Liburuaren Nazinoarteko Eguna da gaur

Bizkaie! 2008-04-23 14:40   kulturbiz

Egun honen harira, hainbat ekitaldi antolatu ditue Bizkaiko hainbat herritan eta baita uriburuan be. Bilboko Berastegi kalean, berbarako, karpa bat dago jarrita eta, bertan, azken nobedadeak ikusi eta erosi ahal izango dira. Ganera, autore batzuk be bertara hurreratuko dira, aleak sinatzeko helburuagaz.

Apirilaren 23an, orain dala 391 urte, literatura unibersaleko maisu bi hil ziran: Miguel de Cervantes eta William Shakespeare. Garcilaso de la Vega eta Josep Pla be apirilaren 23an hil ziran. Egun berean, beste literato batzuk jaio ziran, besteak beste, Vladimir Nabokov, Halldór Laxness eta Maurice Druon.

Hori dala eta, UNESCOk, 1995ean, egun sinboliko hori aukeratu eban liburuari eta autoreei mundu mailako omenaldia egiteko eta, bide batez, irakurzaletasuna sustatzeko.

Ospakizunaren jatorria 1926an dago. Urte horretan, Vicent Clavel Andrés idazleak eskatuta, Bartzelonako Liburuaren Ganbera Ofizialak Miguel de Cervantes idazlearen jaioteguna ospatu eban. Handik gitxira, 1930ean, apirilaren 23a aukeratu zan behin betiko Liburuaren Eguna ospatzeko. 1964an, ospakizuna gaztelaniaz eta portugesez berba egiten eben herrialde guztietara zabaldu zan eta denporeak aurrera egin ahala, ospakizunak izaera unibersala hartu dau.

Egun honen harira, hainbat ekitaldi antolatu ditue Bizkaiko hainbat herritan eta baita uriburuan be. Bilboko Berastegi kalean, berbarako, karpa bat dago jarrita eta, bertan, azken nobedadeak ikusi eta erosi ahal izango dira. Ganera, autore batzuk be bertara hurreratuko dira, aleak sinatzeko helburuagaz.

Bestalde, Bakioko Kultur Etxeko liburutegiak be Liburuaren Nazinoarteko Eguna ospatuko dau eta, liburutegiaren ohiko zerbitzuez gan, ekimen bi antolatu ditu: liburuaren inguruko umeentzako tailer bat eta Iratxe Ormatza idazle eta Bizkaie!-ko kolaboratzaile izandako bakiotarraren lehenengo liburuaren, 'Hegoak', aurkezpena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu