Nazinoarteko Kultura eta Bakearen XVIII. Jardunaldiak Gernikan
2008-04-23 12:54 jardunaldiakGernika Gogoratuz alkarteak Nazinoarteko Kultura eta Bakearen XVIII. Jardunaldiak egingo ditu gaurtik zapatura bitartean, 'Kosmopolitismoa eta bertako bakearen eraikuntzea' goiburuagaz. Bakea eregiteko gaitasuna nabarmentzen daben komunidade-esperientzien ganean berba egiteko konbita egin dau alkarteak.
Gernika Gogoratuz alkarteak Nazinoarteko Kultura eta Bakearen XVIII. Jardunaldiak egingo ditu gaurtik (apirilak 23)zapatura bitartean, 'Kosmopolitismoa eta bertako bakearen eraikuntzea' goiburuagaz. Bakea eregiteko gaitasuna nabarmentzen daben komunidade-esperientzien ganean berba egiteko konbita egin dau alkarteak.
Antolakuntzako iturriek jakinarazo dabenez, inaugurazinoagaz batera, kosmopolitismo kontzeptura hurreratzeko aukerea izango da, baita demokraziaren prozesu parte-hartzaileak bultzatzeko bertako ekimenakaz dauen loturara be.
Eguenean, goizean, bakearen eraikuntzan emakumeen parte hartzea jorratuko da. Palestinako emakumeek, Etiopiakoek, Marokokoek, Kolonbiakoek eta Euskal Herrikoek hartuko dabe parte eta euren esperientziak kontauko ditue, eguneroko errealidadea ezagutzeko asmoz. Arratsaldean memoriaren, poetikearen eta politikearen ganeko hausnarketea egingo da, memoria arteagaz eta alkarrizketeagaz lotuz.
Barikuan, gazteen eta bakearen eraikuntzarako proposamenen ganean jardungo dabe partaideek. Horretarako, hainbat lurraldetan gazteakaz lan egiten daben profesionalen laguntzinoa eta gazte horreetako batzuen ekimenak ezagutzeko aukerea izango da. Jardunaldiak amaitu aurretik, azken ondorioak ataratzeko eta hausnarketak azaltzeko aukerea egongo da.
Azkenik, larunbatean, Gernikako bonbardaketaren 71. urteurrena gogoratzeko ekitaldiak egongo dira egun osoan zehar, eta Bakearen eta Elkarbizitzaren IV. Gernika Sariak jakinaraziko dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!