'Atzorik etzira', Mendebalde Kultura Alkartearen eskutik

Bizkaie! 2008-04-23 15:48   Euskerea berbagai

Mendebalde Kultura Alkarteak maiatzaren 9an eta 10ean Bilbon egingo diran XII. Jardunaldiak aurkeztu ditu gaur, 'Atzorik etzira' izenburupean. Era berean, 'Euskalingua XI' aldizkaria eta 'Arrietako Euskaldunen Jakituria. Kontuak, kantak, bizimodua' eta 'Bizkaian zehar. Euskararen ikuspegi orokorra'liburua eta CDa be aurkeztu ditue.

Mendebalde Kultura Alkarteak maiatzaren 9an eta 10ean Bilbon egingo diran XII. Jardunaldiak aurkeztu ditu gaur, 'Atzorik etzira' izenburupean. Era berean, 'Euskalingua' aldizkaria eta 'Arrietako Euskaldunen Jakituria. Kontuak, kantak, bizimodua' liburua be aurkeztu ditue. Aurkezpen ekitaldian izan dira Maribi Unamuno EHUko irakaslea, Iñaki Gaminde EHUko irakaslea, Eneko Barrutia, Mendebalde Kultura Alkarteko zuzendaria, Edurne Torrealdai Arrietako alkate and.a eta Juan Luis Goikoetxea BHIko katedraduna.

Hona hemen, banan-banan azalduta, gaur aurkeztutakoak:


'Atzorik etzira' Jardunaldiak

Mendebalde Kultura Alkarteak antolatzen dituan XII. jardunaldiak dira aurtengoak. Aurten lehenengoz Euskaltzaindiaren egoitzan (Plaza Barrian), Bilbon egingo dira. 'Atzotik etzira' izenburupean, tradizinoa gurean zertan dan aztertuko da jardunaldiotan. Arlo askotatik aztertuko da tradizinoa: linguistikatik, hizkuntzatik, soziologiatik, artetik, musikatik... Danetara, 16 berbalari izango dira; tartean, berbaldiak, mahai-ingurua eta omenaldia be egongo dira.

Aurten, urtero jardunaldien amaieran euskal kulturan nabarmentzen dan personeari egiten jakon omenaldiaren barruan Karmele Rotaetxe izango da omendua, euskerearen ikerlaria eta Euskal Herriko Unibersidadean hainbat urtean linguistika irakaslea izanikoa.


Bizkaian zehar. Euskararen ikuspegi orokorra (Liburua + CDa)

Bizkaiko euskerearen azterketa dialektologikoa egin dau Iñaki Gamindek, euskaldun zaharren ahozko euskerearen ikerketea. Urte askotako lanaren emoitzea da eta artikulu eta liburu askoren ostean datorren frutua.

Bizkaiko lurraldeko herri euskaldun guztietako azterketea eta lekukotasuna emoten da. Ondokoak dira lantzen diran arloak: soinuak, izen morfologia, aditz morfologia, esaldi ereduak, lexikoa, testu ereduak eta datuen azterketa kuantitatiboa. Euskal dialektologiako ikerlaririk emonkorrenaren sintesi lan bikaina.


Euskalingua

Mendebalde Kultura Alkarteak 2002ko zemenditik Interneten eta CDan argitaratzen dauen aldizkaria (www.mendebalde.com), mendebaldeko hizkuntz ondarea batu, ikertu eta zabaltzea helburu nagusi izanda, Bizkaian jasoten dan hizkuntz ondarea eta han-hemenka hizkuntza ondarearen gainean egiten diran azterketa lanei zabalkundea emoteko aldizkari zientifiko dibulgatzailea da Euskalingua.

Urtean bi ale kaleratzen dira eta orain artekoak 12 dira (Hamabigarrena maiatzean kaleratuko da). Mendebaldeko euskereari eta, orokorrean, euskereari lotutako hainbat gai aztertzen dira 100 artikulu ingurutan. Azkeneko Euskalinguetako artikulu batzuk ingelesera itzulita dagoz.


'Arrietako euskaldunen jakituria. Kontuak, kantak, bizimodua' liburua eta CDa

Arrietako euskaldunei egindako grabazinoen emoitzea da liburu hau; herriko euskerea, kulturea eta bizimodua erakusten dituan lana. Transkripzinoak bizkaiera landuan dagoz. CDan, barriz, arrietarren ahotsak entzun leitekez, testuak jaso ziran legez, Arrietako euskeraz. Herriko bizimodua, anekdotak, pasadizoak jaso dira, ohiturak, gerrako kontuak, siniskerak, jaiak... Kanten atalean, umeen kantak, erromeria koplak eta bestelakoak jaso dira. Liburuaren egileak Juan Luis Goikoetxea, Begoña Bilbao eta Iñaki Gaminde dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu