Gidoiaren marra gainditzen
2005-02-04 00:00 Euskerea berbagai
Eta berba egitea gatxa bada, zer esanik ez idaztea. Danak aitatzea erraza be ez danez, gidoiaren erabilereari begituko deutsagu. Ideia Luistxo Fernandezen webgunetik atara dot (http://www.eibar.org/blogak/luistxo): blog berbea. Zelan deitzen jako blog bat egiten dauanari? Eta zelan idazten da? Holan planteetan dau berak auzia:
“blog-gintza eta blog-gile aipatu izan dodaz hortik,
eta ez dakit blog-gin egin beharko ote geunkeen...
Eta idazkera ere g+g horretan nola moldatu?
blogintza, bloggintza, blog-gintza?”
Eta egia esateko, gure hizkuntzeak ...
"Euskadiko Soinuak" Midem musika azokan
2005-02-04 00:00 Musikea
Azkenik, informazino gehiago behar izan ezkero, www.euskadikosoinuak.com webgunera jotea interesgarria izan daiteke; ganera, programan dagozan enpresen arteko komunikazioa bultzatzeko web programa barri bat be eskura dago; horren bitartez, informazioa alkartrukatzeko aukerea dago sektoreko enpresen artean.
Gotzon Uribe
Walk on water
2005-02-04 00:00 Zinemea
Eytan Fox-ek film on-ona egin dau, pelikulearen ildoak ezin buztartu daitekezala emoten dauan arren: batetik, Bigarren Mundu Gerrako holokaustoa, Israel eta Palestinaren arteko gatazkea, alemanen erruduntasun sentimentuak eta judutarrek parkatzeko daukien ezintasuna; eta, bestetik, gay nahiz heterosexualen arteko hartu-emonak.
Dana dala, “Walk on water” filma holokausto eta okupazinoaren ganeko filma baino gehiago gay eta heteroen inguruko istorioa da. Fox-ek energia erotiko handia emon deutse gizon bi agertzen diran eszena guztiei. Homosexualidadearen gaia jorratukeran, zuzendariak sinisgarritasun handiagoa lortu dau okupazinoarena irudikatzean ...
The importance of being Earnest
2005-02-04 00:00 Zinemea
Ez dago dudarik lan klasiko bat pelikula baten bitartez erakusteko beharra ez dana bape erraza; izan be, zuzendariak istorioaren haria eta oinarria galdu leikez, hain garrantzizkoak ez diran bestelako ezaugarriak lehenetsiz. “Ernesto izatearen garrantzia” izeneko lan klasiko honetan garrantzizkoena personaien arteko alkarrizketak eta berbetea dira.
Beraz, literatur lan hau irudiaren mundura hurreratzeko preminearen ondorioz, Oliver Parker-en bersino honetan istorioak oinarrizko ezaugarrietariko bat galtzen dau. Edozelan be, Oscar Wilde-ren literatur bitxi honen gerizea lar handia da eta onik urteten dau egokitzapen ...
Depresinoaren kontrako botiken kontsumoa gora
2005-02-04 00:00 txutxu-mutxuan
EAEko datuak
EAEn be antidepresiboen kontsumoak eten barik gora doan jokaera bati segitzen deutso. Azken datuen arabera, botika mueta honeen salmentak %10 hazten dira urtero-urtero. Ondorioa sano argia da: kontsumoak erritmo horri eusten badeutso, medikamentu honeen errezetak bikoiztuko dira hamar urteko epean. Araba da hazkunde tasarik handiena daukan lurraldea; bertan kontsumoa % 11 hazi da. Horren ostean, Bizkaia daukagu % 8,5eko igoereagaz eta Gipuzkoa % 6,5ekoagaz. Lasaigarrien kasuan be, Araba da lehenengo postuari eusten deutsona; gauzak holan, lasaigarrien kontsumoak % 10 igon ...
Ume bardingoak
2005-02-04 00:00 Bertsolaritzea
Ume bardingok daukez
gurosok dustiz zur:
"botellón"ak bustiten
deu-te ainbet mustur…
nik pekatu aunditzet
eztekot geurporgeur:
guk ezkendun edaten
juergan hainbeste ur!
Gaztek edaten deure
ligatuteaiti,
berez lotzorrak dire,
para nai berbati…
ollosko ta ollandak
alkarren atzeti,
miñe bustidu ezkero
fazillau de beti.
Ume bardingok diruz
eskastxu dabiltzez;
zelan konpontan dire?
EROSKIre joanez
eta bonbiletati
txurrunplin eginez;
ketoak dire, baie
iñuzenteak ez!
Gaztek eztire, barrez,
alkoliko utzek,
errebesalarrixe
emotentze artzek,
aiti nastetan dotzez
edateko dultzek;
bedarbako arririk
ez dau ...
Gero eta edukin gehiago eskuko telefonoetarako
2005-02-04 00:00 sarean
Talde horren % 37ak hilero 2 euro edo gitxiago gastau ebazan edukin honeek eskuratzen, % 11k 5 euro bueltan, % 3k 10 euro inguru eta % 1ak hilero 10 euro baino gehiago gastau ebazan hain irudi, soinu, joku... bereziak eskuratzen.
Ikerketearen arabera, datu horreek guztiek gora egingo dabe, eta gaur egungo egoerea ikusita, inok ez dau hori ukatuko.
Bizkaie!
Alkarrizketearen ganeko ustezko kronikea… ala ez
2005-02-04 00:00 eretxia
1. Fasea: A ze jatorra nazan!:
- Kaixo Juanjo!
- Zer moduz Pepelu?
- Familia ondo, ezta?
- Bai, mila esker.
- Athletic primeran eta Barça ezin hobeto, ezta?
- Eta ikusiko dozu Alavesek aurten zer egiten dauan.
- Jesarri hemen, trankil. Kaferik, pasteltxurik, tortila pintxitorik? Bueno, harira: Plana erretirauko dozu, ezta?
- Ezta pentsau be, lagun...
2. Fasea: Konplizidadeak sortu guran:
- Beitu, Juanjo. Nik PPri egurra emoteko homosexualen ezkontzen ganekoa erabilten dot. Pare bat gauza esan eta sutan iminten dira.
- Uhh, Pepelu, ez dakizu zertan zabilzan be ...
Makailaoa Club Ranero erara
2005-01-28 00:00 Jan edanak
Zelan egin:
Lehenengo eta behin makailao solomoak hartuko doguz behar dan moduan eta norberaren gustora beratzen euki ostean. Ondoren, pil-pil makailao bat landuko dogu, oriotan egosiz eta ondoren mobiduteari itxi barik saltseagaz amaituz. Bestalde, klub ranero ukutua emoteko pisto bat egingo dogu.
Aitatutako pistoa makailaoaren gainetik botateko erabiliko dogu. Lehenengo barazkiak dadoetan ebagiko doguz. Ondoren, oriotan sueztitu behar dira baina hurrengo ordena honetan: lehenengo kipulea, gero piper berdea, ondoren piper berdea eta azkenik tomatea. Berakatza eta gindilea makailaoa pil-pilean egiteko ...
Gabon sasoiko aperitiboak (II)
2005-01-28 00:00 Jan edanakAlmendra prijiduak
Almendra, landare eratorriko orioa eta gatzagaz preparetan dira eta horrek esan gura dau, almendren berezko mantenugaiei koipe eta sodio gehiago batuko jakela.
Gogoratuko dozuen moduan, almendrak frutu siku koipetsuak dira eta energia asko daukie; almendrek 100 gramuko 570-600 Kcal inguru emoten deuskuez eta orioagaz prijiduten diranean, koipe kopurua gora doanez, kaloria kopurua be bardin.
Koipea % 59-63 bitartean da almendra prijiduetan. Koipe gehiena monoasebakoa eta poliasebakoa da eta horregaitik odoleko kolesterol mailak erreguletan laguntzen dabe. Landare eratorriko edozein elikagai ...
Errioxako ardao baltzarentzako legamiak bakartu dabez lehenengo aldiz
2005-01-28 00:00 Jan edanak
Hiru legamiak Valentziako Espainiako kultibo tipoen bilduman erregistrauta dagoz eta CIDAren legamia autoktonoen bankuan gordeta.
Errioxako nekazaritza kontseilaria dan Jabier Errok eta Doménech Estevak, “Lallemand BIO, S.L.” entrepresako zuzendariak, hitzarmen bat sinatu dabe eta, horren arabera, “Eccysa” kontseilaritzari lotua dagoan nekazaritzako elikagaien entrepresak “Lallemand” S.L. entrepresari emon deutsoz hiru legamiok Espainian zein nazinoartean merkaturatzeko eskubideak.
Sinatutako hitzarmenaren ondorioz, Lallemand entrepresak urtero 15000 eurotik gora gehi salmenten etekinaren % 5 emongo deutsoz Errioxako kontseilaritzari. Diru hori I+D ikerketa eta ...
Urtearen abizenak
2005-01-28 00:00 Antxinakoak Geurera
Garagarrila
Izen bera emoten jakon aurreko hilabeteari be. Hilabete honeri emon jakon beste izen bat, “garila”, gariaren batzeagaz lotzen dauana dogu. Badira beste izen bi, “uztaroa” eta “uztaila” berbea bera be, uztaren sasoiagaz lotuta edo ikertzaile batzuentzako “usta”, ugaltasunagaz, batzen dabelarik.
Abuztua
Erromatarrakandik jasotako berbea dogu. Bestela bada gure inguruan gehiago erabilitako “agorrila”, lehorte edo agor sasoiagaz lotuz hilabete eguzkitsu hau. “Dagonila” berbea, barriz, uda goenila berbatik etorriko litzake, sasoi honetan udea bere momenturik goienean dagoala adierazoz. Nafarroa Beherean erabilitako ...
Begiradatxu bat Arte Eder Museoko urte barrirako aurreikuspenei
2005-01-28 00:00 Kulturea
PARIS ETA SURREALISTAK
2005eko bagilaren 20tik irailaren 18ra
PARIS ETA SURREALISTAK erakusketea hirurehun lan inguruk osotzen dabe: pinturak, eskulturak, argazkiak, topautako objektuak, collageak, arte primitiboa, arte herrikoia eta naifa, dokumentuak, pelikulak... Danak be, mobimentuaren garapenerako funtsezkoak izan ziran gai batzuren inguruan egituratuta dagoz: automatismoa, amesa eta inkonzientea, gauza ikaragarriak, zoria, zoramena eta eldarnioa, edo teknika artistiko barriak.
Obra aukeraketa zabal horren bidez, ikusleek mobimentu surrealistearen lehen manifestu urratzaileen barri eukiko dabe, sortzaile eta diziplina artistikoen arteko loturak ezagutuko dabez, garaiko ...
Gosearen kontrako burrukea
2005-01-28 00:00 txutxu-mutxuan
Urtenbide bikotxa
Berekoikeriagaitik besterik ez bada be, FAOk uste dau arazoa ikuspuntu pragmatiko batetik oratu eta giza hondamendi honek 500.000 milioi dolarreko diru sarreren galerea dakarrela pentsau behar dala. “Produktibidade defizit hau Estadu Batuak bat-batean desagertzeak ekarriko leukenaren antzekoa da”, argitu dau Diouf-ek. FAOk hainbat herrialde pobretan egindako beste kalkulu baten arabera, gaur egungo iodo, kaloria eta proteina falteari eusteak herrialde pobre bakotxaren BPG % 15 murrizten dau kasu batzuetan.
Txostenean behin eta barriro aitatzen da goseari aurre egiteko beharrezko ...
2005eko estreinaldirik gogokoenak
2005-01-28 00:00 Zinemea
Antzezleen kasuan, Johnny Depp ikusi ahal izango dogu, Peter Pan-en egilearen bizitzearen ganeko filmean. Naomi Watts-ek eta Adrian Brody-ek “King Kong” bati egin beharko deutsie aurre. Nicole Kidman “thriller” politiko batean agertuko da Seann Penn-egaz batera. Brad Pitt eta Angelina Jolie pantailaz jaubetuko dira espien inguruko “Mr. eta Mrs Smith” pelikulan.
Antonio Banderas eta Catherine Zeta-Jones barriro agertuko dira “El zorro” istorioaren bigarren film batean. Jude Law pare bat melodrama erromantikotan ikusi ahal izango dogu. Superheroiak be pantaila handitik igaroko ...
The machinist
2005-01-28 00:00 Zinemea
“The machinist” subkontzientearen boterearen ganeko istorioa da, kontakizunaren protagonista penatuaren adimenetik zehar egiten dan biaje zoragarria, hatan be. Trevor-ek urtebete egin dau begirik batu barik eta etsipenak gura barik eroan dau ondo be ondo igarten dan gainbehera fisiko eta mental gogor batera. Protagonistea loaren eta itzartu-aldiaren arteko egoera bitxi eta lauso batean bizi da eta beraren gomutak eta pertzepzinoak amaiera bako amesgaiztoa dirala emoten dau.
Filma thriller psikologikoaren generoan sartzen da, bizi izandakoaren eta amestutakoaren arteko bikoiztasunaren ildotik. Ikus-entzuleek errealidadea ...
Bizitzeagaz olgetan
2005-01-28 00:00 Euskerea berbagai
Tolerantzia eza, erradikalismoa edo inposizinoa izango da, baina euskerea jakin egin beharko litzateke Euskal Herrian bizitzeko. Ikasi, jakin eta erabili. Xakean legez: jokoan ibilteko, beharrezkoa da lehenago jokoaren arauak zein diran jakitea eta pieza bakotxak zein mobimentu egin leiken ezagutzea. Eta xake tableroan ezin da partxisean ibili. Partxisak beraren tableroa dauka eta ezin da partxisean eta xakean jardun aldi berean. Holan ba, neure metaforeari segiduz, euskaldunok egin daigun ‘xake mate’ eta besteak dedikau daitezala partxisera!
Baina ez, herrien asoziazino librea ...
2005, txapelketa urtea hau be
2005-01-28 00:00 Bertsolaritzea
Lehiaz kanpo zer?
Egia da lehiek morboa daukiela, baina zorionez bertsolaritzea lehia baino askozaz gehiago da, eta Txapelketa Nagusiko urtean be ohiko esparruetan finkatzen eta esparru barrietara zabaltzen ahaleginduko da. Bertsozale Elkartearentzat urte garrantzitsua da hau, txapelketearen antolakuntzea ez eze, arlo estrategikoetako lan ardatzek pisu handia hartu dabelako beraren proiektuan. Hedapenak pisu nabarmena hartuko dau txapelketeagaz, transmisinoan bertso-eskolen dinamikeari arreta berezia imini gura deutsie, eta hezkuntza arauturako curriculuma amaitu, herrialde guztietan egiten dan lanaren etenbako hobekuntzearen barruan. Komunikazinoan webgunearen diseinu ...
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
4192
4193
4194
4195
4196
4197
4198
4199
...
4277
4278
4279
4280
Hurrengoak ››
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...