Nancy Zubiri kazetariak 'A Travel Guide To Basque America' liburu-gida eguneratzeari ekin deutso
2003-09-01 00:00 Euskaldunak munduan
Atal barriak eta datu gehiago
Nancy Zubiri oso pozik dago Nevadako Unibersidadearen aginduagaz eta bete-betean dabil ikerketa beharrean ahalik eta gida osotuena atarateko. Zubiri and.ak iragarri dauenez, euskal koloniaren jatetxe, jarduera eta ospakizunen eguneratzeaz ganera, gida barriaren nobedadeetako bat Internet Sareari buruzko atala izango da, bere esanetan, Sareak eragin sakona eta positiboa izan dauelako euskal diasporan.
Nancy Zubirik adierazo dauenez, 'A Travel Guide To Basque America' liburu-gida gaztelaniaz eta euskeraz argitaratzea ameseta gozoa izango litzateke; Zubiri and.aren esanetan ...
Euskal diglosia: eregiteko dagoan kontua
2003-09-01 00:00 Euskerea berbagaiA ze nolako roiloa bota deuskun Erramunek! Eta honek zertarako balio deusku? pentsauko dau batek baino gehiagok. Bada, diglosia berbearen definizinoan edota zentzua egokituz egin diran hanka sartzeak gorabehera, horreen artean kokatzen dot orain gitxi Euskaltzaindiak argitara emon dauen J. L. Goikoetxea adiskidearen “Euskal diglosia irazia” ('euskal diglosia' eregiteko dagoana eta 'irazia' sobera dagozan berbak dira).
“Irazia deritzagu, ehundegian ehuna egitean lez gauzatzen dalako, euskera batuak, euskalki literarioak eta azpieuskalkiak bata besteari hareen artetik bilbea igarota” (Euskalkia eta hezkuntza. Dakigunetik ...
Ardao modernoak edo tradizionalak
2003-09-01 00:00 Jan edanakBeste muturrean ardao modernoak dagoz: bistarako kolore gorri bizikoak dira, ertz bioletakaz (lehen aitatutako arrazoiagaitik). Sudurrean indar asko eta fruta gorri asko topauko doguz egurrak emondako ukutu txiki bategaz; hori bai, egurra beti fruten azpitik, era horretara, egurrak emondako lurrin kopuru txiki horrek aroma komplejidadea erantsiko deutsolako. Ahoan zaporetsuak, estruktura handikoak, tanikoak eta surraren atzeko bidetik luzeak izaten dira. Behin ardaoa iruntsi ondoren, ardao honeen gustoa luzaro geratzen da ardao gorpuzdunak diralako; hortxe sartu geinkez espresino altukoak be; upeltegi guztiek ...
2002: India azpikontinentean zeharreko abenturak (I)
2003-09-01 00:00 Bidaide
Ahuntz eta arroz afaria
Mahendranagarren egon ginan lau egunetan, giro orokorraz jaubetu ginan: pobrezia gorria eta sekulako beharrizanak bizi dituan herria da eta maoista gerrilleak arazoak larriagotu baino ez ditu egiten. Umezurtz-etxeko umeakaz eta ingurukoekaz lagun handiak egin ginan eta herritik alde egin aurreko egunean afari berezia preparetea pentsau genduan. Zer afaldu gura eben itaunduta zur eta lur geratu ginan erantzunagaz: ahuntza eta arroza. Gauzak holan dirala, umeakaz merkatura joan eta 30 bat kiloko ahuntza eta beste horrenbeste kilo arroz ...
Literaturea eta rock-a buztarturik
2003-09-01 00:00 MusikeaNire uste apalean, liburu sano gomendagarria rock-a maite daben guztientzat. Liburuko pasarteen artean, hona hemen bat: “Paul-ek asteak eroiazan reggae erritmo bat lantzen bere baxuarekin. Estudiora heldu bezain pronto, egunero joten eban. Laster ikasi eben besteek be. Akorde ezbardinak probatuz, ensaio edo entrenamantuetan hasi ziren. Letra eta guzti dauka –esan eban Paul-ek egun batean. Probau gura dozue ia zer pasetan dan?. Berehala, Joe-ri letra zati bat emon eutson orri batean. Ez, abestu eizu zeuk. Baina nik ez dakit abesten. Kantau ...
Femme fatale
2003-09-01 00:00 Zinemea
Pelikulea Cannesko luxuzko hotel baten hasiko da; bertan ulehori misteriotsu eta berba gitxiko bati, Laure-ri, beharrezko aginduak emongo deutsiez gau horretan, zine jaialdiaren sari banaketan, modelo batek aldean eroango dituan diamante izugarriak osteko. Lapurretearen eszena luzea andre bien arteko topaketa lesbiko eta erotikoa ikusteko atxakia izango da, sintetizatzaile baten moldaturiko Ravelen boleroak lagunduta. Protagonisteak diamanteak eskuratuko ditu, lapur-kideei ziria sartuta. Ondorioz, mozorrotu behar izango da ulearen kolorea aldatuz eta etxe ezezagun baten ostenduz. Laure bainuontzian sartu eta loak hartuko dau ...
Embrassez qui vous voudrez
2003-09-01 00:00 Zinemea
Ipar Euskal Herrian 'Embrassez qui vous voudrez' eta Hego Euskal Herrian 'Besen a quien quieran' izenagaz pantailaratu dan film sarkastiko eta bikain honetako protagonistetariko batek, Bertrandek, ondokoa dino pelikulako pasarte baten: 'Bizitzea tragedia bat da, baina sigi-saga bizitzen badozu, komikoa be izan leiteke'”.
Guzur, hipokresia eta sarkasmoaren ganeko istorio honek beharrezko osogai guztiak ditu ikusleek ondo be ondo pasau eta barrez lehertu daien. Kontakizuna bilbatzeko ardatzak be guztiz interesgarriak dira: luxuzko hotelak, postaleko hondartzak, egoera sinesgaitzak, umore baltzez jantzitako nahasteak ...
AEBetako Las Vegas urian hackerren batzarra antolatu dabe
2003-09-01 00:00 sareanGetxoko kirol portua prest dago Internet-en nabigatzeko
Getxoko portutik paseoan goazela nabegetako aukerea be badago egon. Ez bakarrik han dagozan belaontzi, batel, txalupa edo antzerakoekaz baizik eta ordenagailuen bidez Internet-en nabegetako aukerea dago dagoeneko. Nabegazinoa kable bakoa izango da wireless teknologia erabiliz.
Estadu mailan, hirugarren aldiz preparau izan da holako teknologia kirol portu batean eta Euskal Herri mailan lehenengo aldiz.
Eusko Jaurlaritzearen laguntzinoagaz, Getxoko kirol portuan Wiside enpresak proiektua aurrera atara dau eta lehenengo urte honetan, konesinoa doanekoa izango da ...
Arraunaren bitsak
2003-09-01 00:00 Antxinakoak Geurera
Kontuak kontu, irailaren 5 eta 12an egin ziran Kontxako estropadak eta hor Ondarroako Club Deportivo Aurrerakoek irabazi eben. Ondarroako kaleetan ospakizunetan egozala, bertatik pasau zan Lekeitiar sendia. Hareek ezagututa, etorkizunean fundamentuzko arraunlariak gura bazituen, alabak bertan ixteko esan eutsien familiako nagusiari. Honegaz batera, hurrengo egunetan, pasadizuaren ganeko bertsoak argitaratu ziran: 'Bertso Berriac, José Bronchec jarriac' eta 'Bertso berriak Burgoak jarriak' izenburuagaz. Bietan Lekeitiarren kontrako hainbat asmakizun eta broma botaten ziran.
Lekeitiarrei ez eutsien bape graziarik egin eta bertoko alkatea zan ...
Bigarren transizinoa martxan dago
2003-09-01 00:00 eretxiaGauzak holan, ezin da ukatu datorren urteko hauteskundeak garrantzi handikoak izango dirana. Bestalde, ikusi beharko da Alderdi sozialistea ideia horri eusteko moduan dagoan ala ez boterea eskuratu ezkero. Askok gogoan daukagu oraindino sozialistak ez zirala gauza izan Gernikako Estatutua beteteko eta euretako askorentzat debate hau ez dala eurena.
Ekimen politikoa ezinbestekoa da euskal instituzinoen aldetik, beraz. Euskaldunon gehiengoak eskatzen dituan aldaketak egiaztatzen diran ala ez ikusteko, hasitako bideari eutsi beharra dago. Hemetik aste gitxitara izango dan Legebiltzarreko Osoko Bilkuraren zain ...
Hegoafrika: kontinente oso baten esentzia
2003-08-15 00:00 Bidaide
Erraztasun horreek mesede ala kalte egiten dabe gehiago?
Bidaiari bakotxak bere gusto eta xelebrekeriak ditu eta hor sartzerik ez dago; nire aukerea nekosoa izan daiteke beste turista batentzat eta alderantziz. Hori bai, Afrika basatiaren bila dabilenak beste parke edo herrialde batzuk aukeratu beharko ditu. Gogoan izan, Hegoafrika sano mendebaldurik dagoala eta horrek alde onak eta txarrak dituala. Gura izan ezkero, hor dagoz Kongo edo Botswana baina komenidu da jakitea leku horreetako gerrilleagaz 'arazoak' izan geinkezala eta nik neuk behintzat holakorik ...
'Jean Pierre Goytino eta Californiako Eskual Herria'
2003-08-15 00:00 Euskaldunak munduanXipri Arbelbide
Heletan, Nafarroa Beherean sortua da 1934an. Teologian lizentziatua, 1960an abadetu zan. Hamabi urtez Afrikako Boli Kostan misiolari ibili ostean, Pariseko Ecoel des Hautes Etudes en Sciences Socialeseko diplomea eskuratu eban. Baionako Gure Irratiaren sortzaileetako bat izan zan eta bertan ibili zan beharrean 1982tik 96ra bitartean. Herria astekarian hasi zan euskeraz idazten eta dagoeneko hamabost bat liburu daukaz argitaratuta euskeraz eta frantseseraz. 1987tik Euskaltzain urgazlea da.
Bizkaie!
Txus Dominguez (skaterra): 'bizimodua monopatinagaz ataraten dabenak asko dira gurean'
2003-08-15 00:00 BarriketanArrautzak jateko moduak
2003-08-15 00:00 Jan edanak
Arrautzen deribatuak
Arrautzak modu askotan eta era askotako elikagaiak preparetako erabilten diranez, gaur egun, industrian prozedura teknologiko desbardinen osteko arrautzen eratorriak ezagutuko doguz orain.
Esan behar da gaur egun saltzen diran elikagai gehienek, ontziratuta edo enbasauta egon zein ez, nekazaritzako elikagaien industrian prozedura bat edo beste izan dabela. Horren helburu nagusia elikagaiak egoera fisiko eta mikrobiologiko onean luzaroago mantentzea da.
Arrautza kongelatuak
Hozkailuan egondako arrautzak edota arrautza freskoak irabiau eta iragazi ostean (azala kentzeko), egoera likidoan pasteurizau eta -40º zentigradutan ...
Nowhere in Africa
2003-08-15 00:00 Zinemea
Film honek nazien antisemitismoaren ganeko beste atal baten barri emoten deusku; kasu honetan, kontakizuna Kenyan girotuta dago. Senar-emazte judutar batek eta alabeak herrialde honetara egin behar izan dabe iges, Hitler-ek boterea eskuratutakoan Alemanian sumatzen dan egoera arriskutsuaren ondorioz. Halan, nekazaritza-ustiapen bateko buru bihurtuko dan abokatu bat ikusiko dogu, bai eta hasikera baten Alemaniatik bota dabenen antzeko jokera arrazistea dauen andra bat be. Aldi berean eta kontrapuntua ipiniz, integrazino eta maitasunaren adibidea izango dan ume bat ikusiko dogu, Afrika baltzeko biztanleen ...
Euskalduntze-alfabetatzea hizpide (II)
2003-08-15 00:00 Euskerea berbagai
Kontua, bada, nire eretxi apalean honakoa da: egungo sarea berrantolatu behar dogu, egun gatibu doguzan bitartekoak askatuz eta bitarteko horreek ondorioztatzen dan sarearen normalizazinoa indartzeko erabiliz ez eze Euskerea Biziberritzeko Plan Nagusiaren ezarpenak, hiztunek euskerea erabili dagien aukerak ugaltzeko berariaz sortu dan plan estrategiko horren gauzatzeak behar dituan udal mailako zerbitzuak indartzeko be erabiliz, horretarako HEAko profesionalak birzikletako pausuak eginez.
Horrezaz ganera, teknologia barrien erabilerea zabalduz ikasleen autonomia indartzeko eta merkatua bera zabaltzeko urratsak egin behar doguz, gurasoak, kolektibo profesionalak ...
EAEko ardaoak
2003-08-15 00:00 Jan edanak
EAEko ardaoak munduan:
Kontuan izan behar dogu, azken hamarkadan, ardaoaren kontsumoa ez dala asko aldatu (220 miloe hektolitro) baina bolumenean aldaketarik igarri ez bada be, kalidadezko ardaoen kontsumoan gorabehera handiak egon dira. Gaur egun, gero eta mahaiko ardao gitxiago edaten da baina kalidadezko ardao gehiago edaten da (kalidadezko ardaoak Jatorri Deiturako ardaoak izaten dira).
Aitatutako aldaketa horreek gehien igarri dituenak ardao asko produziduten daben herrialdeak izan dira: Frantziak (munduan ardao gehien produziduten dauen herrialdea), Italia (2. produktorea) eta Espainia (3 ...
Guggenheim efektuaren beste aldea
2003-08-15 00:00 eretxiaBurua beharrean ipini eta arin akordauko gara orain denpora asko ez dala Domekea egun "sakratua" zala. Goizeko mezea entzutea eta arratsaldean "Katedral"-eko futbol partidua ikustea ziran eginbehar bakarrak. Nahiz eta urteak joan egin jakuzan, mentalidade bardin antzekoagaz jarraitzen dogu eta gauza barrietara ohitutea gatx egiten jaku. Sarri ikusten doguz turistak Bilbon zehar noraezean zer egin jakin barik. Bilbo zerbitzu uriburua dala aldarrikatzea oso erreza da. Benetako eta kalidadezko zerbitzuak eskaintzea, ostera, ez horrenbeste.
Gauzak holan, urteak emon ditu Guggenheim ...
Euskal antzerki taldeak protagonista Tarregako Antzerki Ferian
2003-08-15 00:00 Kulturea
Markeliñek 'Punto Rabo' beharra aurkeztuko dau, komedia berezia hil osteko misterioen ganean eta, hori guztia, keinuen bitartez, ezelako berbarik barik. Irailaren 12an eta 13an izango da euren txandea.
Kukai eta Tanttaka taldeek alkarlanean preparau daben '1937, gogoaren bidezidorretatik' dantza ikuskizunak dantza tradizionala eta bideo irudiak buztartzen ditu eta gerra sasoiko umeen momentu gozo eta garratzak dakarz. Zuzendaria Mireia Gabilondo aktorea da eta, badaezpada, gogoratu irailaren 13an eta 14an izango dirala taula gainean.
Ados antzerki taldeak 'Las mujeres de verdad tienen ...
Azkena Rock Festival 2003
2003-08-15 00:00 Musikea
Esan daigun, euskeraz kantetan daben euskal talde bi izango doguzala taula gainean, biak oso interesgarriak. Batetik, Petti beratarra talde osoagaz, Neil Young, Steve Earle edota Mark Laneganen estiloan maisutasunez dabilen bakarlaria eta zuzeneko sendoa azaltzen dauena. Bestetik, Zein? talde bilbotarra be izango da, lehenengo diskoa plazaratu dabe oraintsu eta euren musikan argi ikusten da rock electrikoaren eragina, izan be, kitarren tradizinoa lantzen dabe. Danetara, jaialdiak punk-rock doinuak batzen ditu eta baita tradizino countrya, folka eta sustraidun musikea aurkezten daben taldeak ...
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
4185
4186
4187
4188
4189
4190
4191
4192
...
4210
4211
4212
4213
Hurrengoak ››
Sarrera behar da? Aurretik erosi behar da?
»» 'Erbestez erbeste', bertso saio literarioa