Topagunearen 10. urteurrenaren jaia Durangon

Bizkaie! 2007-05-24 02:00   Euskerea berbagai

Ekitaldia Plateruena Kafe Antzokian izango da 19:30etik aurrera eta aurkezpena Kike Amonarrizek egingo dau. Iñaki Arrutik Topagunearen sorrerako garaiak gogoratuko ditu eta Karmen Irizar Topaguneko lehendakariak federazinoak bihar-etzirako dituan erronken barri emongo dau. Ekitaldi labur honetan Kristina Mardaras bertsolariak be parte hartuko dau eta baita jazz laukote batek be.

Gernika-Lumoko udalak, ‘Bertsolaritzea 2006-2007 ikasturtea’ proiektua garatzeagaitik, BIE diruz lagundu dau

Bizkaie! 2007-05-24 02:00   Bertsolaritzea

Ikasturtean zehar, ‘Bertsolaritzea Gernika-Lumon’ egitasmo honen barruan ikasgeletara eroan da bertso mobimentua, bertso klaseak, bertso saioak ikastetxeetan, edota bertso txapelketak antolatuz.

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokeak ‘Angulas de la Ria’ saria jaso dau

Bizkaie! 2007-05-24 02:00   Kulturea

’Angulas de la Ria’ sariketako epaimahaiaren esanetan, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokea saritu dabe liburuak eta diskoak oinarri hartuta, euskal kulturea sustatzeko egiten dauen lan oparoagaitik.

Badator ACT, Eszena Sortzaile Barrien Nazinoarteko Jaialdiaren 4. edizinoa

Bizkaie! 2007-05-24 02:00

Bagilaren 6tik 9ra bitartean, aurten sortzaile gazteen eszena lan laburrak izango dira protagonista nagusi Bilbon eta Barakaldon. Eskolek atal pedagogikoan parte hartu ahal izango dabe eta urtero gonbidatuko dira eskola gitxi batzuk euren lana aurkeztu daien.

Getxoko XXIV. Eskulagintza Azokan 113 artisau izango dira

Bizkaie! 2007-05-23 02:00

Getxoko XXIV. Eskulangintza Azokea bagilaren 1etik 3ra bitartean izango da eta antolatzaileek iragarri dabenez, danetara, 113 artisauk parte hartuko dabe.

Ryder Cup golf txapelketako kapitainorde izentau dabe Jose Maria Olazabal

Bizkaie! 2007-05-23 02:00   Euskaldunak munduan

Nick Faldo Ryder Cup-eko Europako taldearen kapitainak Jose Maria Olazabal hondarribitarra eta Paul McGinley irlandarra izentau ditu 2008ko txapelketan bere bi kapitainordeak izateko. Halanda be, izentauek txapelketan jokatzea erabagi ezkero, ez dabe kargua beteko eta Faldok beste laguntzaile bi izentau beharko ditu.

Aldizkari estadubatuarretan, kritika onak Kirmen Uriberen lanari

Bizkaie! 2007-05-23 02:00

‘The Hardvard Book Review’ aldizkari ezagunaren 2007ko neguko alean 'Meanwhile, take my hand' liburuaren ganeko kritikea idatzi dau Liza Flum idazleak. ‘On dreams and Wartime’ izenburupean (Ameseten eta gerra garaien inguruan), modu sakonean aztertzen dau liburua.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Alaia Martin Plazatik Gaztetxera sariketako finalera

Bizkaie! 2007-05-22 02:00   Bertsolaritzea

Alaia Martin oiartzuarra Plazatik Gaztetxera sariketako finalean izango da, bigarren kanporaketa irabazita. Aurreko saiotik Uxue Alberdi dago sailkatuta.

Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasketak euskeraz egiteko kanpainea jarri dabe martxan

Bizkaie! 2007-05-22 02:00   Euskerea berbagai

Bizkaiko 39 udalerrik DBH amaitutakoan batxilergoan zein lanbide heziketan jarraituko daben gazteek euskerazko ereduetan egiteko kanpainea antolatu dabe 'Zeurea da aukera: jarraitu euskeraz' lelopean.

Bilbaomusikak umeentzako musika-udalekuak antolatu ditu

Bizkaie! 2007-05-22 02:00   Musikea

Igaz Musika Bai! izeneko ekimenak lortu eban arrakastea ikusita, BilbaoMusikak esperientzia errepetidutea erabagi dau, 3 eta 12 urte tarteko neska-mutilei arteagazko sentiberatasuna eta musikeagako jakinmina lantzeko aukerea eskainiz.

Harrabots aldizkaria kalean

Bizkaie! 2007-05-22 02:00

EHUko Euskera erretoreordetzeak diruz lagundutako Harrabots euskerazko aldizkaria euskal kulturea sustatzeko eta ikasleak dinamizetako jaio da. Hamabostean behin argitaratuko dabe eta banaketea dobanekoa izango da Bizkaia eta Gipuzkoako fakultadeetan.

Geroaren deiadar euritsua Balmasedan

Bizkaie! 2007-05-21 02:00   Euskerea berbagai

Urte osoan egindako lanak amaiera euritsua izan dau. Egora horri aurre egiteko, Balmasedara joan ez diranentzako, joan bai baina euria hasi danean etxera bueltau diranentzako edota lagundu gura daben guztientzako, antolatzaileek kontu korronte zenbaki bi jarri ditue eskura.

Geurien Be Bai: Bermeoko enpresa eta alkarteak euskalduntzen

Bizkaie! 2007-05-21 02:00   Euskerea berbagai

Herriari euskeraz bizitzeko aukerea eta indarra emon behar jakozalakoan, Geurien Be Bai izeneko plana abiarazo eban 2004ko bagilean Bermeoko Udaleko Euskera Sailak. Proiektu honen helburu nagusia Bermeoko arlo sozio-ekonomikoan eta alkarteetan euskerearen erabilerea bultzatuko dauen plana garatzea da.

Erasmus bekak eskatzeko epea zabaldu dau BBK-k

Bizkaie! 2007-05-21 02:00

Bilbao Bizkaia Kutxak gaur zabaldu dau Erasmus bekak eskatzeko epea eta bagilaren 17ra arte egongo da horretarako aukerea. Programan Estaduko edozein unibersidadeko gazteek eta Hetel edo Ikaslan Bizkaia zentroetako ikasleek parte hartu leikie.

Euskonews&Media aldizkariak Aita Madinaren inguruko monografiko bat preparau dau bere mendeurrenaren harian

Bizkaie! 2007-05-21 02:00

Eusko Ikaskuntzak argitaratzen dauen Euskonews&Media euskal zientzia eta kultureari buruzko on-line astekari elektronikoaren oraingo alea Francisco de Madina Igarzabal musikariari eskainitako monografia da, jaio zaneko ehun urteak bete dirala eta.

‘Bilbao Hiria’ lehiaketearen kontzertuak eguenean hasiko dira

Bizkaie! 2007-05-21 02:00   Musikea

New Tendencies kategoriako Rubeck + Raquel Meyers, Goto 80 + Entter eta Hamburguesa Vegetal taldeek emongo ditue lehenengo kontzertuak 20:00etatik aurrera Bilborock aretoan.

Eusko Ikaskuntzaren eta Gernika-Lumoko Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena

Bizkaie! 2007-05-18 02:00

Gernika-Lumoko Udalak kultura eta zientzia lankidetzarako hitzarmena sinatuko dau gaur, maiatzak 18, Eusko Ikaskuntzagaz, herri bizkaitarreko udaletxean. Hurrengo urteetan zenbait jarduera egingo dira hitzarmen honen ondorioz.

Mimikea, jantzea, akrobazia eta beste hainbat ikuskizun Arrigorriagan

Bizkaie! 2007-05-18 02:00

Arrigorriagako Nazinoarteko XII. Clown eta Pailazoen Jaialdian (maiatzak 17-20), zazpi herrialdetatik etorritako artistek mimikea, jantzea, magia, akrobaziak eta beste hainbat teknika erabiliko dabez publikoari arpegian irribarretsua atarateko.

Mieltxo Monfort: ‘kolaboratzaileak dira gure altxorrik preziatuena’

Bizkaie! 2007-05-18 02:00   Barriketan

Bilbo Hiria irratiko esatari eta koordinatzailea

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Euskal Hiztegiaren bigarren argitaraldia egin dau Ibon Sarasolak

Bizkaie! 2007-05-18 02:00   Euskerea berbagai

Lexikografoak 1996ko edizinoaren, hau da, lehenengo edizinoaren testua berridatzi dau Euskaltzaindiaren arauetara eta, batez be, 2000 urteko Hiztegi Batura egokitzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (2)