Gernikako Bakearen Museoak 10 urte egin ditu

Bizkaie! 2008-04-07 11:16

Orain dala 10 urte, apirilaren 7an, orain Gernikako Bakearen Museoa dana eta lehen Gernika Museoa zanak lehenengoz zabaldu zituan ateak Gernika-Lumora etorten ziran bisitariei gure historiaren barri emoteko.

Orain dala 10 urte, apirilaren 7an, orain Gernikako Bakearen Museoa dana eta lehen Gernika Museoa zanak lehenengoz zabaldu zituan ateak Gernika-Lumora etorten ziran bisitariei gure historiaren barri emoteko.

Hamar urte honeetan, museoan hainbat aldaketa izan dira. Herri museo txiki bat izatetik, Gernika-Lumoko Udalarena, Fundazio bat izatera pasau da, Gernika-Lumoko Udalak, Eusko Jaurlaritzeak eta Bizkaiko Foru Aldundiak osotutako Fundazinoa. Orain, herri, estadu eta nazinoarte mailako museoa da eta Gernikako Bakearen Museoa izena daroa 2003 urtetik. Bisitari kopurua be asko handitu da urtez urte: 10.000 bisitari izan ziran 1998an eta 2007an, barriz, 35.000 bisitari baino gehiago izan zituan. Erakusketa iraunkorra erabat barritu zan 2003an museografia modernoan oinarrituta. Aldi baterako erakusketa arrakastatsuak be izan dira: Picasso-Gernika: 70. urteurrena, Hiroshima-Nagasaki, Mathaussen…

'Hamargarren urteurren honen ospakizuna ez litzateke posible izango museoaren sortzaile, patrono eta museoaren etaparen momentu desbardinetan gugaz lanean egon diran enpresa, laguntzaile eta personei esker izan ez balitz', dinoe museoaren arduradunek.

Hamargarren urteurrena ospatzeko, museoak ekintza ugari antolatu ditu urte guztirako, sarrerea doban egun zehatzetan, ekintza didaktikoak, bisita gidatuak, argazki leihaketak, aldi baterako erakusketak…


Jaia

Museoaren X. urteurrena ospatzeko jaia apirilaren 19an izango da. Egun horretan, sarrerea dobakoa izango da eta bisita gidatuak egongo dira. Ganera, umeentzako ludotekea eta graffiti erakustaldia be izango dira goizean. Arratsaldean, hurreratzen diranek txokolate beroaz gozauko dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu