomoko Euskera sailak eta Bartzelonako Unibersidadeko Euskera sailak euskal literaturea Katalunian ezagutzera emoteko antolatzen daben IV. Literaldia ailegau da. Aurten, egungo Euskal Herria literaturan zelan islatzen dan izango da ardatz nagusia. Jardunaldiotan, egoera politikoa eta soziala literaturearen begiradapetik aztertuko ditue eta bestelako gai eta proposamenak be izango dira berbagai.

Hilabete batez, errezitaldiek, irakurketek, musika emonaldiek, lehiaketek eta abarrek publiko katalana euskal literaturara hurreratuko dabe. Entzuteaz gan, parte hartu gura izan ezkero, Euskal Etxeko txokoan litetatur aztarnea izteko aukerea izango da. Literaldia’08 apirilaren 23an hasi eta maiatzaren 23an amaituko da.

Aurtengo programea eranskinean dago.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu