Pakea Bizkaia barria prest honezkero

Bizkaie! 2008-04-18 12:51   Euskaldunak munduan

Aurtengo erronka garrantzitsuei aurre egin aurretik, Unai Basurkoren lantaldeak Pakea Bizkaia belaontzia goitik behera desarmau edo desmuntau ostean, gaur, apirilak 18, Bizkaia Pakea barria aurkeztuko dabe Getxon Jose Luis Bilbao Bizkaiko Diputadu Nagusia eta bestelako agintari eta kultura arloko ordezkariak bertan dirala.

Aurtengo erronka garrantzitsuei aurre egin aurretik, Unai Basurkoren lantaldeak Pakea Bizkaia belaontzia goitik behera desarmau edo desmuntau ostean, gaur, apirilak 18, Bizkaia Pakea barria aurkeztu dabe Getxon Jose Luis Bilbao, Bizkaiko Diputadu Nagusia, Jon Mancisidor, BBKko zuzendariorde orokorra, Unai Basurko eta bestelako agintari eta kultura arloko ordezkariak bertan dirala.

Unai Basurko pozez zoratzen dago, aurtengo erronka handiari, Vendée Globe 08/09 estropadeari ekiteko gero eta gitxiago falta dalako. Pakea Bizkaia barria aurrekoa baino hobea dala orain autortu dau Basurkok eta eskerrak emon deutsez babesle nagusiei eta zeozelan proiektuagaz bat egiten daben guztiei, babes horri esker itsasoaren aldeko jarrerea zabaltzen dalako.

Jose Luis Bilbao Diputadu Nagusiak Bizkaia Pakea proiektuari esker, Bizkaiaren irudia, Bizkaiaren izena eta izana munduan zabaltzen dirala adierazo dau eta hori nahikoa arrazoi dala holako proiektu bat bultzatzeko.

Jon Mancisidor, BBKko zuzendariorde nagusiak, barriz, onena opa deutso Unai Basurkori jentaurrean eta nabarmendu dau horrek esan gura dauela, bueltan hemen, etxean espero dauela.

Momentu honetan, igazko IMOCA sailkapenean 10. postua eskuratu ostean, Portugaleteko itsasgizona buru-belarri dabil aurtengoa preparetan. Maiatzaren hasieran, Transat Artemis estropadan parte hartuko dau Unai Basurkok. Estropadea Ingalaterrako hegoaldean hasi eta Bostonen amaituko da; ia 3.000 milia gogor nabigatu beharko ditu bakarrik Ipar Atlantiko nekean zehar.

Horreek guztiak entrenamendu moduan balioko deutso Basurkori zemendiaren 9an Les Sables D´Olonne portu frantsesetik abiatuko dan Vendée Globe 08/09 Mundu Bira ikaragarriari aurre egin ahal izateko. Eskala barik eta bakardadean munduari birea emoten deutson estropadea da Vendée Globe. Nabarmentzekoa da Unai Basurko itsasgizon bizkaitarrak buelta bi emongo deutsozala munduari ia hiru urtean, igaz Velux-5 Oceans estropadan (Bilboko portutik urriaren 22an urten eta, 158 egun geroago 31.179 milia egin ostean, maiatzaren 5ean barriro Getxora heldu zan) parte hartu ostean.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu