'Irakurri, Gozatu eta Oparitu' kanpainea barriro be martxan
2008-04-22 15:36 Euskerea berbagaiTopagunea Euskera Elkarteen Federazinoak 'Irakurri, Gozatu eta Oparitu' egitasmoaren bigarren edizinoa aurkeztu dau Bilbon. Egitasmoa irakurketea sustatzeko asmoz sortu da eta Hego Euskal Herriko 17 herritan gauzatuko da, lekuan lekuko euskera alkarteen, udal liburutegien eta liburu denden alkarlanari esker.
Topagunea Euskera Elkarteen Federazinoak 'Irakurri, Gozatu eta Oparitu' egitasmoaren bigarren edizinoa aurkeztu dau Bilbon. Egitasmoa irakurketea sustatzeko asmoz sortu da eta Hego Euskal Herriko 17 herritan gauzatuko da, lekuan lekuko euskera alkarteen, udal liburutegien eta liburu denden alkarlanari esker.
Igazko esperientzian eta balorazinoetan oinarrituta, aldaketa batzuk izan dira egitasmoaren funtzionamentuan, prozedurea errazteko helburuagaz. Honako honeek dira aldaketa nagusiak:
Irakurri
Kanpainearen beraren izenak dinoanez, irakurtea da lehenengo pausua; euskeraz irakurtea, hain zuzen be. Herriko liburutegi publikora joan eta euskerazko edozein liburu maileguan hartzea da lehenengo pausua. Kanpaineak irauten dauen bitartean, euskerazko liburua hartzen dauen bakotxak orri-markatzaile bat jasoko dau opari moduan, ekimenean parte hartu zein ez. Horretarako, Topaguneak 25.000 markatzaile egin ditu.
Zein liburu aukeratu ez dakienentzat, adinaren arabera sailkatutako ehun liburu jasoten dituan zerrenda bat egongo da eskuragarri. Zerrenda hori igazkoan oinarrituta eginda dago, sei liburutegitako arduradunek proponidutako aldaketakaz eta eguneraketakaz. Oraingoan be, ehun liburuetatik 90 berberak izango dira leku guztietan eta beste hamarrak aldatu egingo dira herri batetik bestera, lekuan lekuko interesen arabera.
Gozau
Liburua irakurri ostean, liburutegiari bueltau eta fitxa sinple-sinple bat bete beharko da: zein izan dan irakurritako liburua, gustau jakun ala ez... Fitxa hori bete ostean, liburuzainak deskontu-txartela emongo dau, berbatutako liburudendan erabilteko.
Oparitu
Azken pausua, igaz legez, liburua oparitzea da. Liburutegian jasotako txartelagaz, % 25eko deskontua izango dogu euskerazko beste edozein liburu erosterakoan (Euskera Alkarteko kideentzat, % 50ekoa).
Aurtengo edizinoan, 17 Euskera Alkartek hartuko dabe parte:
Bizkaian: Bai Esan (Santurtzi), Berbots (Erandio), Asapala (Mahatserria), Ganoraz (Igorre), Berbaro (Durango), Euskal Birusa (Ermua), Euskarabila (Basauri), Gurien bai (Iurreta), Uhagon (Markina), Eixu (Zaldibar).
Gipuzkoan: Maxixatzen (Azkoitia), Jardun (Bergara), Zuhatza (Deba)
Nafarroan: Aizpea (Irurtzun), Bierrik (Etxarri Aranatz), Karrikaluze (Atarrabia), Kima (Altsasu).
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!